www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Doktrina kristianaren explikazioa
Jose Otxoa Arin
1713

      [liburua osorik RTF formatuan]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Doctrina Christianaren Explicacioa Villa Franca Guipuzcoaco onetan euscaraz itz eguitendan moduan, Joseph Ochoa de Arin. Donostian, Pedro de Ugarteren etxean, 1713.

 

 

aurrekoa hurrengoa

KAP. VI.
IRAKASTEN ZAIO KRISTAUBARI,

bere Konzientzia nola examinatu bear deban
Mandamentu bakoitzean, Konfesio Jenerala,
edo Partikulara ona egiteko

 

 

I.

Jaungoikoaren Lege Santuko
leenengo Mandamentuan egin bear deu
memoria, eta kontua atera:

 

        1. Konsentidu ote deban adbertiturik Fedearen kontrako pensamenturik, edo dudatu ote deban adbertenziarekin Fedeko Misterioren batean: eta zenbat bider.

        Fedeko gauzetan difikultadeak ofrezitzea, edo konsideraziora etortea, ez da dudatzea.

        2. Doktrina Kristianea jakiterako obligaziora etorri zan tenporan, arkitu ote zan jakin bagarik: eta bere familiari berak, edo besteren medioz irakatsi bage eutzi ote dion.

        3. Jaungoikoaren Miserikordiaz desesperatu ote deban inoiz: eta fiatu ote dan Jaungoikoaren Miserikordian, sinisturik salbatuko dala aren medioz, bere partetikan alegina egin bagarik.

        4. Esan ote deban blasfemiarikan.

        5. Sinistu ote deban, edo eman krediturik amesai, superstizioai, edo egin ote deban, edo prokuratu ote deban hetxizoren bat edo enkantamenturen bat.

        6. Eutzi ote deban uso razoezkora etorri zanetikan urterik Akto Fedekoa, Esperantzakoa, eta Karidadekoa egin bagarik.

        7. Inkurritu ote deban exkomunioren batean, edo irregularidaderen batean.

        8. Egin ote deban Konfesio, edo Komunio sakrilegarik, konfesatu bage pekaturen bat eutziaz, edo konzientzia examinatu bage konfesatuaz, edo lotsaz, edo bildurraz; edo bear dan damua bage, edota propositu firmerik bage konfesatuaz: eta urtean zenbat bider arraizkero konfesatu, eta komulgatu ote dan. Konfesoreak eman zigon penitentzia kunplidu zeikealarik, eutzi ote deban kunplidu bagarik.

        9. Urtean beingo Konfesioari, eta Pazkoa Resurrekziokoz komulgatzera dadukagun obligazioari eutzi ote digon kunplimentu eman bagarik.

        Gazki konfesatu, eta komulgatu danak, ez deu kunplidu Eleiza Santuaren Mandamentu oekin.

        10. Inkisizioko Tribunale Santuak debekaturik dadukan libururen batean irakurri ote deban, entzuera izanik debekatua zegoana.

        11. Botorik, edo Promesik kunplidu bage eutzi ote deban.

        Birtutearen exerzizioaz, edo birtutean exerzitatzen dan personaren batez egin ote deban burla, eta menosprezio, edo persegitu.

        12. Tenplo santuai galdu ote dien zor zaizten respektorik gauza grabean.

 

 

II.

Bigarren Mandamentuan bear deu
examinatu bere Konzientzia:

 

        1. Juramenturik egin ote deban gezurraren gañean, naiz zala inor faborezitzeagatik, eta gaitzik, edo dañuren bat etorri etzekion, edo ondasunen bat konsegidu segienzat: eta zenbat bider.

        Gezurren gañean juramentu egitea, da beti pekatu mortal, naiz dalarikan ere gezurra guziz txikia, eta ezer inportatzen ez debana. Ez dago bat obligaturik esatera zer modutara juramentuak egin zituan, edo izan ziraden Krutze Santuagatik, Maria Santisimagatik, edo beste Santuakgatik, edo Jaungoikoagatik, edo beste onelako moduren batean eginak. Bañan blasfemiako juramenturik egin baldin bada, bear da delaratu zer modutara egin zan. Ez da juramentu: Neure konzientzian: Gizon honraduaren fedean, edo legean: Kristauba naizan bezela, eta beste onelako itzegite moduak esatea. Bañan esango baliz beste modu onetara: Neure biziagatik: Neure animeagatik, &c. Izango lizate juramentu.

        2. Duda ematen zeban gauzaren baten gañean, egin ote zeban juramenturik ziertotzat ematen zebala dudako gauza ura.

        3. Egia dan, edo gezurra dan reparatu bage, edo kuidadurik artu bage, ote deban botoak, eta juramentuak egozteko kostunbrerik.

        4. Juramentuarekin batera egotzi ote digon inori amenazarik, gaitz andiren bat egiteko; eta kunplitzeko intenzioarekin, edo intenzio bage egin ote zeban juramentu ori.

        Onelako juramentu oek guziak, naiz dirala kunplitzeko intenzioarekin eginak, naiz ez dirala intenzio orrekin eginak, beti dirade pekatu mortal. Eta onelako juramenturik ez da bear kunplidu, naiz kunplitzeko animoarakin egina dala ere; zerren, kunplitzen lebanak, egingo leuke leenaz gañera beste pekatu mortal bat berriro. Gaitz grabea, edo andia da, bofetadaren bat emateko, edo golperen bat emateko, edo onelako agrabioren batekin proximoa amenazatzea.

