www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aberri oyuak
Joseba Zubimendi
1932

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Aberri-Oyuak, Joseba Zubimendi. Donostia, 1932

 

aurrekoa hurrengoa

AURRITZA
OLERKARIAREN DIDARRA

 

        Olerkari on baten didarra, bear zaigula, Mourlane Mitxelena-k esan zigun. Baña geyagorik ere azaldu zigun: Euzko Araudi guztiak baxen onurakor izanen zala, geure izkuntza jasoko zuan olerkaxia.

        Izkuntza barik exer ere eztegu, beste erriakaandik euskerak baizik ezgauz ezertxuk ere bananduko eta. Geure aboetan, loratsu, ikusten degunean izkuntza, erriko irakastoletan umetxuai euskeraz baizik erakutsiko ezayenean, baserritara-k baizen ongi kaletarrak ere mintzatuko diranean, Aberriaren aldez lan aundija eginen degu. Araudiak geroxe etorriko zaiguz.

        Katalunya'n jaso baita beste onen beste. Aribau'k bere didarra egin zun egunetik, olerkari aldra izugarriak euki dituzte ayek. Berdaguer, Gimera, Maragal, Kosta, Lobera eta abar, izan dira Aberria gora jaso dutenak. Politikoak baño gorago jaso ere.

        Olerkaria, soroa dala, askok esan daroa, baña alperrik. Greard jaunak argi esana degu: Olerkariak entzun ditu lurpean den aziaren jayo-uneko otsak, errian sortuten diren gogai edo idearen zaratak. Eta, olerkari ona izateko, belarri-zoli egon bearko du erriaren-zai.

        Bakoitzak bere abandaren erara jokatuten ba du, olerkari onena izango da. Olerki gai berdiña dela toki guztietan egia baita, baña mueta desbardiñak dutu, emen eta bestean. Mueta orreik ñabaritu bear ditu idazleak, gauza txukuna egiteko.

        Garraintzi aundikoak dirala olerkariak, geuk ere senti dogu-edo. Orain itzalez begiratzen zaie olerkari onai. Izkuntza landu ezeze beste lan ederrik badakarkigute. Edertasunaren zirrintzak zerutik. Larreko gauzai baizik begira ezin bizi geranok, edertasunak ere ikusi nai genituzke. Gero ikusiko degun edertazunaren ataltxu batzuk.

        Euzkera eztala gai orretarako? Utikan guzur biribil ori! Beste izkuntzak bezela geure onek ere agertuko dituz gai bereziak, olerkari onak baditugu. Edertazunak azalduteko izkuntza ostikopetuta biziko da beti.

        Jaun-Goikoari eskerrak, gaurko egunetan olerkari onak ditugu. Liburu eder asko argitalduten dira.

        Abeslarien oyan onetan beste txori batek ere abestu nai digu. Abartxu puntan jarri zaigu bere mokoan olerkitxu txorta agertzen digula. Eta atsegingarri zaikidaz txori onen abestiak.

        Zubimendi jauna. Izkuntza sakonetik darabil jaun onek, neurtitz landuak egiten badaki. Egunetan olerki landuak, izkuntza apainduz agertzen dira. Lenago zarpaillo asko ziran baña.

 

Euskaldun gazteak,

Pixtu dezagun Aberri leiala!

 

        Didarrik gozoena degu gaur orrelako otsa. Aberria pixtu bear degu. Gai au du ba Zubimendi jatorrak bere edertasun kutunena. Orregaitik abertzaletasunari dabil itsas-orratza iparrari bezela. Geure Euzkadi amaren ikurriñak egin dion deia ederki entzuna du. Ona zelako neurtitz politetan agertu digun:

 

                «Atoz nigana, seme zintzo bazera!

                Batu nere inguruan! Guazen aurera!

                        Laxter degu azkatuta

                        gure aberria.

                        Oraindiño lotuta

                        zuk ikusia».

 

        Olerkariak entzun digu ba, abots au eta alaikiro dua bere amaren atzetik. Beste asmorik eztarabilkigu, olerki oneik argitaltzean, erritarren artean. Euzkadi amaren maitasuna barreiatutzea baizik. Zubimendi jaunak ikusi du geure Mendigoizalea, mendi-gora «Azkatasun eguzkija...» abestuten. Eta barreneko sua piztutzen zaiola didar dagio:

 

                «Jaiki mendigoizale! Gogor besoa!

                Jaso kopet argia! Piztu gogoa!

                        Zure aberria

                        maitagarria,

                iritxi da garaia azkatzekoa».

 

        Olako abesti otsa irteten zaigu olerki liburutxu onetatik. Neuri atsegiñen zait berriz «Zuri, Sabin» derizkion olerkia. Olerki orretan agertzen zaigu Zubimendiren gogo abertzalea. Sabin an illobi gañean belaunbiko degu gizon azkarra, otoi egiten. An ikusten du aberriaren ziñopak esan zituanak bere ama geisoa sendotzeko. Eta zein apal maitekorra degun azken ura:

 

                «Euzkadi zarra ez zaigu ilko,

                zuk pixtu zendun beti betiko,

                azke dedin ludi ontan...

                Zu ere Sabin, biziko zera

                euzko semeak bizi bagera

                euskaldun biotz danetan!»

 

        Euzkadiko txokoetan entzungo degun didarra au degu. Lenago bertsolari-antzo asko izan ziran, gaur olerkari dira, aberriaren miñak jo ditulako. Araudiak baño garraintzi andiagoa dula olerkari edo idazle on bat, argi agertzen zaigu. Geure izkuntza jaso bear degu. Ez izkuntza ederra dalako, aberriarena dalako baizik. Izkuntzak ez du ezer ere balio aberri barik. Soiña badegu gogo barik, alperrik zaigu.

        Biak bear deguz elkarrekin batuta. Izkuntza aberriaren altzoan bizi dedilla. Beste asmo barik datorren olerkari zintzo orren abesti oneik irakurri begiez euskaldunak. Or dira olerkari onenak, «Orixe», «Lizardi», «Lauaxeta», Jaka-Kortajarena, Enbeita anaiak, Tapia Perurena, Loidi, Jauregi, «Satarka» eta beste asko. Guzti oneik jaso digute izkuntza.

        Olerkarien garaia eldu zaigula uste det. Euria noiz jausiko den laxter igartzen dute baseritarrak, guk ere oneilako olerkariak ikusten laxter izanen dala aberriaren Pizkundea igartzen degu. Gure txaloakin goratu bear deguz olerkari ta idazleok. Batzuk politika arazoetan, besteak berriz abertzaletasuna zabaltzen, oneik idazten, areik abesten, guztiok lan egin bearra degu. Baña alkar maite degula beti.

        Irakurle: olerkari baten aita-ordeko natorkizu emen, eta pozik etorri ere. Entzun zazu bere didarra, aberriaren didarra dalako.

 

Agirre'tar Joseba Andoni

 

aurrekoa hurrengoa