Hasierako orrialdea
kontzeptuen aurkibidea aurkibidea iradokizunak iradokizunak bilaketa bilaketa
Lokuzioaren beroa

AZERIA BUZTANAK SALATZEN / DEBEKATUA ADIERAZTEKO / HITZEN ARTEKO ISTRIPUAK
HIZKUNTZA EZ DA LOGIKOA / HIZKUNTZA GUZTIONA DA, BAINA... / LOKUZIOA ZER DEN
LOKUZIOAK HIZKUNTZAREN GORAZARREZ / MATRIUSKA BAT

 

MATRIUSKA BAT: EUSKARA EUSKARAREN BARNEAN

 

        Euskal kulturak kultura ofizialen zapalketa pairatu du (Erregeren izenean, Erreboluzioren izenean). Urrundik dator euskararena, eta dena esplikatzen duen hitz magikoa darabilgu aho-mihietan: diglosia.

        Euskara B hizkuntza da, A hizkuntza bik, espainolak eta frantsesak, zapaldua. Baina hizkuntza ez da kontradikzio guztiek leun eta lagunkiro elkar hartzeko eginiko plaza, zapalketa nagusi horrek guztiok pairakide —eta burkide ere— egiten gaituen arren. Ez Fishman-en zentzu horretan bakarrik, Ferguson-en definizio zaharrean ere diglosiapean gaude: herri(aren) kultura (low variation) euskarazko kultura ofizialak ere (high variation) zapaltzen du. Euskalki geografikoez beste, bada euskalki bertikal bat, nolabaiteko batasun bat duelarik ere euskalki bakoitzean atzematen ahal dena, herriaren hizkeratik urrundua —«gailen»—, bere sintaxi latinizantea duena, perpausa "lasai" eta "dotorea" erabiltzen duena, literatur gorputz nagusi bat duena literatura erlijioso eta moralean.

 

 

        Izan ere, hizkuntza bat hizkuntza desberdinen konglomeratua da. Hizkuntza bat, berez, pluri-hizkuntza da, eta hizkera kultuak utzi ditu bere zantzuak euskaran. Besteak beste, zer da, klase sozial batek sortutako kodigoa ez eta, berorikako tratamendua? Zukakoa «demokratikoegia» zitzaien, Usted eta Vuesa Merced-en antzekoa sortu behar zuten klase gorenek (nahiz lehendik "Zure Mesedea" erabili): goikoak hika hitz egiten dio, baina inposatu egin dioten kode bat ikasi behar du behekoak. Juan Mateo Zabalak berak berorikakoa arrotza dela dio...

 

Andre Donostiarraren erretorika

Andre Elorrioarraren erretorika

Hernaniko Apaiz haizez betearen erretorika

 

AZERIA BUZTANAK SALATZEN / DEBEKATUA ADIERAZTEKO / HITZEN ARTEKO ISTRIPUAK
HIZKUNTZA EZ DA LOGIKOA / HIZKUNTZA GUZTIONA DA, BAINA... / LOKUZIOA ZER DEN
LOKUZIOAK HIZKUNTZAREN GORAZARREZ / MATRIUSKA BAT

kontzeptuen aurkibidea iradokizunak bilaketa