www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Doktrina kristianaren explikazioa
Jose Otxoa Arin
1713

      [liburua osorik RTF formatuan]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Doctrina Christianaren Explicacioa Villa Franca Guipuzcoaco onetan euscaraz itz eguitendan moduan, Joseph Ochoa de Arin. Donostian, Pedro de Ugarteren etxean, 1713.

 

 

aurrekoa hurrengoa

KAP. V.
IRAKASTEN ZAIO KRISTAUBARI,

nola examinatu bear deban bere kontzientzia,
eta nola preparatu bear deban
Konfesio partikulara, edo bere bizi guziko
Konfesio jenerala ondo egiteko.

 

Konfesio onaren azierturako
konbeni diran adbertimentuak.

        1. Negozio grabe, ta inportantzia andiko batean ifeni bear dan, eta paratu oi den kuidadua, tenpora, edo espazioa, eta meditazio, edo konsiderazio on ura bera, agintzen deu gure Jaungoikoak ifeni dagigula (bakoitzak degun kapazidadeaz, edo zentzuaz konforme) geuren kontzientziako examina, eta aberiguazioa egitean bertan, konfesatu gaitean baño leenago, zerren au dan gure inportantziarik andieneko negozioa, zeñean dijoan eternidade bateko geure salbazioa.

        2. Konfesioak baliatzeko (edo bear dan bezelakoa izan didin Konfesioa) bear ditu penitenteak klareziarekin, eta Konfesoreari engañiorik egin bage, esan bere kulpak, eta pekatu guziak, zenbat, eta zer moetakoak egin izan zituan, eta guzien dolore, edo damutasunarekin, eta propositu firmearekin, bere bizi guzian beiñ ere ez egiteko pekaturik geiago. Bañan au obeto erakutsiko degu emendik aurrera.

        3. Aizkenengo Konfesio azkero egin diraden pekatuak konfesatzeari, deritza Konfesio partikulara; eta batek bere bizi guztian, edo urte askoan (zeñatan egin dituan konfesioren batzuek) kometidu dituan pekatuak osotoro konfesatzeari, deritza Konfesio Jenerala.

        4. Konfesio Jenerala egitera daude nezesidadeaz obligaturik persona aek guziak, zeñeak leen egin izan debean konfesio gaiztoren bat, edota zerren konfesio artan esan zebean gezurra gauza grabean, edo andian: edo zerren maliziaz, lotsaz, edo bildurraz eutzi zebean pekatu mortalen bat konfesatu bage: edo zerren konfesatzera juan baño leenago egin eztzebean (euren omisioz, edo deskuido geiegiz) kontzientziaren examina sufizientea, edo zerren konfesatu ziraden bear dan damutasun, eta arrepentimenturik bage, edo propositu egiazkoa, eta firmea bage alde egiteko, ta apartatzeko pekatuagandik, eta pekatuaren bidetik, eta okasiotik: askotan suzeditu oi dan bezela, konfesatzen danean bat, beste batekin pekatu mortaleko estadu miserablean arkitzen dan tenporan, edo pekatu egiterako okasiora sarritan biurtzen danean, edo bakoitzari zor dion hazienda, interesa, honra, edo fama restituidu, edo biurtu diozakealarik ere, biurtzen ez dionean, edo nai eztabenean restituidu. Defekto, edo falta oetatikan edozein da bastante konfesioa izateko gaitza, eta sakrilega. Eta beste defektoren batzuek arkitzen badira ere, zeñan kausaz suzeditu leitean konfesioak ez baliatzea, ez ditugu aek emen deskubritzen razoe bigatikan: Leenena, inor eskrupuluetan ez sartzeagatik. Eta bigarrena, zerren gutxitan baizen ez diraden ofrezitzen defekto moeta aek, zeñaz Konfesore doktoak, eta prudenteak artuko dio kontu penitenteari diskrezioarekin, nezesidadea arkitzen debanean. Ala bada, deklaratu ditugun falta, edo defekto oek izanik sarri ofrezitzen diradenak, oek dirade Kristaubari geiena adbertidu bear zaizkanak, egin eztagian konfesio sakrilegorik, eta ezer balio eztabenik.

