|
Hamalau alegia
7. LAU ARRATOIAK
Orienteko errege haundi batek, ezin zezakeen lorik egin.
Beraren gerrak oso gaizki zoazkion.
Gau batean amets oso bakan bat izan zuen, faraonek ere izan zutenen parekoa.
Lau arratoi ikusi zituen:
Bata guztiz lodia, bestea guztiz argala, hirugarrena itsua, eta laugarrena, ankaz gora bere buztanaren itzalarekin burrukan egiten zuena.
Oso urduri, amets hura jainkoren baten abisua zela segurantzan, kale artean oso sona haundiko sorgin bat etorri arazi zuen jauregira.
—Jauna,
—esan zion sorginak,
—arratoi guztiz lodia klase konserbadorea da.
—Eta guztiz argala?
—Herria.
—Eta bere buztanaren itzalari eutsi nahirik bihotza eta sabela bere barrenetik ateratzen eta edekitzen dituena?
—Soldadozka.
—Eta arratoi itsua?
—Arratoi itsua berorren maiestadea da.
Hamalau alegia |