Zurubi luzea
Pello Zabaleta
CAP, 1980
Zorionezko hitzak ditut esan nahi
eta ezin ditut
gaur
asmatu.
Madrilgo eguzkitan
penaz dagoen gizonaren
ezinaren
ezbeharrez joan den
egunaren ordez
samin guztietan dator eta
malko alferrikakoa.
Ateak itxi dira,
guztiak
giltzari eman diote mila bira,
eta gizona utzi dute
gaur
—anaia—
ate guztien atzean
zoritxarrezko hitzetan bildua.
Zurubi luzea
Pello Zabaleta
CAP, 1980