www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Tratazen da nola enzun bear den meza
Juan Beriain
1621

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Iñaki Camino.

Iturria: Tratado de como se ha de oyr missa, Iuan de Beriayn. Carlos de Labayen, 1621

 

 

 

 

 

aurrekoa hurrengoa

SEIGARREN KAPITULOA

 

Zer egin bear duen
Meza enzuten duenak
Prefaziotik asi,
eta Konsagrazioraño

 

        Orai erran diraden orazioak erran, eta Sazerdoteak asizen du Prefazioa zeñetan adizera ematen baizaigu, nola Iesu Kristo munduaren salbazallea Erramu egunean sartu zen Ierusalenen guregatik, an anbat trabaju pasazeko, eta pasioa, eta heriotzea ain dolore anditakoa, eta hau konsidera dezagun eskuak altxazen dituela gora erraten du, Sursum corda, adizera ematen draugula fite, idukiko duela bere eskuetan guregatik anbat trabaju pasatu zuen Iauna, eta ala dela arrazio dauzkigun gure biotzak altxaturik lurretik pensazen dugula, eta oroizen garadela nola datorren aldarera gure amoreakatik munduaren salbazallea, zerutik, gu zeruko ondasunes betezera. Eta ala denbora onetan dela arrazio berze munduonetako gauzak utzirik daukagun geuren pensamentua Iaunonen baitan. Respondazen dute Mezan daudenek, Habemus ad Dominum, ala dauzkigu, konsidera bezate hau erraten duten sines, ala ez, zeren gauza gaizki lizatena, eta alke lizana lizate denbora onetan ala erran, eta biotza idukizea lurreko gauzetan, eta Iaun oni agradazen etzaizkionetan. Konsidera zazu Errege bat datorrenean ziudade batera, zenbat jende atrazen den aren ikustera, aren baitan dauzkitela beren pensamentuak, eta deseo dutenareki ikusteko, erraten dute hara non datorren gure Erregea: bada arrazio geiago da Kristioak denbora onetan dauzkiten beren pensamentuak zeruko Erregea baitan zein baitator zerutik gure amoreagatik, eta gure onetan Aldarera, anbat Aingeruek akonpañazen, adorazen, eta alabazen dutela.

        Bereala Meza erralleak abisazen ditu guziek graziak eman drazkioten Iaunari arenganik errezebizen ditugun ondasunengatik. Horduan respondazen diote arrazio, eta justo da, eta bereala hark elizako ministroak bezala guzien partes asizen da graziak ematen, eta erraten duela, Dignum & iustum est, justo, eta arrazio da, eta probetxu andiak dakazkiena beti, eta non nai, denbora guzietan, eta leku guzietan graziak eman drazkiogun, nola egiten baitute Aingeruek. Eta aieki batean erraten du, Sanctus, sanctus, sanctus, Dominus Deus Sabahot. Ala egin bear dute Meza enzuten dutenek, erraten dutela, Sandua, sandua, sandua zarade, Iau[n]goikoa berdaderoa Aita, eta Semea, Eta Espiritu sandua bedeikatua da Iaunaren, izenean datorrena. Hitz ohek erran bear dirade oroizen dela nola Kristo gure Iaunak nai duen etorri zerutik Aldarera Sakramentu sandura: nai duten guziek ofrezi dezaten bere Aita eternoari graziak ematen dizkiotela bere etorzeagatik, eta otoitz egin, eman drazkigun bere bizia, eta heriotzean merejitu zizkigun ondasunak, eta digun grazia geuren partetik aparejazeko anbat ondasun errezebizeko.