        5. Ausi ote deban juramenturik materia grabean; au da: egin azkero juramentu gauza gaitz andiren bat bein ere ez egiteko: edo gauza on andiren bat egiteko ausi ote deban onelako juramenturik. Materia lebean, edo gauza txikian juramentua ausiaz pekatu benial egiten da, eta ez pekatu andiagorik, edo mortalik.

        6. Bere buruaren alabanzan esan ote deban juramentuarekin; egin zebala onelako, edo orrelako pekatu mortala: edo egin ote deban juramenturik, pekatu mortalen bat egiteko intenzioarekin, edo naiz intenzio bage.

        Onelako juramenturik ez da bear kunplidu: eta kunplitzen baliz, izango lizate pekatu mortal berria.

        7. Jaungoikoari, edo beraren Majestadearen Santuren bati egindako botorik, edo promesik, ote dadukan kunplidu bage, zerren mudatu zeban kunplitzeko intenzioa: edota, kunplitzeko intenzioa bein ere galdu ez arren ere, eutzi ote deban tenpora luzean (kausa, ta motibo justurik ez izanik, edo bere deskuido andiaz, edo nagitasunaz) kunplimenturikan eman bage.

        8. Gezurraren gañean egin zeban juramentua izan ote zan proximoaren dañuan.

        9. Juramentu falsorik eragin ote digon inori justiziaren aurrean, besteren dañuan, edo dañurikan inori besteri segitzen ez bazitzakan ere: edo berak egin ote deban justiziaren aurrean onelako juramentu gaiztorik.

 

 

III.

Irugarren Mandamentuan bear deu
examinatu bere konzienzia.

 

        1. Nezesidade andirik bage trabajatu ote deban Jai guardatu bear diraden aenen batean, eta zenbat tenpora jaurdun zeban bearrean.

        Eskribitzen jaurdunzea Jai egunean, ez da debekatzen. Eskribabak ezin egin daike Jai egunean. Deretxoz egun orrelakoetan trabajatzea debekaturik dauden, eta anulaturik edo desegindutzat emanik dauden Eskritura aetarikan batere; bañan, aez kanpora, egin ditzake gañeruntzako beste edozein Eskritura Jai egunean, salarioagatik trabajatzen ditualarikan ere. Onenbeste aditzen da Pintatzen, edo dibujatzen, Jai egunean enpleatzen dan Pintoreagatikan ere; bada opinio probablean, ez batak, eta ez besteak egiten debe orregatikan ere pekatu mortalik, eta benialikan ere. Nezesidaderik bage hordu batean josten Jai egunean egitea, da solamente pekatu benial; eta nezesidadeagatik egiten baldin bada, ez da pekaturik batere.

        2. Eleiza Ama Santuak señalaturik daduzkan Jai, eta Festa egunikan eutzi ote deban Meza Santua entzun bage bere kulpaz; eta zenbat Jaitan.

        Jai egunean bere Erritikan beste batera Meza entzun bage irten zebanak, juzgatzen zebala bere iritzi guztian, alkantzatuko zala urrengo Errira Meza entzutera muga onean, eta sineste onekin (dudarik, edo rezelorik bage, bideari ekinik) ez bazeban (uste izan zeban bezela) alkantzatu Mezarik, eta gelditu bazan ere entzun bagarik: etzeban egin pekaturik, baldin arraizkero ezin allegatu bazitean beste lekuren batera, Meza Santua entzute hordurako. Bañan, irten baldin bazan enzun zeikean lekutik beste lekuren batera, arkitzen zala dudan, edo rezelotan, allegatuko ote zan, edo ez ote zan Meza entzute hordurako: geroz suertatu bazitzakon ere, hordu onerako leku, edo Erri artara allegatzea, eta Meza entzutea; egin zeban, duda artan irten zanaz beste bage, pekatu mortal andia.

        Bidean dijoanak jornadaz; edo bidean laguna, edo konpañiaren bat nezesitatzen debanak, baldin Meza entzuten bidean geldituaz, badator galzera bere jornada bere dañu konsiderablean, edo besterenean; edo orregatikan galtzeera baldin badator bidean nezesitatzen zeban lagun ura: ez daduka onek Meza bidean entzuterako obligaziorik; eta ala Mezarik entzun bage, bidea prosegituagatikan, ez deu egiten batere pekaturik.

        3. Egon ote zan itzegiten, edo batera, eta bestera begiratzen zebala Mezaren parte konsiderablean, nola dan Mezaren laugarren partea: eta inori besteri eman ote zigon alako dibertimenturako okasiorik, edo motiborik.

        4. Entzun ote zeban Mezarik exkomulgaturik arkitzen zan tenporan; edo komunikazio prezisoaz gañera, itzegitea eskusadu ez ote zeban.

        5. Entreditxoko tenporan, edo Ofizio Dibinoak zelebratzea debekaturik dagoan tenporan entzun ote deban Mezarik, Bulda Kruzadakoa, edo eztebalarik, edo beste Pribilejio espezialik, Meza, Entreditxoa dagoan lekuan entzuteko fakultadea ematen dionik.