        5. Konfesio Jenerala egitera obligazioan arkitzen dan personak, bear deu egin leenena gaizki konfesatu zanetik asi, eta aizkeneraño egin dituan konfesio sakrilega aek guztiak deklaratuaz.

        6. Inoiz gaizki konfesaturik oroitzen ez dan persona, edo razoe bastantearekin dudarik, eta rezelorik ez dadukana, ez dago obligaturik Konfesio Jenerala egitera: badarikan ere, inoiz egiten baldin badeu Konfesio Jenerala bere pekatu pasatuen damuarekin, eta arrepentimentu egiazkoarekin bere konfusio geiagorako, eta pekataritasunaren ezaguerarik andienerako; segituko zaio guziz probetxu andia, bada orrenbestez aseguratuko deu geiago, eta geiago bere animako salbazioa, eta aurrera bizi dan tenpora guztian ediroko da bere espirituko pakearekin, eta enfermedadeko tenporan, eta eriotzako horduan ediroko da konsolaturik, Jaungoikoaren miserikordiaren esperantza obeto aseguraturik.

        7. Aziertua konsegitzeko gauza inportanziazko onetan, konbeni izango zaio Kristaubari bere bakartasunera retiraturik orazio egitea, eta exerzizio santu orretan egunen batzuek, edo gauren batzuek enpleatzea, aldian bein edolarikan ordu bat, edo orduerdi bat egunean, edo gaubean bere aldera artuaz, eskatzen diagola Jaungoikoari al deban humildaderik andienaz, Fedeaz, eta esperantza firmeaz, bere sokorru dibinoak, eta hasistenziarik andienak, aen medioz ekarri dituan memoriara bere kulpa ta pekatuen numeroa, eta zirkunstanzia guziak, batere ezkutadurik gelditu ez dagikoan moduan: entendimenturako argia, aren medioz ezagutu dagian bere pekatuen grabedadea edo anditasuna; eta itxusitasuna: eta borondaterako damua, eta urrikimentua, zerren kometidu, edo egin izan dituan aren Majestade dibinoaren kontra; eta doe andi oek alkantzatzeko, prokuratuko deu biotz osotik Akto kontrizioko asko egitea.

        8. Modu onetan orazioan exerzitadurik, bear ditu Kristaubak dilijenzia, eta kuidadu prudente batekin examinatu bere bizi guziko tenporan egin dituan pekatuak, ala pensamentuaz, ala itzaz, ala obratuaz, nola bere omisioz, edo deskuidoz: eta examina prudante orretan oroitu zaizkan pekatu aek baño geiago izanagatikan ere, ez deu zer batere aflijitu; zerren, haztu zaizkan pekatu guziak, eta memoriara ezin ekarri izan dituanak examina artan, pekaturik mortalenak edo andienak balira ere, guziak barkatuko zaizka konfesioko Sakramentu aren medioz, eta birtutez, eta solo geldituko zaio obligazioa memoriara etorten zaizkanean konfesatzekoa.

