Hamalau alegia
Tomas Meabe

Gabriel Aresti
Kriselu, 1968

 

 

8. HILOTZ EZKUTATUA

 

        Elurraren gainean hilotz bat datza.

        Papagorriak orbelez estaltzen du.

        Jendea heldu da.

        Batzuk diote papagorriagatik:

        —Urrikiz estaldu du orbelez, putreek ikus ez dezaten:

        —Hegaztiak ere izan ditezke bihotz-onekoak.

        Beste batzuk berriz:

        —Honela lehenago milaka zizare eta har jaioko direlako estaltzen du orbelez;

        —haietatik bizi izateagatik;

        —egoismoz:

        Hegaztiak ere izan ditezke bihotz-gaiztokoak.

        Lehenek, gaiztoena dakitenean ere, ongi pentsatu behar dute:

        Papagorriak balira, papagorri-klase horretakoa izanen lirakeelako.

        Bigarrenek, gaizki pentsatu behar dute beti:

        Horrelakoak baitdira, gaiztoak, baita azertatzen dutenean ere.baita egia diotenean ere.

 

Hamalau alegia
Tomas Meabe

Gabriel Aresti
Kriselu, 1968