Eta anaia dago gartzelan
eraman dutelakotz
hainbesteko gorrotoz
izen baten truke sal
zezan bere askatasuna.
Ordez
ordea ez du izan nahi
izen bakar bat eman
gizonaren ordez
koldarkeriazko asmo hutsa zegoenez
pentsamenduetan hainbestez
gizon soilaren misterio.
Zergatik behar zuen saldu
gizonaren izenean
haren maitez bizitza?
Ez zekien penaz
zegoenaren minak ez duela
pertsonaren ezinez
ehortz haren penetan nekea?
Zigorkatu zaituzte
hain nekez,
penarik izan ez dadin
misteriozko hobenez.
Ez,
ez dizute esango nola
jo duten
baldin ez baduzue galdetzen
eta nola ahazten den
galderaren hitza,
agian ez dizu esango
maite duenaren maitez
nolatan erabili duten.