        Bulda artzeko intenzioa ez da bastante esan degunerako.

        6. Egin ote deban Konfesio gaitzikan, pekaturen bat ixilik eutziaz, edo beste razoez.

        7. Pekatu mortaleko estaduan arkitzen zalarik, rezebitu ote deban Sakramentu Altarekoa, edo beste Sakramenturen bat, disposizio bear zana bage.

        Ofizio Dibinoa rezatzera obligaturik dauden aez, eztegu zer tratadu Kartilla onetan, bada eurak dakie nola bear debean examinatu konzientzia Mandamentu onetan.

        8. Eriotzako peligururen batean arkitu zan tenporan, edo razoe prudentearekin peliguru ori itxedeten zegoan tenporan, arkitzen zalarik pekatu mortaleko estaduan, konfesatu bage gelditu ote zeban: eta baldin ezin bazeban Konfesorerik batere, prokuratu ez ote zeban, biotz osotik Akto kontrizioa egitea.

        Uso razoezkora allegatzen danetik, asitzen da obligatzen Mandamentu au: eta urte bete igaro azkero, konfesatzen ez dan ark (prinzipalmente arkitzen dalarik pekatu mortaleko kontzienziarekin) ausitzen deu Mandamentu au. Komunio Santua rezebitzeko obligazioa asitzen da, Sakramentu onen exzelentzia, eta anditasuna zer dan ezagutzeko obligazioan Penitentea sartzen dan tenpora artatik. Eta baldin urteren batzuetan admititzen ez bada Komunio Santura, zerren arkitzen dan ignorantzian bere kulpaz, au da, zerren dagoan ikasi bage Komunio Santua rezibitzerako jakin bear dan Doktrina: ignorantziako kulpa orrez gañera, faltatzen ere deu andiro, edo mortalmente, Eleiza Santuaren Mandamentu laugarrengoaren kontra.

        9. Garizuma Santuko baru egunetan, uso razoezkora etorri azkero, jan ote deban arraultzarik, edo eznerik, edo ezne gauzarik, Bulda Santu Kruzadakoa artu bage.

        Bulda artzeko intenzioarekin egotea ez da bastante: bear da artu leenago Bulda Santua. Garizumako barau egunaz kanpora, beste bijilia, eta barau egun, urteak dakazen aetan guzietan, jan ditezke arraultzak, eznea, eta eznearekin egiten dan edozeinereko alimentu, Buldarik artu ez arren.

        10. Hostirala egunean, edo Laurenbat egunean (Iruñeko Obispadu onetan) aragirikan jan ote deban uso razoezkora etorri azkero, eta aragia jateko kausa justuren bat bage; eta egunean zenbat bider jan ote zeban.

        Obispadu onetakoak Kalaorrako Obispaduan jan daike eskrupulo bage Laurenbat egunetan, an permetitzen dan aragia.

        11. Berak kausa, eta motibo emanlk, inor jan ote deban aragirik bijilia egunean.

        12. Ogei eta bat urte kunplidu zitzaizkon azkero, ausi ote deban barau egunik, edo eutzi deban baraurrik atera bage, orretarako ez zedukala kausa, edo razoe justurik.

        Kolazioan zortzi onzatik aurrera jaten debanak, ausitzen deu baraurra.

        13. Amarrenak, eta Primiziak osotoro egin bage, edo pagatu bage eutzi ote dituan.

        14. Amarrenarentzat, edo Primiziarenzat haziendarik txarrena eskojitu ote zeban: edo ifeni ote zituan ain kobru gaitzean, nola beraren kausaz ez zituan kobratu Eleizeak zor zitzaizkan kalidadean, eta kantidadean. Eta onelako engañiorik egin baldin bazeban, ote dagoan restituzioa Eleizari egin bage.

 

 

IV.

Laugarren Mandamentuan bear deu
examinatu bere Konzientzia.

 

        1. Bere Gurasoai, Nagusiai, Preladuai, Republikaren gobiernoan edirotzen diraden Buruai, edo persona anzianoai, ekarri ez ote dien zor zaien obedientzia, eta respetoa gauza justuan, eta grabean.

        2. Onelako Personaren bati esan, edo erantzun ote digon sentimentu andiko, edo pesadunbre andiko razoerik: eta zenbat bider.

        3. Bere gurasoak sokorridu zizakela padezitzen zebean nezesidade grabean, eutzi ote zien sokorridu bage. Eta lo mismo Gurasoak ekusirikan bere Semea, edo Alaba nezesidade andian, eutzi ote zigon sokorridu al zeikealarik sokorridu bage, Semea, edo Alaba lejitimoa ez zalarikan ere.

        4. Bere Semeai, edo bere familiakoren bati, inoiz ere eman ote dion exenplo gaiztorik, edo konseju gaiztorik, pekatu grabea danik.

        5. Bere Semeai, eta Alabai konsentidu ote dien desberguenzarik, eta atrebimentu andirik korrejitu bage, edo merezi zebeanaz konforme kastigurik eman bage: edo eutzitzen ote dien illuntze azkero etxetik irteten euren antojura.

