|
Zeren azken finean
HERIOTZAREN AHAPALDIAK
Jean de Sponde (1517-1595)
Hil behar baita, ditu bizi hantusteak
sofrituko heriotzaren haserreak,
eguzkiak piztuko eguneko loreak,
denborak lehertuko bisikon haizeak.
Ezkosuziak botako oi kar ketsuak,
bere izekia itzaliko berde ezkoak,
mahai olioa ilunduko koloreak,
hegi afartsuak hautsiko bertan olatuak.
Ene so aitzin argi dizdirak pasako,
zeruan burrunban ihurtziriak hautsiko,
han hemen, nonahi, ekaitza lehertuko.
Ikusi dut elurra urtzen, urak agortzen,
lehoi errabiati hau indar ahitzen,
hil behar baita, bizi, bizi gaitezen.
Zeren azken finean |