Ipuin ezberdinak eta erregalokoak
Hasier Etxeberria

Elkar, 1984

 

 

hamabigarren:

—D—

 

      ESANZAK GIZONA AZKEN EGIA!! — esan zidan borreroak[1], aizkora airean, golpea non emango erabakitzen ari zen bitartean.

      Kixkur-kixkur eginda nengoen ni zokoan, tximistaren indarrez, nire burua lepotik noiz bereiziko zain. Egoera hura berria zen niretzat. Ezer esan baino lehen, honela pentsatu nuen nirekiko:

      HAU DA BIZI IZAN DUDAN EGOERARIK ARRARO ETA TRISTEENA.

      Berdugoaren bozkariozko[2] lerde[3] espumatsua[4] nabaritu nuen azkenez, bere ezpainetatik nigana zetorrela ttanttoka.

      Bere begietako irri bakarra izan zen nik ikusitako azkena.

      KAKA!! —esanarazi zidan egoerak.

      DZASST!! egin zuen ziztu aizkoraren zorrotzak. Haizea ere erdibitu zuen jaisteaz.

      Borreroa kontratatu zutenak, akojonatuak daude. Guztiz txunditurik.

      Beste behin ere, uste zutena gertatu da.

 

 

[1] Borreroa: Berdugo, hiltzen duena, e.a.

[2] Bozkariozko: Pozezko, alegrantziazko, e.a.

[3] Lerde: Baba, Eldar, e.a.

[4] Espumatsu: Apartsu, Bitztxistsu, e.a.

 

Ipuin ezberdinak eta erregalokoak
Hasier Etxeberria

Elkar, 1984