www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Tratazen da nola enzun bear den meza
Juan Beriain
1621

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Iñaki Camino.

Iturria: Tratado de como se ha de oyr missa, Iuan de Beriayn. Carlos de Labayen, 1621

 

 

 

 

 

aurrekoa hurrengoa

IRURGARREN KAPITULOA

 

Zer egin bear den leen Meza
ongi enzuteko,
eta zer intenzio eramo,
eta zer reberenziareki,
eta debozioreki egon bear den

 

        Meza enzutera goazenean egin bear dirade bi gauza, lenbizikoa da, konsideratu nora noaie, eta zertara. Erregen etxetara doazenak aieki minzazera, eta negoziazera, lenbizikorik pensazen dute, eta konsiderazen, eta auniz aldis zer tratatu bear duten, eta negoziatu, eta nola baieta gauza inportanzia guttiago diradenetan ongi egiteko bear da leenik konsideratu, zer egin bear den, eta nola San Basiliok dion bezala erraten duela baldin ofiziale batei zeñei ematen baizaio obra bat egin dezan, artan pensa ezpadez, eta nola egin bear duen, eztu eginen, edo eginen du gaizki, bada gauza ain gutti inportazen denetan ongi egiteko bear denean lenbizikorik pensatu eta konsideratu zer egin bear den, eta nola, arrazio geiago da gauza ain andian nola baita Meza enzutea, leenik konsidera dedin nola doaien Meza enzutera, eta nola bear duen enzun, berzela ezta ongi enzunen.

        Bada Meza ongi enzuteko, lenbizikorik egin bear dena da, alas eta erran denean, eze Meza dela representaze bat adizera emate bat zer Kristo gure Iaunak eginzuen guregatik, bere bizian, eta heriotzean, egin kontu doaiela Kalbarioko oianera, non ill izandu baizen munduaren salbazallea, an presentean aurkenzera konsiderazios bezanbates oroitzen dela, eta konsiderazen duela zenbat trabaju, eta zein andiak pasatu zituen horduan Iaunonek gure amoreakatik, eta gu salbazeagatik, alaber izanen da ongi oroitzea misterio aies, zeñek Meza enzuten duenean Eliza ama sanduak zelebrazen baititu, eta partikularkiro egiten baitu memoria denbora denaren konforme, nola Eguberrietan Iesu Kristoren jaiozeas, gero zorzigarren egunean nola zirkunzidatu zuten, gero Erregen egunean nola Errege sanduaiek adoratu zuten, eta ala berze misterioes, bere baitan egiten duela kontu ezkila adizen duenean deizen dutela, aurkin dedin presentean Kristo munduaren salbazalleak guregatik, eta gure onetan bere bizian, eta heriotzean obratu zituen misterioetan, eta konsideratu, eta pensatu zer eginen nuen, baldin orai dudan fedeareki aurkendu baninza Iesu Kristoren Iaiozean, edo Erregek adoratu zutenean, edo berze gauza egin zituenean, klaro dago eze edozeñek erranen duela joanen zela gogotik munduaren Salbazallearen ikustera, adorazera, eta alabazera, eta graziak ematera anbat guregatik egin duen ondasunengatik, eta deseoreki zeruizazeko, eta agradazeko nai luen gauzetan, eta aprobetxazeko ain okasio onas eskazen liola ondasun auniz, eta andiak ala arimarendako, nola gorpuzarendako, ala bada joan bear dut Meza enzutera deseoreki ikusteko munduaren salbazallea arimaren begies Sakramentu sanduan fedearen medios zinestatzen dudala Aldareko Sakramentu sanduan dagola Iesu Kristo, hau da Iesu Kristo ikustea fedeas den bezanbates, eta joan bear dut deseoreki Iaunau adorazeko, alabatu, eta graziak emateko, eta deseoreki, eta propositureki zeruizazeko, eta agradazeko nai duen gauza guzietan, eta eskatu nezesidade dudan gauza guzien erremedioa, barka drazkidan neure falta guziak, eta aurrera didan fabore emendazeko, aren zeruizuan bizizeko, eta deseoreki atrazeko probetxu auniz ain okasio onetik.