        6. Semeari, edo Alabari bere borondatearen kontra artueragin ote dion estaduren bat, ezagutzen zebalarik ere, estadu ura ez zana bere Semearen, edo Alabaren borondatekoa.

        Naiz Gurasoak bere Alabaren bat, naiz Gurasoaren obedimentukoa ez izan arren, emakumeren bat bere borondatearen kontra sartuerazten debanak Monja (Deretxoak deklaratzen dituan kaso aez kanpora) pekatu mortal eginaz gañera, gelditzen da exkomulgaturik: eta ainbeste dago ifenirik exkomunio au, fin artarako itzaz, edo obraz konkurritu zebean guzian kontra.

        7. Galdu, edo destruidu ote deban jokuan, edo lizito ez dan gauzan bere Semean hazienda, edo bere Emaztearena.

        R. Emazteak Senarrari obedezidu ez ote dion gauza grabean, eta justuan: edo esan ote diozkan itz gaiztoak, edo eman pesadunbre andirik razoe bage.

        9. Albazea, edo heredero izanik, kunplidu ez ote deban testamentuaren disposizioarekin.

 

 

V.

Bostgarren Mandamentuan bear deu
examinatu bere Konzientzia.

 

        1. Bere buruari, edo inori ere besteri deseatu ote dion eriotzea; edo beste dañurik, agrabiorik, eta gaitz andirik animan, korputzean, honran, kredituan, faman, edo haziendan.

        2. Bere proximoari egin ote dion itzaz, edo obraz agrabio andirik.

        3. Bere proximoari itzegin nai bage ote dagoan, edo Kristandadeko kortesiarekin kunplidu naiz bage, ematen debala eskandaloa.

        4. Ofendidu azkero bere proximoa obraz, edota bizia kenduaz, edo heriturik eutziaz, modu orreenen batez egin ziozkan dañuak, restituidu bage eutzi zituan, edo satisfazio osoa eman bage heritu zebanari, edo il zeban aren Emasteari, edo Semeari, baldin bazituan.

        5. Sazerdoteren bati, edo Relijiosoren bati ifeni ote dion eskurik, edo deseatu ifentea.

        Persona Sagradu oek agrabiatzea, naiz eskuaz, naiz makillaz, edo beste edozeineko armaren batez; edo naiz dala injuriaz, edo desprezioz istua euren aurpegira urtegiaz: modu onetan, bada, agrabiatzea, da pekatu mortal sakrilejiokoa; eta orrez gañera inkurritzen da exkomunioan.

        6. Ediro ote dan, edo arkitu pendentzia, eta erroiduren batean, edo erroidu billa ibili ote dan: eta pekatu mortalean egonik, ediro ote zan eriotzako peliguruan.

        7. Prokuratu ote deban andreren bati bere entrañaetan dadukan aurra bota eragitea, eta bota eragin ote zion: edo bera emakumea izanik, eta baldin bazedukan aurra zintan, prokuratu ote zeban abortatzea, edo bere borondatez abortadu ote zeban.

        8. Bere proximoaren gaitz andiaz, atsegin izan ote deban: edo proximoaren ondasunaz, disgusto andia, edo naibagetasun, edo pesadunbre andia artu ote zeban.

        9. Jan, edo edan ote deban geiegi, ezagutzen zebalarik egingo ziona dañu grabea osasunean, edo pribatuko zebana bere zentzu onetik, edo kordetik.

        10. Egotzi ote deban bidaurik deseo gaitzarekin.

        11. Inor desafiatu ote deban edo irten ote dan desafioren batera, edo desafioan padrino izatera, edo bero gustoz desafiorik ekustera, eta peleatu ote zan bere kontrarioarekin.

        12. Konsentidu ote dion bere kriaduari, edo besteri desafiora, edo beste erroidu eta pendentzietara irtetea.

        13. Esan ditugun okasio aetarako inori prestatu dion armarik, eta ote ziraden arma bedatuak. Eta bere etxean gorde ote deban edo iduki arma bedaturik, kausa justurik bage.

        14. Inoren kontra iduki ote deban odio andirik, eta zenbat tenporan.

        15. Sokurritu al zeikeala, eutzi ote zeban sokorritu bage nezesidade extreman, edo andian edirotzean zan pobrerik.

        16. Inor akonsejatu ote deban, pekatu egitera, edo pekatu egiten irakatsi dion inori, edo berak exekutadu ote deban pekatu mortalen bat inoren aurrean.

 

VI. — IX.

Seigarren, eta Bederatzigarren Mandamentuan
bear deu examinatu bere Konzientzia:

 

        1. Konsentidu ote deban emakumeakin pekatu egiteko pensamentuan, edo deleitadu ote dan alako pensamentu aetan, edo beste edozeinereko akto torpe aenen batean, eta zenbat bider.