        9. Konzientziaren examinan konfunditzen diraden personak, eta ezin aberiguatu debean aek euron pekatuen numero ziertoa, edo kontu ziertoa ezin ajustadu debeanak zenbat pekatu egin izan debean Mandamentu bakoitzaren kontra, esan beze zenbat tenpora egon diraden pekatuan, edo kostunbre gaiztoan, eta ajustadu beze zenbat pekatu izan al ziratean gutxi asko egunoro, asteoro, edo illoro, bata bestearekin konputua eginaz. Eta baldin dilijenzia au ifenirikan ere, Kristaubak ezin ajustadu badeu zenbat pekatu gutxi asko egin dituan: esan beza zer kostunbre izan deban pekatu moeta bakoitzean; edota dadukan dudaz konforme akusatu bidi, esaten debala, ezen ez dakiala determinatzen bere pekatuen numeroa, zerren deritzon, edo juzgatzen deban diradela bein asko geiago, eta beste bein asko gutxiago. Modu onetan, bada, konfesatuaz, kunplitzen deu penitenteak edirotzen danean esan degun dudan, eta konfusioan; zerren Konfesioko Mandamentuak ez deu geiagotara bat obligatzen, baizikan esatera bere kontzientzian sentitzen debana sentitzen deban bezela. Argatikan, bada, ez deu penitenteak zer aflijitu memoriara ezin ekarri debanean bere pekatuen numero ziertoa, eta ezin determinatu debanean ere zenbat diraden gutxi asko; zerren ez deu inork egiten konfesio gaiztorik memoria gutxi, edo entendimentu gutxi izanaz, baizikan borondate gaiztoa izanaz.

        10. Errazago oroitzeko bat bere bizi guzian egin dituan pekatuaz, asiko da pensatzen zazpi urte zituanetik amabi urte zituaneraño, eta amabi urte aetatikan ogei urte zituaneraño, eta ogei urte aetatikan ogei ta amar urte zitueneraño (edo tenpora orretan artu bazeban estadurikan, ordenatu zaneraño, edo Matrimonioko Sakramentua rezebitu zebaneraño) eta modu onetan prosegituko deu aurrera, memoria egiten debela zer erritan, zer etxetan, zer bidetan ibili dan, eta bizi izan dan tenpora orretan, zer ofizio, eta zer enpleo izan deban, zer personarekin tratua, eta komunikazioa izan deban, eta finalmente zer inklinazioak, eta biziok arrastradu deban, edo benzutu geiena bere tenpora orretan guzian. Edade andiagotikan asi nai debanak konfesio jenerala egin beza esan degun moduan tenpora orretatikan asi, eta urrena konfesatu nai debaneraño.

        11. Tenpora luzeagoan konfesatu bagarik dagoanak, eta egin debanak bizitza gaiztoagoa nezesitatzen deu tenpora geiago bere kontzientzia examinatzeko, tenpora laburragoan, eta pekatu gutxiago eginikan konfesatu bage arkitzen danak baño. Billatu beza Konfesore dokto bat, eta onek bere galdetzeko moduaz supliduko dio asko konzientziako examina.

        12. Dudako pekatuak, au da, ezin oroitu danean zierto egin ote zituan, edo konsentidu ote zituan, konfesatu bear ditu dudakoak bezela.

        13. Instrukzio onetan mortaltzat ifenten diraden pekatuak, Konfesore doktoak adbertiduko deu, eta esango deu, zirkunstanziaren batean ez badirade izaten mortalak.

        14. Konzienzia examinatzen dijoanak (baldin badaki eskribitzen) ifeni beza borradore batean Mandamentuen ordenaz konforme pekatu bakoitza edo okasioa, oroiteen dijoakan bezela, eta gero juntadu bitza, abrebiatzeko, Mandamentu bakoitzean egin dituan pekatu aek guziak, moeta batekoak aldebat, eta beste moetakoak beste aldera, kontadu bitza moeta bakoitzean zenbat pekatu diraden, eta orrekin esango ditu guziak beingoan. Au aditzera ematen det obeto kaso onetan: Suponitu dagigun, batek egin zebala pekatu kastidadearen kontra lau aldiaz emakume libre batekin, eta beste amar aldiaz beste emakume libre batekin; pekatu oek beingoan konfesatzeko, juntatu bitza alkargana guziak, eta esan beza modu onetan: Akuaatzen naiz seigarren Mandamentuan, pekatu egin dedala amalau bider emakume libreak, edo solterak diranakin. Modu onetara, bada, konfesatuko ditu itz gutxian beste edozein pekatu moeta Mandamentu bakoitzean.

