Metropoli Forala
Felipe Rius

1991-1999
Euskaldunon Egunkariako
Nafarkaria gehigarrian
argitaratutako artikuluak

 

 

MF-1

 

1991-12-13

 

      Iruņeko euskal mundu txiki honetan jende gehienak —garaiko hipismoak bultzaturik edo— baserriaren bizimodu bukolikoa erreibindikatzen zuen urteetan, nik kotxez beteriko etorbideaz, pisu askotako eraikuntzak eta arraza guztietako pertsonak nahasten ziren kaleak ikusten nituen ametsetan. Hiri hau herriska bat iruditzen zitzaidan eta ospa egin nahi nuen. Muņoz Molinaren azken nobelaren protagonistak bezala hizkuntza ezezagunak entzun nahi nituen goizean esnatzean, baina urteak pasa dira eta, oporretan egindako zenbait bidai alde batera utzita, nire kosmopolitismo guztia alde zaharreko kaleetan geratu da. Tabernetako bozgorailuetatik New Yorkeko istorioak kontatzen dizkidaten bitartean, hiria izan nahi duen herri honen eta bere biztanleen alde berriak eta ezezagunak deskubritzen ditut gauero. Kostatu egin zait, baina azkenean aurkitu dut Iruņeko kosmopolitismo forala, eta dagoeneko Lower East Side bataiatu dut kopak hartu ohi ditudan zonaldea. Zahartzen naizenean ezin izango ditut Londonen emandako urteak edo Berlinen okupatutako etxeetako borrokak gogoratu, baina, ordurako oso europeo bihurtu ez bagara behintzat, ardo batzuk hartuko ditut lasai ederrean larunbat eguerdian San Nikolasen eta ez dut botila poltsikoan sartutako paperezko poltsa batean izkutatzen ibili beharrik izango. Probintzianismoaren defendatzaile sutsua bihurtzen ari naizela uste dut. Adinaren kontuak izango dira.

 

Metropoli Forala
Felipe Rius

1991-1999
Euskaldunon Egunkariako
Nafarkaria gehigarrian
argitaratutako artikuluak