        Meza erraten duena asizen denean erraten, Te igitur clementissime Pater. Otoitz egiten diola Aita eternoari urrikariosoa den bezala, errezebi dezan sakrifizioa guzien partes ofrezitu nai duena Kristio fielen aldetik den bezanbates guziei aprobetxa dakioketen bezala: eta gero egoten baita sekretuan otoitz egiten diola Iaungoik[o]ari biziengatik: denbora onetan Meza enzuten duenak bear du bere partetik Sazerdoteareki batean ofrezitu sakrifizioa: baita hau ongi egiteko jakin bear da lenbizikorik eze Meza erralleak Elizaren izenean ofrezizen duela Mezako sakrifizioa Kristio fiel bizi diranengatik, eta purgatorioan dauden arimen faboretan, eta Meza erraten duenareki batean ofrezizen dute sakrifizio hura bera Meza enzuten duten guziek. Bigarren jakin bear dena da zer intenzioreki bear den ofratu; irurgarrena nola bear den ofratu intenzios den bezanbates, eramo bear du Kristo gure Iaunak Orzillare Sanduan Gurutze Sanduan ofrezitu zenean eramo zuena, izandu baizen bere Aita eternoari kontentu emateagatik, zioaienean bada Gurutzean ofrezizera, zio, bere biotzean, ni ofrezizen naiz zuri kontentu emateagatik, eta ene heriotzetik ezpalidi atra berze probetxurik baizik zuri kontentu ematea, eta zure borondatea egitea: manera onetan berean ofrezituko ninza orai ofrezizen naizen bezala.

        Bigarren intenzio Kristo gure Iaunak eramo zuena joan zenean Kalbarioko oianera mundu guziagatik ofrezizera, izandu zen graziak emateagatik bere Aita eternoari, guziei, egiten dizkioten ondasunes: zeñen baitatik, iturri batetik bezala baitatoz guziak ala Aingeruei nola gizonei, eta kreatura guziei egiten dizkiotenak, eta jakinika gure guzien baitan, eta Aingeruetan eztela kaudalerik konbeni ziraden graziak Iaunoni emateko, nai zituen gure faltak kunplitu. Eta ala guziengatik eman, eta guzien partes alabatu, eta ala zio bere biotzean Iesu Kristok. Ene Aita eternoa nik ofrezizen drauzut sakrifizio hau guziei egin dizkiotezun, eta eginen dizkiotezun ondasun, eta mertxedengatik, eta guzien partes alabazen zaitut. Argatik deizen da sakrifizio hau alabanzasko sakrifizioa.

        Irurgarren intenzioa gure Iaunak eramo zuena gurutzean ofrezizera joan zenean, izandu zen guk gure bekatuengatik zor ginduen zor guzias bere Aita pagazeagatik, eta aren medios guziak barka zizan, eta ala zio, gurutzera zioaienean ofrezizera bere biotzean: ene Aita eternoa nik ofrezizen drauzkikut neure trabaju guziak, neure odola, baitakizu zenbat balio duen, eta neure bizia, ene amoreakatik barka drazkiotezun bekatariei, beren bekatuak, eta aiengatik zor kaituzten zor guzies paga zaitezen, eta hau izandu zela Iaun onen intenzioa, beronek adizera eman zigu, erraten zuela, kaliza konsagratu zuenean, hauda ene kaliza, ene odolarena, ixuriko baita zuengatik, eta aunizengatik, zeren onen medios ene Aita urrikaritu baita bekataries, eta barkatu baitizkiote beren bekatu guziak.

        Laugarren intenzioa Kristo gure Iaunak eramo zuena joan zenean gurutzean ofrezizera, izandu zen guri merejizeagatik Espiritu sandua zeñen faborea, eta grazia bage ezin yolako maneras erdesi baitezakegu gloriako bizize sekulakoa, beñere akabatuko eztena, eta Iaun onek izandu zuela intenzio hau, berak erran izandu zioten bere Apostuloei, konbeni da, ni noaien neure Aitarengana, da erratea, konbeni da ni il nadin, zeren ni ezpanoaie neure Aitagana, ezta etorriko Espiritu sandua zuengana, baia ni banoaie, nik igorriko drauzuet.