        15. Ez dirade konfesatu bear birtuteak; baizikan pekatuak; ez trabajuak, eta deskomodidadeak, baizikan pekatuak bakarrik; ez kontuak, eta historiak pekatua egiterakotz pasatu ziranak, solo pekatuk konfesatu bear dira; eta oek ez inorenak, edo besterenak, baizikan penitente bakoitzak bear ditu konfesatu bere pekatuak, berak egin dituanak, ez senarrarenak, semearenak, edo auzoan bizi diranak egin zituenak. Geiago: bear ditu Kristaubak konfesatu bere pekatuak bere kontra; ez deu eskusatu bear esanaz: Jaungoikoak eman ziran naturalak eragin dit pekatu; zerren modu orretan konfesatzea, da ainbeste nola bere kulpa nai izatea Jaungoikoari egoztea, bear deu, bada, bere kulpa konfesatu bere kontra; ezta pekatu egiterako okasioa, edo motiboa eman zionaren kontra ere, baizikan bere kontra solamente. Ez deu deskubridu, edo deklaratu bear nor dan pekatu egitean lagundu zion persona. Ez ditu konfesatu bear benialtzat, pekatu mortaltzat egin dituanak; baizikan pekatu mortalak, mortalak bezela, eta pekatu benialak (konfesatu nai baditu) konfesa bitza benialak bezela. Ez deu ezer konfesatzen, esaten debanak: Por si akaso egin baneban onelako, edo orrelako pekatu: zerren, edo daduka fundamenturik juizio egiteko, edo dudatzeko pekatu egin zebala, edo ez daduka fundamentarik? Fundamentua baldin badaduka, ez da bastante jeneralidade orrekin modu orretan konfesatzea: zerren bear deu esan, edo egin zebala pekatu, edo dudan arkitzen dala; baldin ez badeu, dudatzeko ere, fundamenturik, zertako da esatea: Por si akaso? Ez deu, bada, kondizional onekin, eta ez beste onelakorekin kristaubak konfesatu bear, zerren ez dan ori konfesatzeko modu ona. Konfesatzeko modurik onena da bakoitzak klaro esatea bere pekatuak rodeo bage, ziertoak diranak ziertoak bezela, eta dudakoak diranak dudakoak bezela.

        16. Konfesatu bear dirade pekatuari espezie, edo moeta, beste espezie, edo moeta diferentera mudaturugiten digoen zirkunstanzia aek guziak. Esan nai det: zirkunstanzia aek dirade konfesatu bear diranak, zeñak mediante, pasatzen dan pekatua beste Mandamenturen baten kontra, beste birtuteren baten kontra, edo proximoak deban beste deretxoren baten kontra izatera. Explikatzen naiz klarezia geiagorako exenplo onekin: Suponitu dagigun, personaren batek egin debala juramentu bat gezurrarekin proximoaren fama onaren kontra. Kaso onetan juramentu au ez solamente da Jaungoikoaren Legeko bigarren Mandamentu Santuaren kontrako pekatua, bañan baita zortzigarren Mandamentu Santuaren kontrako pekatua ere dator izatera; eta ala, ez solamente da juramentu gaizto ura Relijioko birtutearen kontrako pekatua, bañan baita orrez ostean ere dator izatera justiziako birtutearen, eta proximoak bere famagana dadukan deretxoaren kontrako pekatua. Razoe orregatik, bada, dago obligaturik penitentea zirkunstantzia ori, eta onelako zirkunstantzia moeta guziak konfesatzera edozeinereko beste pekatu moetan arkitzen diranak. Emendik ezagutu daike Kristaubak, ezein, bere konzientzia examinatzen debanean, ez solamente bear debala prokuratu, dilijenzia prudente batekin, zenbat pekatu egin dituan Mandamentu bakoitzean, baizikan, orrez ostean ere, bear debala prokuratu aberiguatzea pekatu bakoitzean, edirotzen ote dau esan degun alako beste zirkunstanziarik: bada, ez solamente bear dirade osotoro konfesatu pensamentuz, itzaz, obraz, eta omisioaz, edo deskuido kulpableaz egin diran pekatuak, bañan baita pekatu bakoitzari bere espezie edo moeta beste moeta diferentera mudaeragiten dieten zirkunstantzia aek guziak ere, esan degun bezela. Eta ala, zirkunstantzia oez kasorik egiten ez debanak, eta aberiguatu nai ez dituanaz bere konzienziaren examinan, gauza ezagutua da nai ez debana egin konfesioa ona, baizikan sakrilega.

