AZERIA BUZTANAK SALATZEN /
DEBEKATUA ADIERAZTEKO /
HITZEN ARTEKO ISTRIPUAK
HIZKUNTZA EZ DA LOGIKOA /
HIZKUNTZA GUZTIONA DA, BAINA... /
LOKUZIOA ZER DEN
LOKUZIOAK HIZKUNTZAREN GORAZARREZ /
MATRIUSKA BAT
HITZEN ARTEKO ISTRIPUAK
Lokuzioak itxuraldatu, bihurritu
eta atzekoz aurreratu egin ditu herriak ahoz aho. Maurice Rat-ek
dakarren adibideetako bat xelebrea da euskaldunontzat: parler
français comme une vache espagnole. Hala esaten da,
frantsesez oso gaizki egiten duen norbaitengatik. Egokia dirudi,
behiek ez baitu mintza ahalmenik, espainolak izanik ere. Horren
azpian ez ote dago "comme une putain espagnole", hain
zabaldua dagoenez, aspalditik, vache esatea prostitutari?
Baina gaskoi zaharrean euskaldunari vace esaten zitzaiola
kontuan hartuta, ez ote da vache hori vace gaskoi
horren endekatze bat? Euskaldunok Pirinioen bi magaletan gabiltza
dantza eta irrintzi, baina zentzuzkoa da alde honetakook mintzatzea
frantsesez traketsenik, edo hala uste izatea behintzat, beraz:
parler français comme un basque espagnol. Baina
ez datoz denak bat, eta zenbaiten iritziz lokuzioa honako hau
litzateke: parler français comme un basque l'espagnol.
Halatan, «euskaldunek espainolez bezain gaizki egitea frantsesez»
omen da lokuzioaren esangura (agian noizbait konparazio egokia).
Badago, horratik, beste azterbide bat. Batzuek ez diote vache
hitzari basque-tik (edo gaskoi zaharreko vac-etik)
bilakatua irizten, basse-tik baizik, «neskamea»
adierazten duen izen zaharra (bassette diminutiboa testuetan
aurkitzen omen). Parler français comme une vache espagnole
lokuzio modernoak neskame espainol batek bezain gaizki egitea
frantsesez esan nahiko zuen beraz jaio berrian...
Bitxia da gaskoien vac
edo vace hori. Gaskoien ahoskeran ez omen da v fonemarako
lekurik, egundaino ere ez. Bestalde, bac- edo bacc-
(bak) erroak daude "behia" eta "behe"
hitzetan bach- nahiz bas- (bax, bas), eta basc-,
basque- (bask) "euskal" ezezik, honako hauek adierazteko
ere erabiltzen da: kezka, arrangura, poxelua, enbarazua... Positiboak
beti euskaldunok!
Billabonakoa izan behar
Kontuz sudurrarekin
Etxeko lehoiak
AZERIA BUZTANAK SALATZEN /
DEBEKATUA ADIERAZTEKO /
HITZEN ARTEKO ISTRIPUAK
HIZKUNTZA EZ DA LOGIKOA /
HIZKUNTZA GUZTIONA DA, BAINA... /
LOKUZIOA ZER DEN
LOKUZIOAK HIZKUNTZAREN GORAZARREZ /
MATRIUSKA BAT
|