www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Tratazen da nola enzun bear den meza
Juan Beriain
1621

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Iñaki Camino.

Iturria: Tratado de como se ha de oyr missa, Iuan de Beriayn. Carlos de Labayen, 1621

 

 

 

 

 

aurrekoa hurrengoa

BIGARREN KAPITULOA

 

Zenbat agradazen zaion
Iaungoikoari Meza enzutea
han ofrezizen zaion
sakrifizioagatik

 

        Nola Kristo gure Iaunak bere bizian, eta heriotzean egin zituen ondasunak, eta obra guziak izandu baiziraden aren Aita eternoak ordenaturik, aren gogora egiteagatik, eta aren amoreakatik, eta nola gauza ohek guziok baitauzki aren dibina Majestadeak orai ain presentean, eta ain agradazen zaizkiola nola obratu zituenean, eta nola orai Mezan ofrezizen baizaio Iesu Kristo bera, gauza egin, eta merejitu zizkigun guzieki, emendik da, eze Mezan ofrezizen den sakrifizioa dela abentajatuago, eta obeago, eta geiago agradazen zaiona konparaziorik bage, ezes berze sakrifizio guziak.

        Sakrifizio ofrezizea, da Iaungoikoari zeinbait hark kriaturikako gauz ofrezizea ezaguzen dugula Iaunau dela Iaungoiko egiaskoa, eta ala guzien kriazalea, eta guziei ondasun eginzalea zeñenganik baititugu ondasun guziak, eta nola Iaunau baita solamente Iaungoikoa berdaderoa, eta egiaskoa, eta ez berzerik ala Iaun hon bear zaio ofrezitu sakrifizioa, eta ez yori berzeri.

        Ezta izandu munduan eta ezta jenderik ain barbarorik, eta adimentu gutitakorik, ezpaitute ofrezizen sakrifizioak, bere Iaungoikozat dauzkitenei falsoak izanagatik, baia Iaungoiko egiazkoaren baitan sinestatu dutenek Iaun honi beroni, nola egin izandu baizuen Abel justoak Iaungoikoaren zeruizariak ganado zuen oberenetarik eskojiturik, eta gero Noe justoak pasatus gero tenpestade dilubioko andihura egin zuen Aldare bat, eta han ofrezitu zuen sakrifizioa gelditu zen animale garuietatik, eta sazerdote Melkisedek ofrezitu zuen misterio anditako sakrifizioa ogia, eta ardoa, eta patriarka Abrahannek auniz aldis leizen da nola egin zituen Aldareak, eta aietan ofrezitu zituen sakrifizioak, eta berze aunizek here, baia manera onetako sakrifizioak gelditu zirade, eta akabatu.

