www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Tratazen da nola enzun bear den meza
Juan Beriain
1621

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Iñaki Camino.

Iturria: Tratado de como se ha de oyr missa, Iuan de Beriayn. Carlos de Labayen, 1621

 

 

 

 

 

aurrekoa hurrengoa

LENBIZIKO KAPITULOA

 

Zeñetan adizera ematen baita
zerden Meza

 

        Gauza ziertoa da eze gauza bat eginen badu persona batek ongi bear duela jakin zer gauza den, eta nola bear duen egin, berzela eztuela eginen, edo eginen duela gaizki ala bada Meza ongi enzuteko, zeñetan baitirade misterioak ain andiak bear du jakin zer den, eta nola bear duen enzun, berzela eztu enzunen ongi.

        Meza da sakrifizio egitea Kristo gure Iaunas, eta adizera emate bat zer guregatik egin izandu zuen bere bizian, eta heriozean, eta hau nola den obekiago adizeko bear da jakin nola Mezan daukagun presentean Iaungoikoaren Semea gizon egin zena, zein konzebitu izandu baitzen Andre dona Mariaren sabelean Espiritu sanduaren obras, eta jaio zena arenganik geldizen zela beti birjinik, eta zirkunzidatu zutena, eta Errege Magohek adoratu, tenplora eramo zutena, eta Simeon Sazerdote sanduak bere besoetan artu izandu zuena, Doktoren artean egondu zena, zein ibildu baizen Iudeako, eta Galileako karriketan, eta plazetan, eta zeinbat etxetan, erakusten guziei zeruko bidea, eta orai Mezan Sazerdotearen agotik enzuten dugu Ebanjelioa zeñetan baitaude eskribaturik horduan munduaren salbazalleak predikatu zituen itzak berak, eta ala orai ezta izanen probetxu gutiagoreki baldin nai badugu aihesas aprobetxatu, alas eta dutenean horduan zuten birtutea bera, Mezan daukagu presentean Sakramentu, eta sakrifizio sanduau, orai Mezan errezebizen, eta ofrezizen dena ordenatu zuena, orai egiten dituela milagro aihek berak Orzegun Sanduan egin zituenak Sakramentu sanduau ordenatu zuenean, zeren horduan milagro egiten zuela itzen birtutes izuli zuen ogia bere gorpuzean, eta ardoa bere odolean ematen ziotela fakultade eta podoreau bere diszipuluei, eta aihen ondoreko Sazerdote guziei, eta ala orai Sazerdoteak mezakoan erraten dituen bezala itz aihek berak aren izenean izulzen du ogia Iesu Kristoren gorpuzean, eta ardoa aren odolean, alako maneras eze itzak konsagraziokoak erranes gero, ezpaita an ogirik, eta ardorik batere baizik aien lekuan Iesu Kristoren gorpuza, eta odola, eta ala bear da aditu erraten denean izulzen da ogia Iesu Kristoren gorpuzean, eta ardoa aren odolean nondik dator erratera S. Ioan Krisostomo, eze Mezan daukagula Orzeguneko mai guzis abarasa hura, eta ala Mezan eztugula deusherere gutiago an zen baino, Mezan daukagu presentean Iaun hura, zeñek munduan zebillenean errezebizen baizituen bekatariak, eta guziei ondasun egiten ziotena orai miserikordia, eta ondasun, eta podorea horduan zuenareki berareki, eta deseoareki konberti ditezen, eta ala barkazeko bekatariei beren bekatu guziak.

