AZERIA BUZTANAK SALATZEN /
DEBEKATUA ADIERAZTEKO /
HITZEN ARTEKO ISTRIPUAK
HIZKUNTZA EZ DA LOGIKOA /
HIZKUNTZA GUZTIONA DA, BAINA... /
LOKUZIOA ZER DEN
LOKUZIOAK HIZKUNTZAREN GORAZARREZ /
MATRIUSKA BAT
LOKUZIOAK HIZKUNTZAREN GORAZARREZ
Hizkuntza guztiek egiten dute beren buruaren
laudorioa, Saussure-k berak dionez herri bakoitzak sinesten baitu
bere hizkuntzaren gehiagoan. Maizenik, ingurukoak gutxietsiz.
Frantsesentzat parler français argi eta garbi hitz
egitea da, eta frantses-gaizto egiteari parler petit nègre
esaten diote, bihotz oneko kolonialistek utzitako arrastoa. Gero
André Martinet-ek frantsesa gizona kategoria
zientifiko bat emanen zion termino honi, «sabir» eta
«pigdin»aren mailan. Hizkera ulergaitzagatik c'est
du haut allemand diote frantsesek, eta baita c'est du l'iroquois
ere, ukanen dute lanik indioek Quebec independentean. Ez pentsa
gero euskaldunok libre gaudenik: Le Robert hiztegi bilduma ospetsuak
"Euskaldun guztiak doaz zerura" dakar oraindik orain editaturiko
errefrauen bilduman. Zergatik ote? Zintzoak garelako? Fede garbian
bizi garelako? Ez ba! "Deabruak ere ez dielako fitsik konprenitzen!"
Katalanek argi eta
garbi hitz egiteari parlar clar i català diote,
eta honetaz bateren batek esan lezake clar eta català
hitzek antzeko hotsa dutela, eta hurbiltasun fonetiko honek bildu
dituela elkarrengana, onar genezake. Baina ez da hain esplika-erraza
zergatik esaten dioten parlar castellà artezi edo
zartaturen bat duen ontziari, alegia, gaztelaniaz ari izateak
hortz bat apurtzen ahal dizula...
Antonio Tovar irakaslearen ustez, "erdera" hitzak «erdi hizkuntza» esan nahi du, "erdi-era". Hala ere, guk dakigula behintzat, euskarak ez du sortu bere burua goien gradoraino jasotzen duen lokuziorik, hain gutxi beste ezein hizkuntza mesprezatzen duenik. Eta jatortasuna den, xalotasuna den, ezintasuna den, bego norberaren golkorako.
AZERIA BUZTANAK SALATZEN /
DEBEKATUA ADIERAZTEKO /
HITZEN ARTEKO ISTRIPUAK
HIZKUNTZA EZ DA LOGIKOA /
HIZKUNTZA GUZTIONA DA, BAINA... /
LOKUZIOA ZER DEN
LOKUZIOAK HIZKUNTZAREN GORAZARREZ /
MATRIUSKA BAT
|