        Laur gauza ohek eramo bear dituzte Kristio fielek Mezan ofrezizen den sakrifizioa ofrazen dutenean, lenbiziko deseo andi bat Iaungoikoa agradazeko gauza batean zeñes anbat kontentu errezebizen baitu nola Mezan ofrezizen den sakrifizioa ofrezizeas baita bere seme oneriziaren gorpuza, eta odola zein geiago agradazen baizaio, ezes berze gauza guziak.

        Bigarren intenzioa eramo bear dena da Iaungoikoari graziak ematea berak, eta berzeak arenganik errezebitu dituzten ondasunengatik.

        Irurgarren intenzioa eramo bear duena da, ofrezizea Mezan ofrezizen den sakrifizioa bere, eta berzen bekatuengatik, aren medios barka drazkioten.

        Laugarren intenzioa da Iesu Kristoren medios eman drazoten Espiritu sanduaren grazia, eta libra dizan Iaungoikoak gaiz guzietarik pasatuetatik, eta presentean diradenetatik, eta etorzeko daudenetatik, eta eman drazkioten gauza aiek guziak aren honrako, eta zeruizuko diradenak, eta beren onetan, eta berze proximo lagunendako, bizi diradenen, eta purgatori[o?]an dauden arimendako.

        Alaber Meza enzuten duenak egin bear du kontu nola ala baita egia, eze Mezan ofrezizen den sakrifizioa, dela Meza enzuten duenarena, alas eta Iaungoikoak ematen dionean bere merejitu zituen tesoro, eta ondasun guzieki, zeren beretako etzituen bear. Eta ala Elizak kantazen du guregatik jaio zela, eta guretako, eta gure ondasuna, eta probetxuagatik eman zizaigula Iesu Kristo munduaren salbazallea. Bada gauza ziertoa da, ain dela gurea grazias ematen zaigun gauza nola guk geuren trabajus erdesten duguna, ala bada Meza enzuten duenak bear du bere baitan konsideratu, eta pensatu, Iesu Kristo zein ofrezizen baitut da enea, eneak dirade munduan ibildu zenean egin zituen pausu guziak, sufritu zituen afrontuak, eta injuriak: enea da odola ixuri zuen guzia, eneak dirade doloreak, eta trabajuak Gurutzean itzees atrabesaturik zegonean sufritu zituenak, eta bere bizian, eta eriotzean egin, eta pasatu zituen trabajuak: zein abaratzik dagon Meza enzuten duena, baldin aprobetxazen badaki. Hau onla konsiderazea auniz inportazen da, esperanza, eta konfianza andiarekin eskazeko Iaungoikoari mertxede andiak ala animaren, nola gorpuzarendako: zeren gauza ohok baiño, geiago balio baitu ofrezizen dion sakrifizioak. Gauza ohek onla konsideraturik Meza enzuten duenak bear du ofratu sakrifizioa, manera enetan, sazerdoteareki batean.