        Emen Mezan daukagu presentean munduan zebillenean, anbat milagro egin zuena, eta orai Mezan here egiten dituela, zeren orai here Sazerdoteak erran itzak konsagraziokoak, eta Iesu Kristok milagro egiten duela izulzen du ogia bere gorpuzean, eta ardoa bere odolean, bada hau ezta milagro txikiago esposalletan egin zuena baino, non uras egin izandu baizuen ardoa, aitzetik da andiago, eta ezta milagro txikiago orai Mezan egiten duena baita, eze Iesu Kristo zeruan dagona bere Aita eternoaren eskuian Iaun hau berau an faltarik egiten eztuela baitago hostia konsagratuan, eta Kalizan ardoa konsagratus gero, eta Iaun hau berau mundu guzian hostiak, eta kaliza ardoa konsagratus gero dauden guzietan milagro hau diot ezta txikiago Lazaro resuzitatu zuenean egin zuena baiño, aitzetik da andiago. Mezan daukagu presentean Iesu Kristo atzeman zutena, eta gaizki tratatu Ierusalengo karriketan, eta etxetan azotatu zutena ain kruelkiro, zeinei ezarri baizioten buruan koroa errenes eginikakoa egiten zutela harzas eskarnio, eta burla, idukiturik burlasko Erregea zela, eta bere soñetan eraman zuena gurutzea Kalbarioko oianera, eta bere bestidurak edeki, eta billosirik itzees oñetan, eta eskuetan atrabesaturik, krueldade andiareki, odola txirriaka zeriola goititu zutena, non ofrezitu baizen gurutzean, guregatik ilzen zela, bada Iaunau berau daukagu orai Mezan presentean, bera ofrezizen dela Aita eternoari guregatik, eta ala sustanzias den bezanuates, da Orzillare Sanduan ofrezitu zena bera, nola baitio Konzilio Tridentinoak, solamente orai ofrezizen den manera mota da diferentea, zeren Orzillare Sanduan gurutzean dolore eta tormentu andia sufrizen zuela, eta bere odola itzees eskuetan, eta oñetan egin ziskioten zaurietarik ixurzen zuela, eta trabaju ohek errezebizen zituela, munduan ziraden gizon gaistoenetarik, zeñek etsai andiak bezala krueldade andiareki piedaderik batere bage atormentazen, eta afrentazen, eta injuriazen zutela ofrezitu zuen bere gorpuza, eta bere odola bere Aita eternoari gurutzean guregatik ilzen zela, baia Mezan ofrezizen du bere gorpuza eta odola, dolorerik, eta tormenturik batere bage, eta odolik ixuri bage, aitzetik zeruan duen gloriareki, eta majestadeareki berareki, eta komunkiro sazerdote sanduek Iaungoikoaren adiskidek, eta zeruizariek ofrezizen dutela, eta ez horduan bezala itz gaiztoak erraten dituztela aitzetik adorazen, reberenziazen eta alabazen dutela.

        Mezan daukagu presentean irurgarren egunean iletarik resuzitatuzen Iauna, eta gero zerura igan zena, eta bere Aita eternoaren eskuian dagona, zeruko, eta lurreko Erregea, eta Iauna den bekala, bada Iaunau berau bere personas yori fiatu bage negozio hau ez Aingiruei, eta berzeri, dago Mezan aldarean Sakramentu sanduan adizera ematen digula, eta onetako memoriara ekarzen digula, zer Iaun onek egin izandu zuen bere bizian, eta heriotzean guregatik, oroitgaitezen harzas, eta eman drazkiogun graziak, eta alaba dezagun eta zeruizatu, eta ala aprobetxa gaitezen Iaunonek bere bizian, eta heriotzean merejitu ziskigun ondasunes.

        Intenziorik prinzipalenetatik bat Kristo gure Iaunak, izandu zuena Sakramentu eta sakrifizio sanduau ordenatu zuenean zen egin zedin aren memorian ala manatu zuen erraten ziotela bere Apostoluei, eta aien ondoreko Sazerdotei misterioau zelebrazen duzuen horos egizue nizas oroitzen zaratela zer egin dudan zuengatik neure bizian, eta heriotzean, onetako geiago gu obligazeagatik etorzen dela Iaunau zerutik Aldarera Meza erraten denoros, kunplizen digula bere Elizari prometatu zuena konsidera zazue zueki geldizen naizela munduaren azkeneraño, onetako arzen duela Sazerdotea aren ministroa bezala, aren partes, eta aren izenean atra dedin Meza erratera beztiturik beztidures zein eliza sanduak baitauzki ordenaturik Espiritu sanduak erakusirik zeñek adizera ematen baitigute, zer Kristo gure Iaunak guregatik egin zuen bere Pasioan.

