Hasierako orrialdea
kontzeptuen aurkibidea aurkibidea iradokizunak iradokizunak bilaketa bilaketa
Lokuzioaren beroa

AZERIA BUZTANAK SALATZEN / DEBEKATUA ADIERAZTEKO / HITZEN ARTEKO ISTRIPUAK
HIZKUNTZA EZ DA LOGIKOA / HIZKUNTZA GUZTIONA DA, BAINA... / LOKUZIOA ZER DEN
LOKUZIOAK HIZKUNTZAREN GORAZARREZ / MATRIUSKA BAT

 

ANDRE ELORRIOARRAREN ERRETORIKA

 

Agustin Kardaberaz. Euskeraren berri onak, 1761

 

        Hau, ontzia bela betean bezala, bere ibikiakin zebilen errespeto handiko bat zan. Eta zeren kontuak, nere gustoko, ta berezko hango euskeraren grazia handia duen, bizkaitarra banintz bezala haien gisa kontatuko det.

        Bizkaiko abade jakitun batek bere loba bat herriko etxandera baten seme bakarragaz ezkondu gura eben. Baia andreak ikusirik abadeak eskintzen eutsan dotea, bere etxaguniteari eta honek zituban obligazinoai erantzuteko adina ez zala, ahal egian modurik onenean eskusau iakan. Orregatik bere sazerdote jaun honek beti dote laburra opa eutsan, gero gehituteko ustez; eta adietan emon gura izan eban bere lobeak zituban ahaide aberatsak, eta haietatik uste zituban urrezko mendiak edo ondasunak, eta etorkizun honen erreskada luze bat txito ederto kontadu eutsan.

        Etxandera zindoak epe galantagaz guztia entzun, eta azkenean sazerdoteari modu honetan esan eutsan:

        —Eta, jauna, zure mesedeak etorkizuna bazau?

        —Ez, andrea.

        —Bakizu etorkizuna zelangoa dan? Zuria ala baltza dan?

        —Ez, andrea.

        —Etorkizunagaz jan, edo edan bozu, edo beragaz izan bazara?

        —Ez, andrea.

        —Bada, jauna, etorkizunaren barri hobagorik eta segurubagorik ezpozu, zu geldi zaite zeureagaz, eta ni bere banoa neureagaz".

        Eta horrenbestegaz abade jakitun hori hil hotza legez gogortu ta mututurik andreak itxi eban.

 

AZERIA BUZTANAK SALATZEN / DEBEKATUA ADIERAZTEKO / HITZEN ARTEKO ISTRIPUAK
HIZKUNTZA EZ DA LOGIKOA / HIZKUNTZA GUZTIONA DA, BAINA... / LOKUZIOA ZER DEN
LOKUZIOAK HIZKUNTZAREN GORAZARREZ / MATRIUSKA BAT

kontzeptuen aurkibidea iradokizunak bilaketa