|
GOGO-ARTZAIN BATI Serapindar irakasleak lez donoki senean Bere «Frate Sole» ereserkian anaitzat artzean Gubbi'ko otsoa, ta anaitzat sua, ta arrebak lilitzan, Ta ulertu anaitasun sakona eukala izakintzan, Bardin zuk artaldea, ene deun, zorabiatuaz Pantzeska'ren deuntasun oparo ta alaitsuenagaz, Zure itzaldi zintzoz ta otoitzaz daikezuz ziñetsi Ta urrezko orrietan «Loretxuak» edesten dagizan Mirari ikusgarri, eztitsu ta bakunak ber-izan.
Ez da zure Kisto arpegi ilun ta itzaldun Kistoa Saltzaileak zigor euazana, ta igartu pikoa, Irakasle maitatsua baiño, ta esan euskuna Seme Zarrastela'ren alegi zerutar biguna, Baita Samariatar Ona'ren irudi indartsua, Ta aurrak maitati igurtzen ekian Urtzi'ren eskua, Ta arrokeriz ta irakaz garbia zan erriangana Mendi'ko Itzaldi aaztu eziña deadar euana.
Ori, ta zure gogoa zuriz dalako usoa, Jantzi zar orrekaitik, igurtza lurriñez gozoa, Zure mototsagaitik, negua lez zuriagoa, Ta on egiten zabiltzalako urkoari emen Josu-Kisto'ren antzikur aratz garbia zu. Amen.
GOGO-ARTZAIN BATI |