|
URRETXINDOR BATI Lorrez iaukat biotza, sena motelduta Min egin ba'leustak lez otzeri ira loiak, Edo oso-osorik ustu opidun txoleta Ta iroiren bat ondoren iltzen ba'nenioiak: Ez dok zorioneko aizenan bekaitzez, Eure zorionean larregian aiz ta, Daukak, zugaitzetako ego-arin azti, Eres-maltzurka ba'intza lez Pago eze margoz ta kerizaz atzita Iztarritik uialtzen udako abesti.
II Oi zurrut bat ardautik! aspaldi ondua Ozkar sakon lurpean iagona ieuala, Lili eta basoko kutsuz gozatua, Provence'ko abesti, dantza ta kiskala! Oi Ego-ginga iaukan pitar bategaitik, Egi ta bekaratsu Ipokern mukuruz, Gain ertzean kinuka bitsi pospiloak, Zetaka gorria aotik; Edan al ba'naieukek ludi au aienduz, Irekin ostentzeko maitero basoak:
III Iges, ostendu, gero arras aaztutea Ik or, orriartean iakin ez daikena, Emengo neke, sukar ta larri-izatea, Giza negarra aditzen bakoitzak besteena; Ularre soila iabik dardaran ikaraz, Gazteak azten elbitz, makusi mee, ta iltzen; Oldoztea bera be dok nekegarria Begi-aztunkor ilduraz; Edertasuna iabik nini suak galtzen, Ta alperrik iaukak soka Maitemin barria.
IV Alde! alde! ba laster egaz nok orraino, Ez Bakus'en burdian mozkor baten gisan, Olerti'ren ikusgaitz egoetan baino, Zalantzan ta atzeraka sen-menok nai ta izan: Orain bertan iregaz gaua iuat onik, Ta alai iagok Ilargi bere bakaulkian, Burestun iaukazala lamina izartsuak; Emen ez dok baina argirik, Tarteka dantzan ezik zindorreko oldeian, Itzal ezetik sartzen Ortzaize auspoak.
V Ez iuadaz ikusten liliak lurrean Ezta goian zinzilik usaindun madala, Oartu baina banan arnas ilunean Giro aldiak ontzen iarabilazala Bedarra, elokea, makatz aleduna; Artzainen maspila ta elorri zuria; Ostopeko amusko zimeltzen erreza; Ta Orrileko kutuna Lertu barri otsalar intz-arduaz ioria, Udako arratsetan eltsoen babesa.
VI Entzun-ala goibel nok; baita luzaroan Erio bareakin erdizka maitemin, Gozaro deitzen ieutzat ainbat olerkitan Nere arnas epel au aizean gal dadin; Inoiz baino pozago nintzakek iltzean Gaur, gauerdi onetan etsitzean sorgor, Ire gogoa iaurtzen erestuten ba'nok Orren lilura betean! Ta abesten izan arren belarri oneik gor Ileta iaiki ori antziz be ba'letok.
VII Ez intz ilteko iaio, ezilkor Zoria! Gizaldi gosetiak ez aue zapaldu; Entzule izan euazan, bardina abestia, Antsinako gauetan ongile ta galdu Eresi berau ausa sartuko iakoan Ruth'i biotz minduan, etserako guraz Ieuala negar baten inoren garian; Ta dok, itsaso gaiztoan, Bits gaineko zorginkoi leioak liluraz Iaukazena laminen saso bakartian.
VIII Bakartian! itz onek ioare batek lez Deitzen ieustak igandik bakartasunera! Agur! amesak ez iok, esaten ieustenez, Atzipetzen ain ondo, ta natok lenera. Agur! ba ire eresia ba'ioiak lausotzen Maldan bera lenengo, ta ibaian gainetik Zelai ta muino zear alboko ibarretan Ta isilak naiok kezkatzen! Izan ete-nok gero entzuten iretik, Emen naukak zalantzan— Ernai ala lotan?
URRETXINDOR BATI |