        Orai Ebanjelioko, eta graziasko denbora ditxoso onetan ofrezizen diogun sakrifizioa Iaungoikoari da Iesu Kristo munduaren salbazallea Orzillare Sanduan guziengatik ofrezitu zena, eta ala sustanzias den bezanbates da sakrifizio hura bera nola baitio Konzilio Tridentinoak hau da gauza konsuelo anditakoa ongi konsidera dezanarendako zeren hura bera denean, bear du orai Mezan ofrezizen dugunean izan ain poderoso, eta bear du, izan anbat birtute, eta fuerza guri geren bekatuak andiak izanagatik barkazeko, eta bekatuengatik zor dugun zor guzias Iaungoikoa pagazeko, eta bear du izan orai ain poderoso aren medios erdesteko Iaungoikoarenganik konbeni zaizkigun gauza guziak geuren arimen salbazeko nola erdeziko baikinduen Orzillare sanduan baldin haurkendu bagina presentean Kalbarioko oianean, Kristo gure Iauna gurutzean ofrezitu zenean, eta ala da eze orai Mezan ofrezizen zaionean, Aita eternoari agradazen zaio anbat nola orduan, eta ez solamente agradazen zaio sakrifizioau geiago ezes berze gauza ofrezi al dakioken guziak baieta ezin agradatu zaio beinere, eta ezin agrada dakioke gauzarik baterere baizik sakrifizionen medios, nola erran izandu baizuen Aita eternoak Iesu Kristo bataiatu, eta transfiguratu zenean: Au da ene semea onerizia zein agradazen baizat denagatik zeren baita Iaungoiko bat eneki, eta Espiritu sanduareki, eta ala ain ona, ain poderosoa nola ni eta Espiritu sandua zeiñengatik agradazen baizazkit berze gauza guziak, eta ez berzela, bada Iaun hau zein anbat agradazen baizaio zeñes anbat gusto, eta kontentu errezebizen baitu, igorzen digu Aita eternoak zerutik Meza erraten denoros guk igor drazogun ofrezizen diogula Mezakoan sakrifizioan, eta hau da meza erran nai baitu igorzea, zeren nola leen igorri izandu baizuen Aita eternoak bere semea mundura egin zedin gizon, eta ofrezi zedin gurutze batean guregatik ala orai igorzen draugu zerutik aldarera Meza erraten denoros Sakramentu sandura, Kristio fielek igor drazoten Aita eternoari sakrifizioan ofrezizen diotela, eta ala aren medios erdezi dezaten Iesu Kristo gure Iaunak bere bizian eta eriotzean merejitu ziskigun ondasun guziak, nola baitio Konzilio Tridentinoak erraten duela egunoros ofrezizen diogula sakrifizioau zeren eman dakigun Orzillare sanduan gurutzean ofrezitu zenean merejitu ziskigun ondasunak, eta aren medios barka drazkigun egiten ditugun bekatuak.

        Erran denetik atrazen da lenbizikorik eze Meza dela gauza bat zeñetan honra geiago ematen baizaio Iaungoikoari, eta geiago agradazen zaiona ezes berze gauza guziak zeren artan ofrezizen baizaio erran den bezala Iesu Kristo zeñek geiago honra ematen baitio ezes berze gauza guziek, ezin Andre dona Mariak, Aingiruek, eta sandu guziek eman drazokete anbat honra, eta kontentu nola Iesu Kristok, alaber atrazen da eze Iesu Kristori agradazen zaiola geiago Meza ezes berze gauzak zeren aren borondatea baitago gauza guzietan konformaturik bere Aita eternoareki, eta ala erran dezakegu eze Birjina Mariari, eta berze sanduei ezin eman drazokegutela anbat honra, eta kontentu, eta ezin erakutsi dezakegula berze gauzetan garadela aien debotoak, eta afizionatuak, anbat nola ofrezizeas Iaungoikoari Mezan ofrezizen den sakrifizioa, aien izenean, eta honran, ez zeren ofrezi baititeke sakrifizioa sanduei zeren hau yolako maneras ezin egin diteke nola baitio Konzilio Tridentinoak solamente bear zaio ofrezitu Iaungoikoari, oroitzen garadela sandues, aiek egin zituzten ondasunes, eta obres, eta orai zeruan ematen dioten glorias, guzies graziak ematen dizkiogula, eta oneki batean ofrezizen dizkiogula aiek egin zitusten obrak, eta ondasunak, eta aietan supli ditezen guri falta zaiguna, eta guregatik bitartekozale gerta ditezen, otoitz egiten dutela Iaungoikoaren aurrean zeruan, zeñes gu oroitzen baikarade lurrean.

        Bigarrena, erran denetik atrazen dena da, eztela joan bear Mezara gogo gaizes, eta ezin geiagos bezela, baizik borondate ones eta gogotik, alas eta Mezan egiten zaionean Iaungoikoari anbat zeruizu, eta ematen zaionean anbat kontentu nola erran baita. Zer intenzioreki, eta nola bear den Mezako sakrifizioa ofratu gero erranen da.

 

aurrekoa hurrengoa