AZERIA BUZTANAK SALATZEN /
DEBEKATUA ADIERAZTEKO /
HITZEN ARTEKO ISTRIPUAK
HIZKUNTZA EZ DA LOGIKOA /
HIZKUNTZA GUZTIONA DA, BAINA... /
LOKUZIOA ZER DEN
LOKUZIOAK HIZKUNTZAREN GORAZARREZ /
MATRIUSKA BAT
LOKUZIOA ZER DEN
Lokuzioa, Coseriu-ren eta Isacenko-ren arabera,
perpausaren elementu bezala (lexia) jokatzen duen bi termino edo
gehiagoren (lexia konposatua) konbinaketa finkatua da, zeinaren
adiera unitarioa (hizkuntz-komunitateari «ezaguna» egiten
zaiona) osagarrien adiera normalen batuketaz, besterik gabe, argitzen
ez baita.
Gure artean, Zamarripa izan zen aurrena lokuzioekiko ardura teorikoa erakusten: modismos esan zien, eta bereiz sailkatu zituen.
Hizkuntzaren erabilera arruntetik urrun dauden adierazpen irudidunak edo bitxiak dira lokuzioak. Bokabulario eta hizkera berezietatik hartuak dira sarritan, beren kontestutik ateratzean indar metaforiko bat hartzen dutelarik:
arrantza | olatu nahasian ibili / toilanak emon |
artzantza | ardi beltza bilatzeko gaua / gaztak ageri |
ehiza | erbia eraiki / usoak joan eta sareak hedatu |
ekonomia | poltsa-zimur / ohe bat ukan gabe ezkondu |
erlijioa | ite misa est entzun / amen batean |
folklorea | Petiri Santz / intxixu batek esan |
kirola | kale egin / hogeita bira iritsi arte ez etsi |
nabegazioa | bela egin / itsaso guztiak igaro eta bazterrean ito |
nekazaritza | orga idien aitzinean ezarri / oloa eduki |
sukaldea | eltze anitzetako zalia / babak eltzetik atera |
Lokuzio askok maila sozial edo talde
profesional berezitan aurkitu dituzte baldintzarik hoberenak jaiotzeko
eta zabaltzeko, baina gehiegizkoa litzateke sorketa metaforiko
guztiak hiztegi edo hizkera berezietan bilatzea, dio Coseriuk.
Metafora, eta ados egon behar guk, egunero hitz egin beharrekoa
da. Horretara behartzen gaitu tabuak,
adibidez.
Herri hizkeraren ezaugarririk nabarmenetakoa da lokuzioa eta, errefrauaren erretorika eta moralkeria gabe, aho hizkeraren sorketa estilistikorik garrantzitsuena dugu.
Hizkuntzak higatu eginen lirateke bortxaren bortxaz ederragotzen dituen herri anonimoak erabiliko ez balitu. Abarkakeriak bazter utzita, uste dugu baserri euskara eredutzat hartu behar zela zioten ez gutxik, jakiteke, lokuzioaren bila zebiltzala. Eta Altubek herri xehearen euskara aztertu eta ikasi behar dela zioenean ere, herriaren ahalmen espresibo iheskor eta programa-ezina den lokuzioa ekartzen digu gogora.
Lokuzioek ez dute historia lineal bat, ez logika bat, ez psikologia bat ere gordetzen muinean; gehiegitan dira hizkuntzaren kasualitate posibilitateaz, bihurkeriaz eta motelkeriaz ere baliatzen diren hizkera moldeak. Hizkuntzakeriak, esan genezake.
AZERIA BUZTANAK SALATZEN /
DEBEKATUA ADIERAZTEKO /
HITZEN ARTEKO ISTRIPUAK
HIZKUNTZA EZ DA LOGIKOA /
HIZKUNTZA GUZTIONA DA, BAINA... /
LOKUZIOA ZER DEN
LOKUZIOAK HIZKUNTZAREN GORAZARREZ /
MATRIUSKA BAT
|