        Kastidadearen kontra pensamentuak adbertimentuarekin konsentitzen dituen persona asko ediro litezke euren kulpaz ignorantzia andi batean, eta guztiz engañaturik: batzuek ez debe sinistzen, egiten danik pekatu mortalik pensamentu gaiztoa bere gogoan konsentituaz, baldin pensamentutik edo deseotik pasatu ez bazan obraz egitera pekatu: beste batzuek pensamentu gaitz artan gustoz, edo atsegin artzen debeala egoteari ez deritzoe dala pekatu mortal, baldin iduki ez bazeben obraz pekatu egiteko deseorik; bañan gelditzen dirade gaizki engañatuak: zerren, nola dan pekatu mortal Kastidadearen kontrako obraren bat egitea, ala da pekatu mortal obra gaitz ura deseatzea, naiz deseoa kausaren bategatik kunplitzen ez bada ere obraz. Eta nola dan pekatu mortal deseoan bertan konsentitzea, obrara pasatzen ez dalarik ere; ala, ainbeste da pekatu mortal Kastidadearen kontrako pensamentua (adbertitzen dan instantetik) bere gogoan konsentitu nai izatea, edo bere gogoan permititzea, eta leku ematea; edo pensamentu artan bere borondatez, gustoa, edo deleitea arzeen nai egotea, deseatzen eztalarik ere obraz pekaturik egitea. Mandamentu onen kontra egiten da, bada, pekatu mortal, esan degun modu oez guzioz; eta oez gañera egiten da pekatu mortal, Kastidadearen kontrako itz torpeak esanaz, eta kanta deshonestoak ikasiaz, edo kantatuaz, edo aek gustoz adituaz.

        Edo zein Mandamenturen kontra egin leike pekatu pensamentuz, itzaz, eta obraz; argatikan, bada, Konzientzia examinatu bear da Mandamentu bakoitzean zer moduz pekatu egin dan, au da: edo egin dan pensamentuz, edo itzaz, edo obraz.

        Kastidadearen kontra edozeinereko moduz egin dituan pekatu aetan adbertidu beza zer zirkunstanziako, eta estaduko personakin deleitea izan zeban, edo deseoa edo obra: ote ziraden boto kastidadekoa egin zeban personak; edo ziraden bere aideak, eta zenbatgarren graduan, edo belaunera iristen zan aidetasuna; edo ote ziraden ezkonduak, edo donzellak, eta ote zedukan animoa resolbiturik forzatzeko, edo engañatzeko; eta berak ote dadukan boto kastidadekorik eginik, edo juramenturik, pekatu moeta oenik bein ere ez egiteko.

        2. Pretenditu ote deban Emakumerik berak mandatu eginik pekatu eragiteko; edo besteren batekin bere deseo gaiztoa aditzera emanik; edo kartaren bat eskribituaz, edo regaloren bat eginaz, edo galanteatuaz, &c. Eta inori lagundu zaion bera onelako lantze, edo okasioetan; edo pekatu egitera zijeazen horduan: edo alkabuetetzat serbitu deban.

        3. Deshonestidadeko itzikan esan ote deban, deleitatzen dalarik itz torpe aetan; eta itz moeta aekin inori artu eragin ote dion deleite, edo gusto aenik. Ainbeste aditzen da kanta deshonestoak esanaz, eta dantza torpeak eginaz. Eskribitu ote deban bersorik, edo paperik afizio torpea aditzera ematen debanik, edo irakastera ematen debanik: eta irakurri ote deban onelako moetako libururik, eta paperik.

        4. Bere pekatuaz alabatu ote dan inoren aurrean: eta eman ote dion inori okasiorik edo motiborik modu artara alabatu dirin. Fingitu ote deban egin debala pekatu emakumeren batekin; edo damu izan ote deban emakume arekin pekatu ez eginaz.

        5. Akto torpeaz kanpora, eta aren okasioaz kanpora, izan ote deban aspekto torperik, musurik, laztanik, edo tokamenturik personaren batekin, eta zer estadukoarekin.

        6. Bere borondatez loitu ote dan, edo prokuratu ote deban bere burua loitzea: ote zedukan horduan personaren bat memorian, edo bere pensamentuan: edo emakumeaz en komun oroitzen ote zan, au da, estadurik distingidu bage.

        7. Pekatu egiterako okasioan bizi ote dan, peligurua bere hetxean dadukalarik; edo bere hetxetik kanpora arkitu arren peliguru ori, ote dadukan libertadea nai deban guztian hetxe artan sartzeekoa.

        8. Ezkontzarako itzak alkarri emanik daudenak, eta ezkondu nai debean oek iru jaitan euren Rektoreak, edo Bikarioak publikaturik daduzkalarik ere, ibili ote diraden alkarrekin llaneza sobratuan, lejitimamente ezkondu baño leenago, eta orrez gañera eman ote debean eskandalorik; edo arkitzen ote diraden ezkontzeko pretexto orrekin eskandaloa kendu bage.

        9. Gizonak egin ote zeban dilijentziaren bat aurdun gertatu eztzekion emakumea; eta aurdun gelditu baldin bazan, restituidu ote ziozkan andik segitu ziraden dañuak emakumearen Senarrari, edo Seme lejitimoai (oek zituan kasoan, edo ezkondurik emakume ura arkitzen zan kasoan).

        10. Ezkontzarako itza eman azkero emakumeari, eutzi obe deban engañaturik, itzari faltatuaz.

        11. Ezkontzarako itzikan eman bagarik, donzellaren bat korputzaz ezagutu azkero, eutzi ote deban bere obligazioari kunplimenturik eman bage, au da, doterik eman bage, edo arekin ezkondu bage; zerren obligatua gelditzen da kaso onetan gizona, dotatzera, edo emakume arekin ezkontzera.

