|
Ipuin ezberdinak eta erregalokoak
hamahirugarren: AZKENA
Behin beltz batek burezur bat aurkitu zuen basamortuko hondarretan, eta honela galdegin zion: — HI KASKEZUR, NORK EKARRI HAU HONAINO? — HITZAK —erantzun zuen kraneoak. Orduan gure beltza burezurra jaso eta erregearengana joan zen hura erakustera. — BEGIRA ERREGE, KASKEZUR HONEK HITZ EGITEN DAKI. Eta erregeak: — HORI EGIA BALDIN BADA, ABERATS IZANEN ZARA, BAINA, BAINA BESTERA BALITZ ETA GEZURRA BALDIN BADIOZU, HIL EGINGO ZAITUT. Kraneoa eskutan hartu eta honela esan zuen gure beltzak: — HI KASKEZUR, NORK EKARRI HAU HONA? Baina burezurrak ez zuen fitsik erantzun. Erregeak, burua moz ziezaioten agindu ondoren, joan egin zen. Beltzaren gorputzik gabeko burua kraneoaren ondoan zegoen desertuko hondar gainetan. Orduangoan, kaskezurrak hitz egin zuen lehenik: — HI KASKEZUR, NORK EKARRI HAU HONA? — HITZAK —erantzun zion beltzak. (Bourgeon)
Ipuin ezberdinak eta erregalokoak |