|
UDAZKENARI I Laiño giro ta arnari beteko aroa Eguzki ongarrian adizkide eztia; Azpi-ianean biok onesten mordoa Aletuz loorpin zear dabilan maastia; Oldei-bordako ondoak sagarrez abailduz, Ta muskineraino ontzen betor-igaliak; Arro daukak iankuia, ta urrak biribilten Arnari gozoagaz; ta barriz pipilduz, Ta areago, erleentzat mugondo liliak Etsi arte ez iaukala galtzerik egoiak, Udatik iagozak ba erlauntzak gainezten.
II Nork ez au sarri ikusi eure uztan erdian? Ta inoiz ba'lebik inor zelaian bilaka Idoroko au lasai iezarrita arnaian, Aize-kiskur bigunez uleak goraka; Edo erdi itaitu dan ildoan samur lo, Zorgoin lurrunez konkor, ta kakoa artean Zain liliz naasi iagon uzta biltzeari Ta inoiz buiolari lez zut daroak murko Okitua buruan latsa igarotzean; Edo tolara alboan, bekune iraunean, Atzen tantak sorosten orduak bidari.
III Nun dauaz Bedats kantak? Nun ete iabiltzak? Zertan kezkatu, eure soinua daukak ik, Arratsa garatzean zerrenda-odeitzak, Beazaina be zuri-gorrizkatzen iakik; Ta eltxoak erostaz ileta sailean Ibaiko saratsaga zear, ega goraz Naiz beeruntz bizi ala il aizea ba'lebik; Ta urte-bildotsak beeka maldako latsean; Kirkila ereskoi; ta gorgoin emekorra Etxalde baratzetik txistuka txindorra; Ta ernarak biltzean tiuka ortzetik.
UDAZKENARI |