Intza begietan
Klaudio Sagarzazu

Industria Gráfica Valverde, 1957
Ayalderen irudiak

 

 

IHINTZA BEGIETAN

 

Amatxo bat banuen

Eder eta ona

Bera baitzan egizko nere zoriona.

Egun batean hil zan

Uso bat bezela

Geroztik argirik ez, neretzat iluna.

 

Lurretik goi zerura

Igotzekoan zu...

Mudu bero bat gogoz eman nizun.

Gero  hasi dardarka

Ta ezin gelditu;

Euri jasa ta hotza, oi, nerekin nitun!

 

Mendietako iturri

Gozo ta garbiak,

Bero haundi danean han ase egarria.

Bainan nik ezin inoiz

Busti eztarria;

Ama baitzan neretzat egizko iturria.

 

Goiz-goizean mendiak

Ez ematen pozik

Txorien kantak ere ezin alaitu ni.

Ilunabarra daukat

Bihotzan sarturik...

Nere eguzki ederra inon ez ageri!...

 

Udastean loreak,

Polit eta apainak,

Usai ona zabaltzen, landa-baratzetan.

Ama maite, kutuna

Zu zinan neretzat

Lili txuri-gorria, ederra benetan.

 

Nere lagun maiteak,

Herriko jaietan

Dantzan arin dabiltza plaza ta kaletan.

Ni etxean bakarrik

Oroitzen amatzaz

Atsekabez bihotza... ihintza begietan!...

 

Ortze zabal, ederran

Izar eta ilargi

Beti hara begira anitz zoraturik.

Orain arte ez da agertu

Hain izar politik...

Amaren irudia, han ikusi dut nik.

 

Uso zuriak eta

Usaidun loreak,

Nerekin izututa, alde egin guziak!

Orain maiterik gabe

Bakarrik lurrean

Ama dagon zerura doaz nere begiak!...

 

Eguneroko otoitza

Jainko maiteari

Berak nahi duanian eraman nazala ni.

Mundu ustel hau lajatu

Ta laister alde egin

Zeru goian amakin behin betikoz bizi!...

 

 

Intza begietan
Klaudio Sagarzazu

Industria Gráfica Valverde, 1957
Ayalderen irudiak