|
GUPERATZAZ LELOA I Ez, ez, sorgortzerik ez, ez sustar meardun Ira-bedarrik biur ardau edenkari; Ez loki itsean etsi, naiz laztanka iardun Porserpine'n mats-gorri eztikaratsari; Ez agurtzarik iaulki agin-garauetan, Ez nai kakalardorik ez eltzarra bera Iletazko Psike'tzat, ez gogaide artu Ontz astina saminen isil-zadorretan; Zabarki ba letorkik itzala itzalera, Ta Gogo-lor zoliak itoaz lokartu.
II Gupera-aldia baiña iregain iaustean Bat-batera ortzetik negar odeia lez, Lili zimelen lagun dana legortean, Ta muinoen estalgi bedats il-oialez; Ortan, ok daikek lorra goiz-arkakaratsez, Bai ondar-uin gazien ortzadar litsegaz, Bai almitz goronbiltsu oparoen baitan; Baita Aztia ba'letok sumin aberatsez, Elduiok esku leuna ta begok artegaz, Ta edaik bizi, bizi begi itzal orreitan.
III Ederra iok bizkide — ilgo dan Ederra; Ta Poza, ezpanetan beti bere eskua Agurka; ta gertuan Irrits minezkorra, Erleetan lez edengai liki zurgatua: Oi, Goi-atseginaren iauretxean bertan Gupera estalduak iaukak egoitea, Miin eragiñak ezik ezin nabaria Poz-matsa ba lertzen iok ao-sapaipean: Naiz Gogo'an oartu al orren nekea, Ta aren gudakin uster izan esegia.
GUPERATZAZ LELOA |