        Eta zeren bere partetik ezar eztezan estorburik, bigarren gauza egin bear dena da, gendu bereganik bekatu mortale dena, eta egon Iaungoikoaren grazian, zeren bekatu mortaleak estorbazen du eztezagun erdezi Iaungoikoarenganik Mezakoan anbat probetxu, nola atra baitezakegu estorbuau gen badezagu, zeren bekatu mortalean dagona da Iaungoikoaren etsaia, bada persona bat baliaie mertxede eskazera bere Erregeri, eta jaunari jakinika aren kontrarioa, eta etsaia dela erran lazokete, nola atrebizen den eskazera Erregeri mertxede egin drazon, jakinika dagola aren desgrazian, ala bada Mezan erdesteko nai duena, eta konbeni zaiona, bear du gendu bereganik bekatu mortalea baldin artan badago, duela urriki, eta damu biotzean, bere bekatu egines Iaungoikoaren amoreakatik, zeren baitirade aren dibina Majestadearen kontra: daukala proposito firme bat emendazeko, eta konfesazeko, urrikimentu, eta damutasuna badu bere bekatu egines bear den bezala, deizen baita kontrizioa, onen medios bereala genduko zaizkio bekatuak, eta geldituko da Iaungoikoaren grazian, eta adiskide, onla erdeziko du Iaungoikoarenganik eskazen diona.

        Intenzio eramo bear dena Meza enzutera doaienean, lenbizikoa, eta prinzipalena da, Iaungoikoari kontentu emateagatik, eta agradazeagatik gauza batean, zeñes anbat zeruizazen baita, nola Mezan egotea, eta hartan ofrezizeas Iesu Kristo bere Semea guzis maitea, eta onerizia.

        Bigarren intenzioa, eramo bear dena da, atrazeko al dagien probetxu guzia beretako, ete bere proximo lagunendako ala biziendako nola purgatorioan dauden arimendako, alas eta Mezan egiten diraden orazioak, eta sakrifizioa ofrezizen dena, guziendako aprobetxazen diradenean.

        Zer debozioreki, eta erreberenziareki bear den Meza enzuten denean egon, erranik dago zein justo, eta arrazio den egon gaitezen, ez solamente geuren biotzes, eta pensamentues konfesazen dugula Iesu Kristo guzien Iaungoikoa, eta Iauna dagola Sakramentu sanduan, eta adorazen dugula geuren kriazallea, eta salbazallea bezala, eta ala ezaguzen dugula, ezkaradela digno aren aurrean egoteko bai eta onezas landara arrazio da gauden belauriko bi belaunes ijilik, eta geldirik, ez begirazen dugula alde batera eta berzera, eta ez minzazen garadela batak berzeareki, nola askotan auniz egoten baita ezpallirate atrebituko onla egotera munduonetako Erregen aurrean.

        Egon bear da bada erreberenzia, eta debozioreki. Lenbizikorik, zeren Meza enzuten duena baitago Iesu Kristoren aurrean, zeñen aurrean jarrizen baitirade belauriko, zeruan diraden Aingiruak, eta sanduak, eta lurrean diraden personak, eta infernuan diraden demonioak.

        Bigarrena, zeren Meza enzuten duena baitago negoziazen Iaungoikoareki eskazen diola auniz gauza, eta inportanzia anditakoak argatik Sazerdoteak erraten du auniz aldis: Oremus, abisazen gaituela otoitz egin dezagun zeren hura dela denbora ona negoziazeko, eta erdesteko Iangoikoarenganik bear dugun guzia, bada nor da eskazera determinazen denean persona bati auniz konbeni zaion gauza bat ezpaitio eskatuko errespetureki konsidera zazu nola atarietan dabilzan pobreak eskean, zenbat humildadereki, zenbat erreberenzia egiten duten txapela eranzirik, eta ohek guziok gizon bati, eta limosna txiki batengatik, bada arrazio geiago da gu gauden humildade, eta erreberenzia geiagoreki, Iaungoikoareki eskazen diogunean anbat gauza, eta Iesu Kristoren aurrean, eta ain inportanzia anditakoak, eta geiago konbeni zaizkigunak, ezez munduonetako gauza guziak, zeren Mezan eskazen diogu barka drazkigun aren dibina Majestadearen kontra egin ditugun faltak, eta geuren nezesidade guzien erremedioa, eta digun fabore, eta grazia ongi bizizeko, eta ala gloria erdesteko, bada gauza ohek dudarik bage dirade geiago konbeni zaizkigunak, ezez munduonetako guziak, bada gauza ohek erdesteko Iaungoikoarenganik, garade gu pobreago, ezez munduan geien diradenak, baitirade pederoso, eta abaraz geien denarendako, zeren gauza guziak ala munduonetan bizizeko, nola gloria erdesteko bear ditugunak, erdetsi bear ditugu Iaun onenganik, eta ala arrazio geiago da gu gauden erreberenzia, eta debozioreki, Iesu Kristo gure Iaunaren aurrean.

