Zeren azken finean
Patri Urkizu

Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1984

 

 

VIPARITA RATI

 

                      «anderea gainean gizona azpian»

                      Amarûka, 650-850 inguruan, sanskritotik

 

Poetak dio:

Maitearen begitartea,

begitarte eder hori

beti gorde diezadanala,

plazeraren mementoan,

viparita râti,

ile sorta nahasirik,

eraztunak dardarez,

kopetako borobila

izerdi tanto finez

ia oro deseginik,

begiaren zurbila,

amodio jokoak amaitzean

zertarako dei egin

Vishnu, Shiva, Brahma

eta beste jainkoei?

 

Zeren azken finean
Patri Urkizu

Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1984