        Iaungoiko egiaskoa, sakrifizio sandua Meza erralleak ofrezizen drauzuna, baita Iesu Kristo gure Iaunaren gorpuza eta aren odol sandua: nik neure partetik areki batean ofrezizen drauzut merejitu dizkigun ondasun guzieki, konfesazen dudala zu zaradela Iaungoiko berdaderoa, guzien Iauna, eta guziei ondasun egillea. Lenbizikorik ofrezizen drauzut zuri kontentu emateagatik, eta gero graziak emateagatik Iesu Kristori egin zindizkiozun mertxedengatik, eta orai zeruan egiten dizkiozunengatik, eta zeren gure amoreagatik igorri baizinduen mundura gizon egin zedin: graziak ematen drauzkizut aren gizon egiteagatik, eta Iaiozeagatik Birjina Mariaren baitarik: bere bizian egin zituen ondasunengatik, zeren ordenatu baizuen Sakramentu, eta sakrifizioau, eta berze sakramentuak, pasio, eta heriotze doloreskoa, guziengatik pasatu zuenagatik, aren irur garren egunean illetarik resuzitazeagatik, eta espiritu sandua Apostoluetara etorzeagatik: Alaber ofrezizen drauzut Andre dona Maria birjinari aren amari egin dizkiozunengatik, eta orai zeruan egiten dizkiozunengatik, eta ene Aingeru begirazen nauhenari, eta berze Aingeruei egin dizkiotezunengatik, eta ene Sandu izenkideari, eta berze Sandu eta Sanda guziei, ete niri egin dizkidazunengatik, zeren kriatu baininduzu zeure irudira, eta zeren konserbatu bainauzu anbat denboras, eta orai presenteonetan, eta zeren kriatu bainauzu kristioen artean, eta egin kristioa, eta berze ondasun egin dizkidazun guziengatik, eta ene gurasoei, aidei, adiskidei, eta ondasun egilei, eta guziei egin dizkiotezunengatik. Ofrezizen drauzut Iesu Kristo gure salbazallea, hark dizkizun ene, eta gozien partes, eta guziengatik alaba zaizan. Dakiela ziertokiro Meza enzute duenak, eze onetan gastazen duen denbora dela ongi enpleatua: zeren hauda denbora proprioa graziak Iaungoikori emateko, eta auniz agradazen zaiona, zeren ofrezizen baitiogu Iesu Kristo, balio baitu ondasun errezebizen ditugunak baiño geiago: argatik deizen da sakrifizioau graziak ematekoa.

        Alaber ofrezizen drauzut Iauna sakrifizioau onen medios urrikari zakizkidan, eta barka drazkidazun neure bekatu guziak, eta aiengatik zor zaitudan zorras paga zaitezen: onetako ofrezizen drauskizut Iesu Kristoren barurak, pausuak munduonetan zebillenean egin zituenak anbat aldis enoiaturik, aren orazioak, trabajuak, eta doloreak, bere pasioan pasatu, eta sufritu zituenak, oñetan, eta eskuetan, enegatik errezebitu zituen zauriak, odol guzia enegatik ixuri zuena, eta heriozea enegatik pasatu zuena; ohek guziok dirade eneak, eta ala ofrazen drauzkizut. Badakit Iauna auniz zor zaitudala, zeren egin baitut bekatu auniz, eta andiak, eta ala konfesazen dut zorra dela andia: dut damu neure biotzean, neure falta egines, zeren baitira zure kontra. Daukat proposito, eta intenzio, ez geiagorik zure kontra bekaturik egiteko, yolako maneras: bada Iauna paga zaitez Iesu Kristoren merejimentuetan, eze da kaudale, eta hazienda ene bekatu, eta mundu guziko bekatuengatik zor zaradenen pagazeko, eta sobrazen da geiago, eta geiago. Hau erraten dela fede andiareki, eta humildadereki, eta Iaungoikoari graziak ematen dizkiola, sentituko du bere baitan konsuelo andia, eta animatuko da, esperanza andiareki eskazera mertxede andiak, erraten duela. Alaber ofrezizen drauzut Aita eternoa sakrifizioau onen medios didazun geien bear dudana, baita Espiritu sanduaren grazia, eta aren doaiek bizizeko, zuk nai duzun bezala, indazu fedea, esperanza, eta karidadea, eta berze birtuteak, eta ondasunak, zuri agradazen zaizkizun guziak: indazu Iauna fabore, eta grazia neure bizian, eta heriotzean, beti zuk nai duzun bezala bizizeko, eta ilzeko, eta neure arimaren, etsaien, munduaren, aragiaren, eta demonioaren kontra beti bitoriareki atrazeko. Indazu alaber Iauna osasuna, hazienda, eta kontentu, eta munduonetako berze ondasunak zure honrako, eta serbizuko, eta ene arimaren onetan diradenak.

        Alaber otoiz egiten drauzut, urrikari zaitezen zeure Elizas, Kristio fieles, zeinen burua baita Aita Sandua, zeinek gobernazen baititu, konserba dezazun, eta barraia dedin mundu guzian, eta libra dezazun gaiz guzietarik. Eta Aita Sanduari emozu fabore eta grazia, ongi Eliza gobernazeko, eta bere ofizioa ongi egiteko: eta alaber berze aren manuaren azpian dauden Perladoei, eta edozeini, baitu kargu, eta kuidado arimen salbazioas, azerta dezaten nork bere aurkinzean, kargua, eta obligazioa duten bezala ongi egiteko.