        17. Beste zirkunstantzia aek guziak, pekatuari bere espezie edo moeta mudatzen ez digoenak, baizikan pekatua bere espezie edo moetan bertan solamente agrabatzen, anditzen, edo azitzen debean aek konfesatzeko obligaziorikan eztago, absolutamente, edo jeneralidadean itzegiten degula. Opinio au irakasten deu San Buenabenturak; sententzia onetakoa da Santo Tomas; eta au berau segitzen debe San Antoninok, Eskotok, Durandok, eta beste Doktore askok, eta da ia opinio komuna oraingo Doktorean artean. Bañan au onela izanagatikan ere, beti izango da probetxu andikoa penitentearenzat zirkunstantzia oek konfesatzea.

        Esan degu, ezen, absolutamente, edo jeneralidadean itzegiten dala, eztagoala zirkunstantzia agrabanteak (au da) pekatua bere moetan bertan grabeago, andiago, edo bere mortaldasuna aziago egiten debean zirkunstanzia aenik konfesatzeko obligaziorik; zerren, au egia izanikan ere, ediro litezke kasoren batzuek zeñetan arkitu liitean penitentea zirkunstanzia agrabanteak konfesatzeko obligazioan. Obligazio au, bada, gelditzen da arkitzen danean pekaturen bat zirkunstantzia agrabanteagatik reserbaturik dagoana Preladuaren jurisdiziora; edo zensuraren batez (au da eskomunioren batez) prohibiturik, edo debekaturik; edota Konfesore doktoak eta prudenteak itauntzen dituanean, aplikatzeko penitentzia konbeni dana, edo beste razoe justuren bategatik: onelako kaso guziietan, bada, diot, bearko dituala penitenteak deklaratu konfesioan zirkunstantzia agrabanteak edo pekatua grabeago egiten debean zirkunstantzia aek; eta ala, kaso moeta oez kanpora (ondo bada ere zirkunstantzia agrabanteak konfesatzea) ez dago konfesatzeko obligaziorik, esan degun bezala ia.

        18. Bakoitzak bere eskuan daduka konfesatzea, edo konfesatu bage eutzitzea pekatu benialak; zerren izanikan (Konzilio Tridentinoarekin suponiturik daroagun bezela) Sakramentu penitenziakoaren materia boluntarioa pekatu benialak, ez dago inok oek konfesatzera nezesidadez obligaturik. Eta ala: pekatu mortal bat, edo asko egin dituanak, eta aez gañera badaduzka ere pekatu benial asko eginik, benial aek ez konfesatuarren, ezteu egiten pekaturik, baldin konfesatzen baditu osotoro pekatu mortalak; zerren solamente pekatu mortalak dirade Sakramentu penitenziakoaren materia nezesaria, au da, prezisamente, edo nezesidadeko obligazioz konfesatu bear diranak; bañan pekatu benialak ez dirade obligazio onetakoak, baizikan borondatez konfesatu ditezkeanak, edo konfesatu bage libremente bakoizak eutzi ditzakeanak, pekaturik orregatikan ere egin bage; bañan beti ere da obe benialak konfesatzea.

