Gaur dago gizon bat nekez
eraman dutelarik maita zuen
emakuemeagandik hain urruti.
Bakarrik dago,
kontatuz horman dagoen
ezinezko bidearen eguna.
Noiz izango ote den
halako batez
pertsona bat askatuz gero
noizbait esango dutela,
han dela
denetan azkena
ta agian hurrengo dela
herri osoa azken dena.
Gaztearen odolez egin da
pertsonaren bizitza,
kolkotik biltzen dutelarik
itxaropenaren ilintia.
Eta herria ez da geldituko
penaren ordez hain gordin,
agian, ihes nahi du
biharko eguzkira.
Eta gizona dago katetan
herri osoak izan dezan
penaren trukez
askatasunez
osatzen den bizitza
eta askatasuna
eta harekin hitza.