Zurubi luzea
Pello Zabaleta
CAP, 1980
Eta jaso egunkarian
azkenengo orria
oraindik berria
dago
elurrez jantzia dagoen
ametsetan
azkenengo kolpearen odol gorria.
Eta jaso egunkarian
ametsez
ametsago dadin
elurretan zuri
orlegi dagoen itxaropen
tantoa.
Tontoa
izango da itxaropenetan
elurrago
zuri ametsez
biltzen ez badu
oraindik gorri dagoen
itxaropen odol
beroa.
Eta jaso egunkarian
oraindik
bete ez den
ametsaren katilu ezezaguna.
Biziaren ametsez
orlegiago
koarto bazterrean geratu den
zoko
pinua, argi erosietan gogoz
dagoen
ametsezko ametsa.
Eta jaso egunkarian
horitzen ari den
itxaropenaren
izen
dagoeneko motelegia.
Gizonaren bihotzaren
kolpea
pauso bat baino
oraino
motzago
elurretan zuriz
amets.
Eta jaso egunkarian
iadanik
erori den
azkenengo orria,
pauso ezinean dabilen
bizitzaren susmo
suzko
akabera iluna,
itxaropenaren adar zimela
erori den
itxaropen
tantoen
lurruna.
Eta jaso egunkarian
egunkaria bera,
eta ezar
ordez,
egun berrien jabe den
egunkaria.
Zurubi luzea
Pello Zabaleta
CAP, 1980