Zeren azken finean
Patri Urkizu

Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1984

 

 

MUNDU HONETAN

 

Mundu honetan badira gauzak

benetan xarmangarriak,

gaur gaueko afari ederra,

ta zure begi pariak.

 

Eztakit nola bizi naizen ta

egunak dira hain luziak,

esperantzarik eztunarentzat

dira benetan tristiak.

 

Negu hontako gau beltz-beltzetan

joanak dira liliak,

jilofreia guztiz ederrak,

neretzat daude itzaliak.

 

Bazoazela esaten duzu

ia negarrez begiak,

ea laister elgartzen gaituen

beste azturu hobiak.

 

Ene xoriño maitagarria

larrosatxo zoro hori,

hego haizeak harama eta,

ea laister bihur adi!

 

Era berdinez ibil ninteke,

oso gustora ere ni,

baina inoiz eztut aurkituko

!non hi bezalakorik.

 

Parte zaharreko kaletan zehar

itxaropenak narama,

sirimiriek salmo arinak

arintzen dit ene zama.

 

San Vicenteko organoaren

oihartzun hotsaren gama!

Salmoen uhin etengabeak

udazken hauxe darama.

 

Zeren azken finean
Patri Urkizu

Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1984