XI. BUKAERA
Oyek guztiyak egin zituzten
Golo bizi zan artian
Kondesa preso eduki zuben
lurpeko zulo batian,
ordu beteko gustorik gabe,
pena aundiyen tartian,
burutik ura zetorkiyola
ez dakit zenbat urtian.
Urkatutzeko sententziya zan
lendabiziko zuzendu:
orduban zaldiz puskatutzeko
Juezak zuten agindu.
Jenobebaren erreguz ziran
ayen biyotzak bigundu...
libre uztia nai zuben baño
etzuben logratu izandu.
Golok etzeukan eskapatzerik;
ondo zeukaten itxiya,
zijuanari erakusteko
guardiyarekin utziya.
Azkenerako urrikaltzen zan
ikusten zuben guziya...
Orra despeira: ezpatarekin
kendu ziyoten biziya.
Bai, Jenobeba: esan gabiak
asko gelditzen zaizkizu,
nota ez dedan eskolarikan...
zedorrek ondo dakizu.
Baldin zeruban nere izketak
kalterik egin badizu.
ez jakiñian uts egin badet,
barkatu biar dirazu.
Jenobeba da obra onakin
zeruba irabaziya:
guretzat ere aren biria
ez dago galeraziya.
Komeni bada, eman zaiguzu
ondo iltzeko graziya,
gero zurekin goza dezagun
eternidade guziya.
|