|
Zeren azken finean
LILI ARRARO BATI
Oraingoan poema bat
nahi nioke jarri
ene gogoan daukadan
lili arraro bati.
Beraz bainaiz horrenbeste,
horrenbeste onetsi,
diodala ene oro
bihotzetik eskaini.
Izena lorea du eta
ezin inoiz ahantzi,
margarita aipaturik
ez natzaio gezurti.
Lepoa nakar xuria,
dizdiraka dirudi,
ezpain krabelin gorriak
benetan dastagarri.
Bere begi ispiluak
nahi nituzke irentsi,
bere putzu ilunean
betirako ahantzi.
Zeren azken finean |