|
Ipuin ezberdinak eta erregalokoak
zortzigarren: —B—
— ESANZAK GIZONA AZKEN EGIA!! — esan zidan borreroak[1], aizkora airean, golpea non emango erabakitzen ari zen bitartean. Kixkur-kixkur eginda nengoen ni zokoan, tximistaren indarrez, nire burua lepotik noiz bereiziko zain. Egoera hura berria zen niretzat. Ezer esan baino lehen, honela pentsatu nuen nirekiko: — HAU DA BIZI IZAN DUDAN EGOERARIK ARRARO ETA TRISTEENA. Berdugoaren bozkariozko[2] lerde[3] espumatsua[4] nabaritu nuen azkenez, bere ezpainetatik nigana zetorrela ttanttoka. Bere begietako irri bakarra izan zen nik ikusitako azkena. — KAKA!! —esanarazi zidan egoerak. DZASST!! egin zuen ziztu aizkoraren zorrotzak. Haizea ere erdibitu zuen jaisteaz. Borreroa kontratatu zutenak, akojonatuak daude. Guztiz txunditurik. Ez dakite zer pasatzen den.
[1] Borreroa: Berdugo, hiltzen duena, e.a. [2] Bozkariozko: Pozezko, alegrantziazko, e.a. [3] Lerde: Baba, Eldar, e.a. [4] Espumatsu: Apartsu, Bitztxistsu, e.a.
Ipuin ezberdinak eta erregalokoak |