AZERIA BUZTANAK SALATZEN /
DEBEKATUA ADIERAZTEKO /
HITZEN ARTEKO ISTRIPUAK
HIZKUNTZA EZ DA LOGIKOA /
HIZKUNTZA GUZTIONA DA, BAINA... /
LOKUZIOA ZER DEN
LOKUZIOAK HIZKUNTZAREN GORAZARREZ /
MATRIUSKA BAT
AZERIA BUZTANAK SALATZEN
Autore latino eta grekoek erabilitako lokuzio
asko azaltzen da gaur egun hizkuntza modernoetan, hala diote dakitenek;
geure hurbileneko erromanikoetan behintzat badu antzik. Eta euskaldunok
ere edozein europarrek sortutako lokuzio bertsuak sortu ditugula
aitortu behar.
Horrela, eta elkarren aparte ez dauden gure bi herri harturik, Astigarragan eguzkia eta euria, azeria dantzan diote eguzkia eta euria batera dituztenean, Altzan berriz demonioaren esposatzea. Kontestu berdinean frantsesek le diable bat sa femme eta marie sa fille diote, gure lokuzioetatik ez hain bestelakoa, eta italiarrek le nozze dei diavolo, altzatarrek bezalaxe eta iparraldeko axeriaren ezteiak lokuzioaren antzeko moldean.
Katalanez ere badugu gure lokuzioen parekorik:
tenir cor agre | bihotzerrea (ingelesez heartburn) |
veure's verd | gorriak ikusi |
esser un poll ressuscitat | zorri hil piztua |
quan les besties parlaven | gauza guztiek hizketan zekiten denboran |
llepar-se'n els bigotis | bizarrak eztitu |
agafar el, tenir el,estar gat | katua eraman, harrapatu |
no cabre (algú) en la seva pell | azalak ez hartu |
no tenir el seny complit | burua oso ez ukan |
Interesgarria da fer-se
la barba d'or. «Aberastu» esan nahi du. Guk badugu
«etxe hontako nagusi jaunak / urrezkoa du bizarra» eske-kanta
batean. Etxekoari losintxa egin behar zaionez gero (banitatea
ukitu behar dirua emanen badu...), ez ote zaio "bizarra urrezkoa
ukan" horrekin aberastasuna (dirua eman diezaien kantariei) gogorarazten?
Katalanezko lokuzio bati zor diogu susmoa.
Irudiok hain batera jotzen dute hizkuntza gehienetan, ze Coseriuk giza irudimenaren nolabaiteko batasun unibertsal bat somatzen baitu, hizkuntza, etnia eta kultur desberdintasunen gainetik.
AZERIA BUZTANAK SALATZEN /
DEBEKATUA ADIERAZTEKO /
HITZEN ARTEKO ISTRIPUAK
HIZKUNTZA EZ DA LOGIKOA /
HIZKUNTZA GUZTIONA DA, BAINA... /
LOKUZIOA ZER DEN
LOKUZIOAK HIZKUNTZAREN GORAZARREZ /
MATRIUSKA BAT
|