|
Zeren azken finean
APOKALIPSITIK HARTUA
Eta ziren hiriko harresiak harrieder landuz jantziak.
Lehena zen jaspez,
Bigarrena zafirez,
Hirugarrena kalzedonez,
Laugarrena esmeraldez,
Bostgarrena sardonikez,
Seigarrena sardoinez,
Zazpigarrena krisolitez,
Zortzigarrena berilez,
Bederatzigarrena topazez,
Hamargarrena krisoprasez,
Hamaikagarrena jazintez,
Hamabigarrena amatistez,
Eta hamabi ateak ziren, hamabi perla, bat bederatan bat:
Eta ateetarik bat bedera zen perla bedera.
Eta hiriko plaza zen urre purez. beira guzizko argia bezala,,
Eta zerurean pizti deabru hegaldun bat iragan zen,
Eta bonba bat jaurtikirik oro hauts, huts, bilakatu zen.
Zeren azken finean |