Zeren azken finean
Patri Urkizu

Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1984

 

 

BABEL

 

Eta uholdeak iragan zirenean

bildu ziren iendeak

BABEL dorre bat egiteko asmotan

eta betirako zeruko ateak herts zitezen.

Eta eternalak esan zuen:

horra,

badakiat poblua dela zoriontsua,

hizkuntza batez elkar aditzen direla,

euskaraz diharduela,

harriz-harri dorre bat eneganatzeko dagiela,

eta ene soro-landen belarrak zanpatzera datorrela,

ea, bada, aski da!

Eta memento hartatik

lur guzien gainean iendeak barreiaturik,

dituzte hizkuntzak nahasirik,

elkarrekin ezin ulerturik.

 

Zeren azken finean
Patri Urkizu

Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1984