        19. Egia izanikan ere esan degun au guzia, suzeditu dite kasualidaderen batez Sakramentu penitenziakoaren materia nezesarioa pekatu benialak izatea, au da, prezisamente konfesatu bear diranak, eta ain moduz, nola eutziko balira konfesatu bage, izango lizatean konfesioa gaitza. Iru kasotan, bada, arki liite bat pekatu benialak konfesatzeko obligazio prezisoan. Leenena da, norbait dijeanean konfesatzera, eta ez debanoan beste pekaturik benialak baizen. Bigarrena, boto, edo juramentu eginik dadukanean batek pekatu benialak ere konfesatzeko. Irugarren kasoa da, exkomunioz proximoarekiko tratu, eta konbersazio moeta guzitik, eta ofizio dibinoetarako asistentziatik apartatutzat deklaraturik dagoanarekin itzegiten danean, edo tratatzen danean gauza tenporaletan, edo korputzari tokatzen zaizkan aetan; nola dan, konbersazioan, edo itzegite ordinarioan, naiz kortesian, naiz txanzan exkomulgaturik ala dagoanarekin tratatzea. Iru kaso oetan, bada, pekatu benial aek bear dirade obligazioz konfesatu. Oez kanpora (esan degun bezela) bakoitzaren borondatean dago konfesatzea edo ez konfesatzea pekatu benialak.

        20. Pekatu dan gauzaren bat inork egin baldin bazeban pentsatu bage, edo ezagutu bage pekatu zanik; geroz ezagutu arren, edo ikasi arren gauza ura egitea pekatu dana, eztzeban gauza ura ala eginaz pekaturikan egin: zerren adbertimenturik bage egiten dan gauzan, eta ignoranzia kulpa bagekoaz egiten danean, akzio ura gaitza izanagatikan ere, ez da pekatutzat juzgatzen; eta ala, gero ondoren datorren adbertimentuak, eta ezaguerak edo notiziak ez debean obra, eta akzio pasatu zan ura, pekatu izatera biurtzen. Bañan bear da emen adbertidu, ezen, baldin bere borondatez, edo kulpaz eduki bazeban ignorantzia, eztzebala diskulpatu ignorantzia orrek kulpa izatetik; eta ala, ignorantzia kulpable onekin egin izan bazeban obra gaitz ura, egin zeban pekatu.

        21. Adbertitzen da esan degunaz gañera, ezen baldin inork egiten badeu gauzaren bat pekatu dalako ustean, edo iritzian, edo naiz dudan, eta rezeloan arkitzen dalarik, pekatu ote dan, edo ez ote dan gauza ura egitea: egiten debala pekatu, juizio orretan, edo duda eta rezelo orretan gauza ura egiteaz beraz, naiz gauza ura beraz pekatu ez bada ere.

        22. Imajinazioak, eta pensamentuak guziz torpeak gogora etorri arren ere; naiz diradela Fedearen kontrakoak, naiz Santuen kontrakoak, edo beste edozeinereko materiaren baten kontrakoak: baldin borondateak ez baditu konsentitzen, eta nai izaten, ez dirade pekatu; zerren pekatu izateko imajinazio, eta pensamentu gaiztoak, oen malizia ezagutuaz gañetik, bear dirade izan konsentiduak, eta ala: ematen ez bazate konsentimenturik, aek gogora etorriagatikan ere, ez da egiten pekaturik.

        23. Mandamentu bakoitzean egingo ditugun pregunta guziak adizen dirade pekatu mortalan gañean; eta ala, ez ditugu instruzio onetan ifenten pekatu benialan pregunta aek, zerren (leenago esan degun bezela) oek ez diraden konfesioko materia nezesarioa, baizikan boluntarioa, eta ez luzatzeagatik instruzio au.