        12. Bere kriatureaz kuidatu bage eutzi ote deban, berea ez baleu bezela; edo berea debana rekonozitu nai bage.

        13. Ezkonduak batak besteari eutzi ote digoen Matrimonioko zorra pagatu bage kausa justuren bat ez izanik eskusatu zeikeanik obligazio artatik.

        14. Kastidadearen kontrako pekaturik obraz egin ote deban leku Sagraduren batean.

        Penitenteak deklaratu beza esan ditugun pekatu moeta bakoitzean zer kostunbre izan deban: eta ainbeste deklaratu bear deu beste edozeinereko pekatu moetan, baldin izan badeu pekatu egiteko kostunbrerik. Seigarrengo Mandamentu onen kontra miseria humanaz egin litezkean beste pekatu moeta itsusi, eta arrigarri aenik, ez degu examina onetan aitatzen, Kristaubaren modestia ofenditutzat eman eztidin. Badarikan ere adbertitzen zaio Kristabari, ezen ez dala Seigarrengo Mandamentuko pekaturik (naiz itxusiena, eta mortalena baliz ere) herejiako pekatua danik; eta ala, absolbitu dezakeala edozeinereko Konfesore aprobaduk bere Obispaduan, baldin badaduka penitenteak Bulda Santu Kruzadukoa arturik.

        15. Akusatu bidi penitentea zer eskandalo eman deban Mandamentu onetan, eta zenbat tenporan.

 

 

VII. — X.

Zazpigarren, eta Amargarren Mandamentuan
bear deu examinatu bere Konzientzia.

 

        1. Deseatu ote deban inoren ondasunik medio gaiztoen bidetik, edo fin gaistoetarako.

        Medioak onak, eta lizitoak diranean, aez, baliatzen dalarik deseatzea fin onerako, eta justurako, ez da pekatu.

        2. Napurretarik egin ote deban: zenbat ebatsi, edo hoostu deban, eta zenbat alditan; edo hoostu ote zeban beingoan kantidade guztia, edo asko biderretan, eta zenbat bider; eta okasio bakoitzean kantidade txikia, edo guziz laburra hoostu arren, zer intenziorekin hoostu oi ote zeban; au da, materia grabea hoostutzera allegatzeko intenzioarekin egin oi ote zeban napurreta txiki bakoitza.

        3. Leku Sagraduren batetik hoostu ote deban gauza Sagradurik; edo gauza Sagraduren bat leku Sagraduaz kanpotik, edo leku Sagraduan arkitzen eztzalarikan ere: edota leku Sagraduaren gauzarik, gauza bera Sagradua ez ikanikan ere, hoostu ote zeban leku Sagradutik, edo Eleizaren batetik.

        4. Inori lagundu ote digon napurretea egiten; edo eragin ote digon inori napurretarik ala aginduaz, nola konseju emanaz, edo beste moduren batez.

        5. Inori ere bere haziendan egin ote digon dañu graberik, edo andirik.

        6. Konfesoreak agindu zigon restituziorik eutzi ote deban (egin al zeikealarik) egin bagarik.

        7. Jokuan egin ote deban tranpiarik Jokuaren legeak permititzen ez debanik: eta zenbat bider.

        8. Engañiorik eta tranpiarik egin ote deban, edo injustizia graberik saldu erosian, edo bere tratu konteatuetan, edo bere ofizioan; eta restituziorik egin bage eutzi ote deben.

        9. Erosi ote deban garirik, edo beste laborerik, prezio andiagoan gero saldutzeko.

        10. Fiatura saldu dituan gauza aetan (zorra aseguraturik, gelditzen zitzakolarik ere) fiatuan emateagatik beragatik, eraman ote debean, eskuko diru promptoan balio zeban baño prezio geiago: eta geiago eraman zeban interesa, edo kantidade ura, restituidu bage eutzi ote deban.

        11. Prestatu ote deban gauzarik, edo kantidaderik pagatzen zaion tenporan, zerbait geiago eman dakion obligazioarekin; orretarako eduki bage titulurik, Konfesore prudenteak justutzat ezagutzen debanik.

        12. Bere kriaduai, eta langinai zor zitzaten soldata, edo jornala (pagatu zeikealearik) eutzi ote zien tenpora luzean pagatu bage, deskuido eta omisio argatikan segitzen zitzatealarik dañu grabea.

        13. Zorrak pagatu al ditzakealarik, eutzi ote dituan pagatu bage, bere nagitasunaz, edo maliziaz pagua luzatzen debela; eta ortikan segitu ote zaion bere akreedoreai dañu andirik.

        14. Bere Gurasoai hoostu ote dien kantidaderik, haziendearen proporziotik aurrerago pasatzen danik. Eta seniderik baldin badeu, dago obligaturik aei restituitzera parte ura zeñean agrabiatu zituan.

        15. Besteren familiako Semeai irabazi ote dien jokuan, aek euren Gurasoen haziendaz konforme galdu zezaketen baño kantidade geiago; zerren bear deu restituidu.

        16. Morroiak, Neskameak, eta beste edozeinereko personak, ajustadu ziraden azkero soldatan, eta salarioan euren Nagusiakin, edo tratua dakardean aekin; gelditu ote ziraden aen interesaren batekin rekonpensaz, edo euren trabajuaren, eta serbizioaren alderako, juizio eginaz, ezen ajustadu ziranetikan ere geiago merezi debeala aen haziendatik.