        Irurgarren gauza, zerengatik egon bear baitugu atenzioreki, eta debozioreki, da zeren orai erran dugun gauza inportanzia anditakoak erdesteko ofrezizen baitiogu presente bat guzis abaratsa, eta balore anditakoa, eta guzis agradazen kaiona Iaungoikoari, baita Iesu Kristo munduaren salbazallea, bada persona batek dramanean urresko taza bat balore anditakoa presentazeko Errege batei, egiten dio zerbait maneras reberenzia eramozeko eskuak garuizen dituela, eta beztidura obrenak arzen dituela, eta ala apainzen dela, eta pensazen duela nola bear dion presentatu agrada dakien bezala, zenbat bada arrazio da, daukagun erreberenzia geiago Mezan gaudenean, alas eta an ofrezizen diogunean, eta presentazen munduaren Salbakallea Kristo gure Iauna, bere ondasun merejitu zizkigun guziheki, eta ez lurreko Erregeri baizik Iaungoiko egiaskoari, baita Errege guzien Erregea, eta jauna gauza guziak dakizkiena, eta nai duen guzia egin dezakena.

        Eusebiok kontazen du, eze Erromako jendeak, ofrezizen zituztenean beren sakrifizio falsoak etzutela enzuten pregonarien oiua, baizik erraten ziotela egizue egiten duzuena, pensazen duzuela zer egiten duzuen, zaudete gogos, eta pensamentus egiten duzuen gauzan. Eta Mauruak sarzen diradenean beren mezkitan non juntatzen baitirade Mahomari otoiz egitera, daude ain atenzioreki, eze sentituagatik edozein arroitu, ezpaitirade meneazen beren lekuetatik, eta ez minzazen batak berzeki, bada arrazio geiago da Kristioak dauden debozioreki, eta atenzioreki Meza enzuten dutenean daudenean minzazen, eta negoziazen Iaungoiko egiaskoareki, alas eta arrazioa, eta Aingeru begirazen gaituena daudenean oius, abisazen gaituztela biotzean barrenean gaudela atenzioreki, eta debozioreki konsiderazen dugula, gaudela Iaungoikoaren aurrean, aren Majestadeareki minzazen, eta negoziazen.

        Laurgarrena, egon bear dugu atenzioreki, eta erreberenziareki, zerengatik Mezan baizaude Aingeru sanduen konpañian gu aieki, eta aiek gureki, dotrina ziertoa da san Jeronimok dion bezala eze, bapedrak duela Aingeru bat begirazen duena, eta gu akonpañazen, gaituena nora nai bagoas hara, eta Mezan daude gureki, gure orazioak, eta otoitzat eramozeko Iaungoikoaren aurrera, guregatik otoitz egiten dutela, eta ala pensatu bear dugu, nola ala baita, eze baldin Mezan badaude eun persona edo gutiago, edo geiago, daudela gureki anbat Aingeru begirazen gaituztenak, bai eta berzerik guzis auniz, zerengatik san Gregoriok dion bezala, Mezako misterioak, eta ofizioak egiten diradenean, irikizen dirade zeruak, eta jaizizen dirade Aingeruak Aldarera, eta daude erreberenzia, eta debozioreki adorazen, eta alabazen dutela Iesu Kristo aien, eta gure Iauna Sakramentu sanduan, eta graziak ematen dizkiotela guri egiten dizkigun mertxedes, deseazen dutela gu here gauden erreberenzia eta debozioreki Iesu Kristo gure salbazallearen aurrean aiek dauden bezala.

        Zierto, da gauza lastima anditakoa, nola egoten baitirade bazuk Mezakoan belauriko solamente belaun bates, alde batera, eta berzera begirazen dutela, eta bazutan batak berzeareki minzazen, ezpallitezke atrebi ala egotera munduonetako Erregen aurrean, ezpaitirade deus Iaungoikoaren aurrean, zeren baillizate deskortesia andia ala egotea da señale onlakoek dutela fede, eta debozio guti, eta onetan faltazen duten bezala faltazen dutela berze Kristioak duen obligaziosko asko gauzetan, Aingiru sanduak, izanen dirade aitor gaizki egoteones, eta atrebimentuones zeren munduonetako Erregen aurrean egitera atrebituko ez liratena, atrebizen baitirade egitera Iesu Kristo zeruko Erregeren aurrean.

        Berze bazuk egoten dirade, ez orai erran denok bezala baia erran baititeke aiengatik daudela Mezan gorpuzes den bezanbates, baia biotzes, eta pensamentus landan, imajinazen, eta pensazen dutela munduonetako gauzetan, haziendan, edo honran, edo berze onlako gauzetan, ezpaitirade lekuartako, eta ez denbora artako: san Agustinek dio gizon guziak bere gorpuzareki, eta biotz guzias, eta bere potenzia guzieki bear duela egon Elizan ofizioak egiten diradenean aietan pensazen duela San Bernardok, korura sarzen zenean erraten zuen, ene kuidadoak, eta negozioak etxedazue emen arik eta emendik izuli arteraño, zeren noaie Iaungoikoareki minzazera. Mezara ezta eramo bear berze negoziorik, eta kuidadorik, baizik Iaungoikoareki tratatu bear diradenak.

 

aurrekoa hurrengoa