        Alaber otoiz egiten drauzut gure Erregerengatik den zure zeruizaria egin dezan zure gogara, eta zeruiza zanizan ongi, eta goberna dizan bere erreinuak ongi. Alaber berze Prinzipe Kristio diraden guziek: eta den aihen artean bakea, eta konkordia, zuk nai duzuna baita egiaskoa: eta eman drazotezun bitoria Elizako etsaien kontra.

        Alaber otoiz egiten drauzut Iuezen, eta Republika gobernazen dutenek egin dezaten justizia ongi, arrazioaren konforme ofizioa, eta kargu duten bezala.

        Alaber ofrezizen drauzut ene Aita, eta Amagatik, Aiden, Adiskiden, eta ondasun egillengatik, barka drazkiotezun beren bekatuak, eta egin dizazun zeure zeruizariak hondasun guzian medrazen dituzula, eta zure borondatea denean dramazkizun gloriara.

        Alaber otoiz egiten drauzut, iduki dezazun miserikordia, eta urrikari zaitezen bekatu mortalean daudenes, ekar itzazu ezagumentura zein peligro andian dauden ifernura juateko: eta egin dezaten penitenzia, apartazen diradela bekatuetatik, eta zeruiza zaizaten.

        Alaber urrikari zaites, federik eztutenes, eta herejes, eman drazotezu argitasuna, ezagun dizaten gure fedesko misterioak, eta ezagun dezaten nola doazen engañaturik, eta ala konberti ditezen gure legera: eta sinesta dezaten Eliza sandu Erromakoak sinestatzen duen fede egiaskoa, eta berdaderoa, eta egin dezaten penitenzia beren bekatues, eta ala salba ditezen. Gauza ehek guziok otoiz egiten drauzut diskiguzun Iesu Kristo zure Seme bakoizaren, eta gure Salbazallearen, eta Iaungoikoaren amorea katik, zein ofrezizen baitrauzut, zeinek otoiz egiten baitrauzu ene partes: badakit Iauna beti enzuten duzula bere otoitzetan denarengatik, eta merejiduenagatik, eta ala daukat esperanza zure miserikordian, eta ondasunean nik ez merejiagatik, ofrezizen dizudan Iaunaren medios emanen didazula eskazen dizudan guzia. Gauza ohek, eta berze konbeni zaion guzia bear du eskatu Mezan, fede, eta esperanza andiareki, zeren baita denbora guzietatik oberena Iaungoikoareki negoziazeko ofrezizen zaion sakrifizioaren medios.

        Kontazen du eskritura sagratuak, nola Patriarka Abrahanek borondate solla idukitu zuenagatik ofrezizeko sakrifizioan bere semea Iaungoikoaren borondateareki kunplizeagatik egin ziola anbat ofrezimentu juramentureki, prometazen ziola eginen ziola ari, eta aren ondorekoei guzis mertxede andia. Bada zer eskatuko diogu Iaungoikoari ofrazen diogunean ofrenda bat ain ona, eta anbat balio duena, eta anbat agradazen zaiona nola baita Iesu Kristoren gorpuza, eta odola, alas eta Iaun onek beronek guregatik otoiz egiten dionean bere Aitari aren amoreakatik eman drazagun eskazen dioguna, ezpaitigu emanen; arrazioreki erran dezakegu San Pablok diona, bere Semea ematen drauganak nola hukatuko digu eskazen dioguna?

        Sakrifizioau manera onetan ofrezizea Meza enzuten duenak egin dezake sazerdoteak eskuak juntaturik egoten denean otoitz egiten duela bizi diraden kristioengatik, arik eta Hostia konsagratu arteraño.

 

aurrekoa hurrengoa