AZERIA BUZTANAK SALATZEN /
DEBEKATUA ADIERAZTEKO /
HITZEN ARTEKO ISTRIPUAK
HIZKUNTZA EZ DA LOGIKOA /
HIZKUNTZA GUZTIONA DA, BAINA... /
LOKUZIOA ZER DEN
LOKUZIOAK HIZKUNTZAREN GORAZARREZ /
MATRIUSKA BAT
HIZKUNTZA EZ DA LOGIKOA
Hizkuntzak ez du ahorik. Hizkuntza ahotan
hartzekoa da, erabiltzekoa. Eta herriak ez du gramatikarik. Hitza
besterik ez du, eta hartaz baliatzen da, nahi bezala, arau eta
legeen ardura handirik gabe, ez dio axolarik gramatikan «huts
eginagatik». Espresio beharrak, hots, bizitzarenak, logikarenak
baino larriagoak dira; adierazi-beharrak gertaeren aipamen hotz
eta zehatza eragozten du, eta etengabeko sorketa bati dio eragiten.
Bai, hizkuntza komunio baten hezurdura da, komunikazio soil batena
baino areago. Bi pertsonen arteko hitz-harremana (hitzarmena?)
ez da informazio trukatze hutsa. Hizkuntzak badu alderdi afektibo
bat, alderdi ustebako bat, alderdi umoretsu bat, alderdi akastu
bat... Hizkuntzak ez dira sistema analogiko zehatzak, halabeharrezko
ondorioak ematen dituztenak. Munduaren pertzepzioa ez dago sare
perfektu batean bildua. Anomaliek gure hizkuntzan oinarrian egon
behar dute, hizkuntzak zehazki definitutako
sistemak ez direlako. Sistema itxiaren hauste hori arraroa
egiten zaigu askotan, ezustekoa, bizia, espresio indar handikoa,
artistikoa esanen
genuke, eta araudiekin azpijokoan dabilen elementu horren atzetik
zebilen gure Ibar
ere.
«Logikatik» urrun dagoen esakuntza bat: adarra jo. Adarra izenaren esanahi guztiak bildu, jo aditzaren esanahi guztiekin banaka lotu eta ez dugu deus ulertzen. Zergatik ez ote du adarra jo-k zuhaitz adarra edo abarra ukitzea edo kolpatzea esan nahi? Zergatik ez idiaren, ahuntzaren edo beste edozein edo edonoren adarra jotzea edo kolpatzea? Zergatik ez ehiza-adarra musika tresna jo edo jokatzea? Eta adarra zakilaren sinonimoa baldin bada, nola bilakatu da, adarra jo erotiko bat «inor bromatan zirikatu» esan nahi izatera? Horra hor sorketa «anormal» bat, eta euskalduna inondik ere.
AZERIA BUZTANAK SALATZEN /
DEBEKATUA ADIERAZTEKO /
HITZEN ARTEKO ISTRIPUAK
HIZKUNTZA EZ DA LOGIKOA /
HIZKUNTZA GUZTIONA DA, BAINA... /
LOKUZIOA ZER DEN
LOKUZIOAK HIZKUNTZAREN GORAZARREZ /
MATRIUSKA BAT
|