        Lenbiziko beztidura Meza errateko Sazerdoteak arzen duena, deizen da Amitoa, zeñes estalzen baitu burua, eta gero erausten du lepotik bera, onek adizera ematen digu beloa zeñes soldadoek pasiosko gauhean Iesu Kristos eskarnio, eta burla egiten zutela estalzen ziskiotela begiak, eta ala ematen ziskioten bearrazaldekoak erraten ziotela adibinazak nork ematen drauan manera onetan burla egiten zutela, eta onetan plazer arzen, eta onla denbora pasazen zutela.

        Gero arzen du Alba, baita elizako atorra, zein Meza erraten duenak janzizen baitu, onek adizera ematen draugu beztidura txuria, zeñes Herodesek manatu baizuen bezti zezaten irudirik hari zela gizon heroa eta juizio bagea zeren galdeginika aniz gauza ezpaizio respondatu, eta beztidura ones beztitu, eta Herodesek, eta Korteko jendeak, eta soldadoek egin zuten arzas burla, idukiturik herozat.

        Gero arzen du zinta zeñes erzizen baitu gerria, onek adizera ematen draugu nola Kristo gure Iauna lotu zuten kuerdes pilare batean non azotatu baizuten krueldade andiareki.

        Gero arzen du Manipuloa ezkerreko besoan, onek adizera ematen digu kuerda aies zeñes Orzegun Sanduan Iesu Kristo, atzeman zutenean lotu baizuten.

        Gero arzen du Estola eta lepotik bera, eta bularretan atrabesazen du alde batetik berzera, onek adizera ematen digu soka zein ezarri baizioten Kristo gure Iaunari lepoan seguroago eramozeagatik, eta afrontu geiago emateagatik harzas tirazen ziotela Ierusalengo karriketan.

        Azkenean guzien gañean ezarzen du Kasulla zeñek adizera ematen baitigu gurutzea Kristo gure Iaunak bere soñetan eramo zuena Kalbarioko oianera artan guregatik ilzeko.

        Kalizak zein baitrama Sazerdoteak Meza errateko adizera ematen digu obia zeñetan orzi izandu baizen gure Iauna munduaren Salbazallea.

        Patenak kalizaren gañean dramanak, adizera ematen draugu, arria andiura zein ezarri baizioten Kristo gure Iaunari obiaren gañean.

        Korporaleek, adizera ematen digute maindre garuia, eta txuria, zeñes mortajatu baizuten Kristo gure Iaunaren gorpuza.

        Aldareak adizera ematen draugu Kalbarioko oiana, non ill izandu baizen munduaren salbazallea.

        Gauza ohek guziok da ongi konsidera dizagun, eta ohesas oroit gaitezen eta eman drazkiogun Iaunoni graziak, eta zeruiza dezagun zerengatik gure amoreakatik pasatu zuen, eta sufritu anbat dolore eta trabaju, eta heriotzea ain dolore, eta pena anditakoa, da Iaunonek guregana daukan amorioa ain andia eze orai nezesario izandu baliz trabaju guziak, eta heriotzea sufrizera eginen baizuen guregatik, baia nola hau ezpaita konbeni, eta bear nai du egunoros egin representazio hau baita guri memoriara ekarzea zer guregatik egin duen, onetako etorzen dela zerutik Aldarera Meza erraten den horos, graziak eman drazkiogun, eta arrazio den bezala aren zeruizuan enplea gaitezen nai duela Iaun onek atra dedin sazerdotea Meza erratera orai erran dugun beztidures rebeztiturik aren lekuan, eta ala atrazen denean Sazerdotea Sakristiatik rebeztiturik begiratu bear diogu Iesu Kristori berari bezala ikusi baigindu zioaienean guregatik ofrezizera, zerengatik Sazerdoteak rebeztiturik doaienean Meza erratera representazen du Iesu Kristo gure Iauna atrazen dela Pilatosen etxetik gurutzea soñetan duela artan Kalbarioko oianean guregatik kruzifikaturik ilzeko.

 

aurrekoa hurrengoa