SILS-MARIA
Friedrich Nietzsche
Hemen eserita, zain eta zain, -deus ezerrez,
Ona eta Gaitzatik at, batzutan eguzkia
dastatuz, bestetan itzala, jokoak oro,
itsasoak oro, eguerdiak oro, mugagabeko astiak oro.
Eta, derrepente, Adiskide! bat bitan banatu zen
eta Zarathustra ene ondotik iragan zen...