AZERIA BUZTANAK SALATZEN /
DEBEKATUA ADIERAZTEKO /
HITZEN ARTEKO ISTRIPUAK
HIZKUNTZA EZ DA LOGIKOA /
HIZKUNTZA GUZTIONA DA, BAINA... /
LOKUZIOA ZER DEN
LOKUZIOAK HIZKUNTZAREN GORAZARREZ /
MATRIUSKA BAT
ETXEKO LEHOIAK
Etxeak egin dakar Azkuek bere hiztegian;
(G-t, trazar eses, por efecto de la borrachera, lit: hacer
casas, titubear, tracer des zigzags par l'effet de l'ivresse,
lit: bâtir des maisons).
Zergatik ez ordea "eseak egin", besterik gabe? Arrazoia sinplea bide da: gaztelaniatik gertuegi dagoke "eseak egin" (Azkuek ez luke gogoko), baina aldi berean euskarazko etxe-tik gertuegi (euskaldunegia ez zirudien lokuzioa «jatortzeko» tentaldia...).
Koessler eta Derocquigny-k faux amis bataiatu zituzten horietako bat dugu hemen, "lagun usteko" bat, antzeko hotsa duten hizkuntza desberdinetako hitzen arteko interferentzia, alegia. Motibazio faltsua hizkuntz-signoaren ezaugarrietako bat da. Jainko-tik "Jaungoiko" egin zen bezalaxe sinets genezake herriak berak sortu zuela etxeak egin, eta ez Azkuek.
Hala ere, maila tekniko hutsean «okerrak» izanik ere, herri-etimologia interesgarria iruditzen zaigu sentimendu linguistikoak sortzen dituen sinboloen arteko harremanak eta hizkuntzaren motor metaforikogilearen barrenak ezagutzeko. Liluraberak gara hizkuntzaren gauzetan: Jakobson-ek dioskunez, Kruxenij futuristak zentzu artistiko bat somatzen zien inprimategiko errakuntzek sortzen zituzten hitz berriei; Coseriu-k dioskunez, Meringer-ek «lapsus»ak aztertu zituen alemanean...
Bide honetatik, erabili dugun Biotz
Maitearen Debozia-ren edizioan «mai onetan bocadu bat
artzen duenac, leyoak bezaiñ indartsuac gelditu bear lukee...»
dio Sebastian Mendiburuk.
Billabonakoa izan behar
Kontuz sudurrarekin
AZERIA BUZTANAK SALATZEN /
DEBEKATUA ADIERAZTEKO /
HITZEN ARTEKO ISTRIPUAK
HIZKUNTZA EZ DA LOGIKOA /
HIZKUNTZA GUZTIONA DA, BAINA... /
LOKUZIOA ZER DEN
LOKUZIOAK HIZKUNTZAREN GORAZARREZ /
MATRIUSKA BAT
|