|
PSIKERI LELOA Oi Urtzi! entzuinaz neurtitz marketsok, isi Ezti ta oroi maite bidez lauskituak, Ta ire zadorrak eres bear au azketsi Naiz iri soilik izan belarriratuak: Gaur ames bat egin dot nonbait, ala ikusi Egodun Adi begi esnatuenegaz? Basoan nenbilala sorgor ta ausnar-iausi, Ara nun, zentzungetzen nintzala uste-ezaz, Gazte eder bi neurkizan, etzinda biak-bat Osto-lili dardaren sapai ozenpeko Bedartzan, ta an igaron, sasitzan galtzeko, Ibai usmagaitz bat:
Lili nare, sustar-otz, usain-begi, urdin, Zidar-zuri, ta pipil Tiri'tar artean, Bedar oetuan etzazan arnas zilin; Besoak, bai egoak, besarka batean: Ezpanak ukutzen ez, ezta agurka baiña, Esku-leun loak-edo etzanda ba'leukaz, Ta len-laztanak barriz ugaltzeko aiña Ortzgorri maitasunan goiz-begi berakaz: Mutila, ara..., zera; Nor baiña zu, oi uso zori-zoritsua? Bere Psike bera!
Oi atzenen iaioa, ederrez don gaindu Olinpiar mailadi ostendu osoa! Pebe'ren izarbela sapar-barren dundu, Ta Artizar kutuna baiño ziratsagoa; Danon gaindik eder, naiz txadon naiz lil-orriz Oindirik izan ez; Ez neskuts abesbatzik, erosta pozgarriz Gauerdiko orenez; Ez abots, lauta, txistu ez kedats gozorik Lurrun-ontzi esegiak; Ez mauno, ez oian, ez goiko-itz, ez berorik Ezpan-its amets aztiak.
Oi dirdaien! oparientzat belu dala, Belu baita lira'ntzat, ziñestun itsua, Ta irel-basa madalak dontsuak zirala, Dontsu aizea, dontsuak ura ta sua; Ta gaur-egunok ain urrin izanik zori Eraspen areitatik, ire egalok dirdiz, Olinpiar ostenduekin egaz iori, Iakustanaz, ta abes, nere begion argiz. Nadin bai ire abesbatz, ta erostaz ari Gauerdiko orenez; Baita abots, lauta, txistu, ta ire kedats gozo Lurrun-ontzi esegitik; Ire txauno, oian, goi-erantzun, ta bero Ezpan-its amets aztitik.
Bai, neu non ire apaiz, ta daraikiñat gaur Txadon bat, nere gogo latzin baztarrean Or gogai ostotuak, min gozoon atzen-aur, Lerren ordez surmurtsu dagonaz aizean Urrinez urrin biran zugaitz saldo itzalak Mendia iantziko ione labarrik labar; An, aize-bigun, ta lats, ta zori, ta erlak, Lamin oldeiz etzinak urrumaz loakar; Ta gentza-zabal onen barren bigunean Irezkinduko deunat txadon gorrizka bat Garun arrastarien lili-sarepean, Murgoiz, tilinez, ta izar izengez erabat. Apeta baratzaiñak asmatu etzñak, Naiz lili azten iardun erne ezetz bardiñak Ta iretzat gogai ilunak irabazten iakin Atsegin gozoa, Ta leioan gau-zuzi bat sartu al-iadin Maitasun beroa!
Oarra.— Keats'ek berak esan ei-eban bein, olerki au egiterakoan naikoa lan izan ebala, lenengoz bere olerkaritzan. Itxuraz, era biko agerpenak nai izan ebazan emen abestu: Lenengo olerkia bera egitearen gora-berak, ta gero giza-maitakeria eta gogo-maitasuna alkar izan daikezala agertu.
PSIKERI LELOA |