X. JENOBEBAREN ERIOTZA
Errematia ona eman ziyon
mundu ontako lanari,
barkaziyua eskaturikan
bere gaizkile danari,
bitartekotza eskaturikan
Jaungoikuaren Amari:
alaxen il zan, bere anima
entregatuta Jaunari.
Jendiarentzat guzizkua zan
aren eriyotza ona:
bizi zala ere bazerekiten
birtutetsuba zegona.
Entierruan izandu ziran
ezin konta ala persona...
Jenobeba da santa egiña
Eliz askotan dagona.
Il ta gero ere basauntzatxuak
Jenobebari nai ziyon:
—orregatikan goizero beti
gelara juaten zitzayon—.
Geroztik jaten emanagatik
iñori artzen etziyon...
Sepulturaren gañian il zan...
Araño lagundu ziyon.
Erretratuba sepulturari
jarri ziyoten segiran
baliyo aundiko marmola piñez
—kastatu-bildur etziran—;
basuan ere ermitatxua
—obra onak egin ziran—.
Orra esan Santa Jenobebaren
pasaizuak zer ziran.
|