Ipuin ezberdinak eta erregalokoak
Hasier Etxeberria

Elkar, 1984

 

 

laugarren:

—A—

 

      — ESANZAK GIZONA AZKEN EGIA!! —esan zidan borreroak[1], aizkora airean, golpea non emango erabakitzen ari zen bitartean.

      Kixkur-kixkur eginda nengoen ni zokoan, tximistaren indarrez, nire burua lepotik noiz bereiziko zain. Egoera hura berria zen niretzat. Ezer esan baino lehen, honela pentsatu nuen nirekiko:

      — HAU DA BIZI IZAN DUDAN EGOERARIK ARRARO ETA TRISTEENA.

      Berdugoaren bozkariozko[2] lerde[3] espumatsua[4] nabaritu nuen azkenez, bere ezpainetatik nigana zetorrela ttanttoka.

      Bere begietako irri bakarra izan zen nik ikusitako azkena.

      — KAKA!! —esanarazi zidan egoerak.

      DZASST!! egin zuen ziztu aizkoraren zorrotzak. Haizea ere erdibitu zuen jaisteaz.

      Borreroa kontratatu zutenak, akojonatuak daude. Guztiz txunditurik.

      Ez dakite zer pasatuko den.

 

 

[1] Borreroa: Berdugo, hiltzen duena, e.a.

[2] Bozkariozko: Pozezko, alegrantziazko, e.a.

[3] Lerde: Baba, Eldar, e.a.

[4] Espumatsu: Apartsu, Bitztxistsu, e.a.

 

Ipuin ezberdinak eta erregalokoak
Hasier Etxeberria

Elkar, 1984