|
Hamalau alegia
10. GURASO ZAHARRAK
Bi arbola, oihanean daudenen artean bi zaharrenak, belarraren gainean dagozi, eta gainerakoek burua makurtu eta besoak astintzen dituzte.
Haizea izan da.
Gau guztiaz ibili da haizea orbelak ekar-eremanka; baina behin batean, sinetsia nago orbel asko igo direla nire gelako leihora, boz apurtuez deitzen zidatela, eta bien bitartean zerbait hausten zenaren hotsa aditu dut.
Jaiki egiten naiz, kanpora begiratzen dut, haizeak atzera bultzatzen nau, orbel batek aurpegian jotzen nau, itzal hezeak besterik ez dut ikusten...
Holako bat gau honetan gertatua zaidala nago sinetsia.
Gero ametsetan nengoen, eta sinetsia nago berriz ere arboletako orbelak sentitu ditudala eta beste zerbait hausten zenaren hotsa aditu dudala.
Itzartu egin naiz, argia izatzen dut, eta nire burukoaren ondoan orbel bat dakusat.
—Ospelek zer dakarte gaur?, esan diot ene buruari.
Azkenean, beztitu egin naiz, eta egunari igurikitzera gertatu naiz.
Itzal asko zeuden.
Eta bi arbola eroriak ikusi ditudanean, zeinbatenaz eta gehiago ikusten nituen, hainbatenaz eta gehiago iruditzen zitzaidan gaueko itzalak begietan sartzen zitzaizkidala eta bihotzean geratzen zitzaizkidala.
Gaueko gerizak bihotzera, asturu-gaia hari erreparatzen natzaio.
Hainbeste maitatzen nituen arbolak, nire lurretik kanpoan daude, biak, hainbeste urteren buruan, eta haien enborrak, zauriz beteak, beren tamaino neurri gabean, belarraren gainean dagozi.
Zeinbat beso astindu
Zeinbat orbel zoro
Zeinbat hodei urratu,
Zeinbat orbel jaixten diren mendietatik
Gari jaio-berriak nola humiltzen dituen haizeak
Nolako deiadar hasarratuak zerutikan zeihar!
Baina bi arbola zaharrak bakean daude, mugitu gabe, atseden eternal batean, eta nik nire burua jaurtiki dut lurrera eta biak besarkatu ditut negarrez.
Hamalau alegia |