        17. Gurasoak euren Semeai, Nagusiak euren kriaduai, eta Juezak euren republikan aukitzen diraden aei, debekatu ez ote dizaten hoostutzea; edo konsentitu, eta disimulatu ote dizaten napurretarik egitea.

        18. Ebetsi ote deban, edo hoostu frutarik, azarik, edo berdurarik, egaztirik, eta beste onelako gauzarik, materia grabera allegatzen danik; zerren jateko gauzak izan arren ere oek, ainbeste pekatu egiten da hoostutzeaz, eta gelditzen da restituitzerako obligazioa.

        19. Berak sortu ote deban, ado segitu setaz, edo tema gaiztoz auzirik, justua eztanik; eta andik segitu ziraden dañuak eutzi ote dituan restituidu bage.

        20. Juezak, Ministroak, edo beste edozeinereko Ofiziale diranak, eraman ote deban bear deban salarioa baño geiago.

        21. Inor akonsejatu ote deban Relijioso ez izateko, edo debekatu digon inori Relijioso izatea. Restituzioko kaso guzietan, bear deu Kristaubak adbertidu, ezen agrabio prinzipala satisfazitzerako obligazioaz gañera, dadukala dañuak ere satisfazitzeko obligazioa. Eta jakin beza geiago, ezen besteren gauza, interesa, edo hazienda gaizki eramanikan dadukanak, edo galdueragin dionak, ez dadukala beste mediorik extremo oen bion artean, baizikan: edo restituzioa egin al dagikealarik, bear deu zor deban guzia restituidu; edo restituitzen ez badeu, bear deu remediorik bage kondenatu; aizkenik egingo balitu ere Santu guziak egin zituzten penitentzia guztiak baño andiagoak, ez ledukake orregatikan ere remediorikan batere. Egia au irakastan debe Teologo guztiak, eta au berau ediroko deu Kristabak, segitzen diraden berso oetan.

 

                Penitentzia, Pekataria!

                Ez da inor ere salbatzen,

                Zorrak (pagatu al ditezkeala)

                Ez badirade pagatzen.

 

 

VIII.

Zortzigarren Mandamentuan bear deu
exaninatu bere Konzientzia.

 

        1. Eraki ote digon inori falso testimoniorik materia grabean, edo gauza andian, eta zenbat bider.

        2. Esan ote deban Justiziaren aurrean, edo Justiziaz kanpora, gezurrik inoren perjuizio, eta agrabio andian.

        3. Bere proximoaren gaitz andiren bat, duda ematen zana aditurik, kontadu ote zigon, edo esan inori gauza ziertoa izan baliz bezela.

        4. Bere proximoaren kontra murmuratu ote deban, edo egin ausentzia gaiztorik materia grabean, gauza publikoa ez izanik: edota askok ziakiana, edo publikoa zalarikan ere, esan ote zeban atsegin zebalarik, kontatzen zeban gaitz andi arzaz.

        5. Egia atortzea, edo deskubritzea inportadu zebanean, eutzi ote zeban atortu bage, naiz zalarikan ere falta, eta gaitz andia, eta egia ura ez atorzuaz segitu ote zan dañu andirik, kentzeera, edo eskusatzera obligatua zegoalarik.

        6. Eskribitu ote deban, eda publikatu bersorik, edo beste paperik inoren kontra, eutzitzen debala modu orretan bere proximoa desluziturik; eta onela egin ote deban Relijiosoren baten kontra, edo Apeiz Jaunan kontra.

        7. Restituidu bear zebalarik bear zan bidetik, edo Konfesoreak esan zigon bezela, proximoari zor zigon fama, edo honra, eutzi ote deban restituidu bage.

        8. Deskubritu ote deban gauza graberik sekretoa danik, ondasun publikorakotz konbeni etzalarik, edo inportatzen ez zebanik.

        9. Besteren kartarik ireki ote deban, an sekreto andiren bat datorrelako ustean; zerren razoe, edo titulu justurik izan bage, irekitzen baldin badeu inoren kartarik, egingo deu pekatu mortal.

        Familia Gurasoak, eta Preladuak debe titulu justua, euren obedimentukoenzat datozen karta aek irekitzeko, eta irakurteko.

        10. Egin ote deban inoren kontra juizio temerariorik, edo gaiztorik; au da fundamentu andirik bage egin ote deban juiziorik gauza grabean, bere proximoaren kontra.

        Examina onez kanpora, esan beza penitenteak, eta examinatu bear ditu bere estaduaz, eta ofizioaz konforme dituan obligazio partikular aek guziak. Eta obligazio oen gañean dudarik ofrezitzen zaionean, itaundu begio Konfesoreari, edo beste gizon dokto, eta Jaungoikoaren bildurra debanari.

