|
Hamalau alegia
5. AUSARTZIA BIAK
Eguzkia bere indar betean dago, eta oihana bere basatitasun betean.
Orritik orrira hedatutako sarean, zelatan dago armiarma ttikia, bere zortzi ankak gertu, bere zortzi begiak erne.
Mitzeleta bat erortzen da eta gogorrik astintzen da sarea.
Baina mitzeleta hori haundiegia da, bortitzegia, eta bere astin-aldi batean hariak apurtzen ditu, eta ihesi doa.
Armiarma ttikia aldean daramala egin du ihes!
Nik, bihok-ukituta, sare abandonatuari begira, hau esan dut.
—Zoroaren ausartzia!
Berehala beste drama bat
Liztor bat mehatxuz hegaldatzen da, bere kumeentzat ihiza bila.
Bat-batean, euli baten gainean oldartzen da, eta harrapatu egiten du, eta beraren gainean makurtzen da sabela eta bularra batera biltzen dituela, eta ankak eta hegalak arrankatu egiten dizkio...
Bien bitartean, beste euli bat, arriskuaz konturatu gabe, liztorraren ondoan pausatzen da, bere lagunaren hondakinen artean egiten duela lasterrean.
Eta nik, hau diotsat ene buruari:
Ergelaren ausartzia!
Gaurko gizonek, ausartziaren eskubidea ukatu gabe, beren buruak gorde behar dituzte bi ausartzia hauetatik.
Baina, ausart ergelen jente-oste nagusian parte hartu baino lehen, izan bitez ausart zoroak.
Hamalau alegia |