|
Zeren azken finean
UHOLDEA
Eta etorri izan zen uholdea
berrogei egunez...
Etorkia VII, 17.
Eta zeruko ateak ideki ziren
ximistez, ihurtzuriz, babazuzaz,
berrogei egun eta berrogei gauez.
Eta urak handitu, altxatu, goratu ziren
etxeak, arkak, berebilak
flotatzen jarri zirelarik uren gainean.
Eta urak xoil hagitz bortiztu ziren
ontziak hondoratzen,
zubiak erdibitzen,
mendirik haltoenak estaltzen zituela.
Eta lurraren gainean higitzen ziren
haragiki guztiak,
hegaztinak, abrebestiak, harrastakiak
eta pertsonak oro hil ziren,
helikopterotara igo ez ziren beste guztiak.
Zeren azken finean |