Lotu naute gizonen uztarrian
gizon ireindua bainintzen
tarraka lepoa katetan
herriaren penetan.
Nora abiatu zara anaia
munduko pausotan
galdetzeke minez nola dabilen
anaia zapaldua?
Ta zergatik anaia zoaz
anaiaren asmoz galdezka
gizonok ez ote dugun kezka
guztien barnean
izatearen ezinetan nazka.
Ez ahaztu, arren,
gizonaren negarrak
sortzen dituela
gizonaren farrak
eta gizonak jan dezan
geratzen dela
gizona jan gabe.
Ez ahaztu, arren,
farrak
negarrak
eta ogiak
banaturik daudela munduan
baina ez noski berdin
guzion eskuetan,
nahiz izan bakoitzak
esku bi
eta
eskubideak.
Agian da izanen
batzuk gera daitezen
esku hutsik
eta bestek aurki dezaten
indarra eskuetan.
Anaia,
duenak mundua partitu
partitu du pusketan
ipiniaz batzuentzat negarra
besteek dezaten luzaro farra.