        Aizkenean emen adbertitzen da, persona ignoranteak euren ignorantziatik ateratzearren, ezen ez dala lomesmo edo ainbeste juizio temerarioa, nola sospetxa temerarioa. Dirade, bada, bata besteagandik diferente. Juizio temerarioa da, fundamenturik batere bage, edo fundamentu labur eta bastantea bage batek beregan artzea siniste osoa bere proximoaren kontra gauzaren batean. Onelako juizio temerario, edo gaiztorik egiten danean materia lebean, edo anitz inportatzen ez daben gauzaren baten gañean, egiten da pekatu benial solamente: bañan juizio temerarioa, edo gaizto ori egiten baldin bada materia grabean, edo anitz inportatzen deban gauzaren baten gañean, egiten da pekatu mortal.

        Sospetxa temerarioa da gauza diferentea juizioagandik; zerren sospetxa temerarioa, edo gaiztoa ez da besterik, baizikan fundamenturik batere bage, edo fundamentu laburrikan ere batere bage, beregan bat dudan, eta rezelotan gelditzea (siniste osorik artu bage) bere proximoaren kontra gauzaren batean. Emendik ezagutzen da, bada, juizio temerarioagandik sospetxa temerarioagana dijoan diferenzia andia, eta da au: Juizio temerarioa egiten debanak bere proximoaren kontra, artzen deu, eta gelditzen da beregan siniste firmearekin, edo siniste osoan, eta dudarik batere bage, proximoak egin debala delitua, edo maldadea; bañan sospetxa temerariotik aurrera pasatu ez dan ark, ez daduka, eta ez da gelditzen siniste osoarekin eta firmearekin, baizikan dudarekin eta rezeloarekin, proximoak egin ote deban, edo ez ote deban delitu, edo maldade aenik. Onelako sospetxa temerario oek, bada, egiten diranak proximoaren kontra materia lebean, edo gutxi inportatzen deban gauzan, dirade pekatu benialak guziak: baldin egiten badirade sospetxa temerarioak, edo fundamenturik batere bagekoak, materia grabean edo inportantzia andiko gauzaren batean; esaten debe Teologoen artean bazuek, ezen pekatu mortalak diradela sospetxa gaizto aek guziak; eta beste batzuek defenditzen debe, ezen sospetxa temerarioak ez diradela pekatu mortalak, baizen benialak solamente: eta baldin sospetxa egiteko, arkitzen baliz fundamenturen bat, dan txikiena lizalarikan ere, sospetxa ori ez da izango temerarioa, eta ez pekatu ere. Badarikan ere, gauzarik onena materia onetan, eta seguroena da, sospetxa gaiztorik inoren kontra ez egitea, partikularmente fundamentu bastanterik ez danean.

        Adbortitzen da geiago, ezen juizio temerarioa proximoaren kontra materia grabean egin arren, edo sospetxa temerarioren bat egin arren, edo proximoaren kontra gauza grabean murmuratuagatikan ere, ez zaiola proximoari eskatu bear orregatik barkaziorik. Ignorante askok uste debe, pekatu egiten dala barkazioa ez eskatuaz, bañan daude guziz engañatuak; zerren baldin nere proximoak ez badiakit niri zer juizio, zer sospetxa, edo zer murmurazio, edo ausentzia gaizto egin dodan beraren kontra, zoratasun andia izango lizate neuronek berari esatea, eta barkazioa eskatuaz manifestatzea; bada orrenbestez eman neikeo kausa, edo motiboa, artu dagian bertatik neuronen kontra odio, edo gaitzerizteren bat, zeña (ezagutzen degun bezela) da pekatu.

        Bear da, bada jakin noiz arkitzen dan barkazioa eskatzerako obligazioa, eta noiz ez. Barkazioa eskatu bear da solo honra restituitzeko, bañan ez fama restituitzeko; eta nola sospetxa temerarioak, juizio temerarioak, eta murmurazio gaiztoak ez debean eritzen inor bere honran, baizen solamente faman: orregatikan, bada, bear ezta barkaziorikan eskatu sospetxa, eta juizio temerarioak egin arren, eta naiz murmurazio gaiztoak egin diralarikan ere. Au obeto adituko da orain egingo degun explikazio onekin: Fama ez da besterik, baizikan opinio on bat, zeñean dadukagun geren proximoa; eta honra ez da besterik, baizikan proximoari exteriorean, edo kanpotik erakusten, edo egiten diogun benerazioa, eta reberentzia bere presentzian: eta nola sospetxa gaiztoak, juizio temerarioak, eta murmurazioak, (zeña beti egiten da ausentzian) eritzen debean solamente opinio on ura, zeñean iduki bear degun geren proximoa, eta ez proximoari bere presentzian erakutsi bear diegun benerazioa, eta reberentzia; emendik gatoz ezagutzera, ezen sospetxa temerarioak, juizio temerarioak, eta murmurazioak eritzen debeala solamente proximoa bere faman, eta ausentzian, bañan ez bere honran, edo presentzian: Orregatik, bada, proximoari bere fama restituitzeko, ez da bear eskatu barkaziorik. Honra restituitzeko, da solamente barkazioaren eskatzea; bañan ez da zer eskatu, fama restituidu bear danean.

        Murmurazioz poximoa eritu debanak bere faman grabemente, edo anitz, eta ez dakianak nola itzuliko digon; komunikatu beza Konfesore doktoarekin, eta onek irakatsiko digo zer moduz fama ondo restituiduko deban, barkaziorik eskatu bage.

 

aurrekoa hurrengoa