www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Brabanteko Jenobeba
Juan Kruz Zapirain
1899, 1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Genoveva de Brabante, Juan Cruz Zapirain (Manuel Lekuonaren edizioa). Eusko Ikaskuntza, 1929

 

 

aurrekoa hurrengoa

VII. SIGIFREDO KONDIA
GERRATIK BUELTATZEN DA

 

Orra gerrutik soldadubakin

bueltatutzen da atzera;

ustekabian gabez sartu zan

pestan zeudela etxera.

Kondia zala jakindu zuten;

guziyak saludatzera...

Bai Golok ere aberiari

brenuetatilk eltzera.

 

Pultsu guziyak salta zitzaizkan,

kolore danak zuritu,

izketan ere aztu zitzayon,

pausuan ezin segitu.

Ezaguturik galdetu ziyon:

—«Golo, zerk estutzen zaitu?».

—«Ai Jauna nere griña gaixtuak.

Ezin niteke lasaitu».

 

Negarrez Golo asi zitzayon

lastimatzeko moduban:

—«Esan dizudan mantxa gabia

Jenobeba zan munduban».

Kulparik gabe garbi il zala

jakindu zuben orduban.

Barkatu ziyon aren anima

zeguelako zeruban.

 

Urti ayetan Goloren mende

giltzak ziraden izandu;

eskatu ta eman, gelara ziran

aren pausuak zuzendu.

Kondesa preso artu ezkero

iñork etzuben zabaldu:

Jenobebaren leyaltasuna

antxe zitzayon azaldu.

 

Karten kopiyak, gañera berriz

gerriko sedazko fiña,

errekuerdotzat zetorreneko

urrezko letraz egiña...

Begiyetatik ura zeriyon

iturri bati adiña:

—«A Jenobeba, nere esposa!

munduan bizi baziña!».

 

Orduban Berta sartu zitzayon

Kondesak esan bezela:...

Jenobebaren agoniyako

karta au letu zezala.

Ain penagarri eskribituba

ezaguturik berela,

ezpata artuta abiyatu zan

Golo il biar zubela.

 

Beti berekin ibiltzen zuben

Bolfio gizon prestuba;

aren erreguz Sigifredo zan

pazientziya artuba;

bestela Golo josiko zuben,

ain zan jeniyoz estuba.

Ordutikan zan Jenobebaren

presondegiyan sartuba.

 

Geroztik beti palaziyuan

Kondia triste bizi zan;

jendiarentzat oroipengarri

obra egiten asi zan.

Agindu zuben bezelakua

arri sillarrez egin zan

here letrakin, kulparik gabe

Jenobeba nola il zan.

 

Kondia beti galtzen ari zan

barrenan zeuzkan kezkakin;

iñork etzuben kontsolatutzen

mundu ontako pestakin.

Bere lagunak esan ziyoten

naitasun aundi batekin:

—«Pentsatu degu juan biagula

danok eizira zurekin».

 

Agindu ziyen, gaztetan nola

beti ibiltzen baiziran,

pezperatikan prebenituta

ateratzeko goizian.

Jan, edan, morroi, oñez ta zaldiz

juan ziran bire luzian;

zakurrak bota basuan eta

asi ziraden eizian.

 

Kondia, nunbait ala biar-ta,

puntuz bakarrik jarri zan;

basauntzatxo bat ikusi eta

aberetikan jatxi zan.

Zaldiya lotu arbolari ta

bere ondora asi zan;

elur-marketan billatu zuben

zein artzulotan bizi zan.

 

aurrekoa hurrengoa