        24. Konfesio jenerala obligazio bage, eta bere debozioz egiten deban persona ark eutzi ditzake nai dituan edozeinereko pekatu konfesatu bage, naiz guziz grabeak, edo mortalak badira ere, baldin leenago bein ondo konfesaturik badaduzka. Eta orrez gañera konfesatu diite konbenienzia geiagorekin, obligazioz konfesio jenerala egiten deban persona baño; zerren debozioz egiten debanak, konfesatu ditzake, leenengo konfesatzen danean, Mandamentu baten kontra egin zituan pekatuak solamente: bigarrengo konfesioan konfesatu ditzake beste Mandamentu baten kontra egin zituanak; eta modu onetan gutxibana, gutxibana, prosegidu daike konfesio askorekin konfesio jenerala egin arte guzian.

        23. Konzientzia ondo examinatuz gañera bear deu Kristaubak bere pekatu guzien damua izan, eta propositu firmea ere bai, bere bizi guztian aurrera pekaturik edola ere mortalik batere ez egiteko bein ere geiago.

        26. Pekatuen damu onek (zeñari beste moduz deitzen diogun pekatuen dolorea, urrikimentua, edo arrepentimentua) bear deu izan egiazkoa. Ez dago, bada, egiazko arrepentimentua, edo dolorea, begietatik, negar malkoak ixurtean, edo aurpegia triste ifentean, edo eskuaz bularrak eritzean, edo damu debala pekatu Jaungoikoaren kontra egina solamente esatean, eta onelako beste demostrazio, kanpora deskubritzen diraden oetan batean ere, (egia bada ere onelako demostrazio oek jaiotzen dirana batzuetan damu egiazkoaren anditasunetik:) konsistitzen deu, bada, egiazko dolore, eta arrepentimentu onek, egiaz, eta finjimentu bage, bakoitzak bere biotz osotik damua, eta sentimentua izatean zerren ofenditu deban Jaungoikoa beraren Majestadea dan bezin ona, eta amablea izanik, au da, izanik Jaun bat berez debana on izate bat infinitoa, eta eternoa: Jaun bat, bera danagatik beste bage merezi debana, beti ta beti amatua, serbitua, eta obedezitua gauza guzien gañean izatea. Motibo, eta razoe onegatik, bada, damu izateari pekatu egin, orri deritzo, eta damutasun moeta ori da akto Kontriziokoa. Edo beste modura, egiazko doloreak, eta arrepentimentuak konsistitzen deu, batek pekatu egin deban guziaz damu izatean, edo pekatuagana odioa, edo aborrezimentua, au da, bere biotz osotik pekatuagana etsaitasun egiazkoa beregan konzebitzean eta ifentean, zerren pekatua mediante merezitzen dituan infernuko pena, ta tormentu fin gabeko aek guziak: edo zerren pekatu eginaz beraz gauldu izan deban Jaungoikoaren grazia, eta adiskidetasuna, eta orrenbestez Zeruko Gloria artara zedukan deretxoa; edota zerren dan pekatua (Fedeaz ezaguturik dadukan bezela) gauza torpea, eta itxusia. Motibo, edo razoe oetatik batetagaz pekatua aborrezitzea, da pekatu egin danaren damu sobrenaturala, edo egiazkoa izatea; bada damu moeta au dijoa fundaturik razoe eta motibo sobrenaturaletan, au da, Fedean fundaturik dauden aetan, zeñan ezagutzen ditugun solamente Fedearen medioz, zeña dan birtute sobrenaturala; au da, naturalezaz gañekoa, eta Doe Dibinoa. Damutasun moeta oni deritzo, bada, eta da atrizioa, edo akto atriziokoa: eta damutasun au da bastante konfesio ona egiteko, baldin badaduka pekatariak damu orrekin batera propositu firmea, pekaturik batere geiago ez egiteko bizi dan arte guzian. Badarikan ere, beti izango da razoe, eta gauzarik seguroena, akto amoriozkora, edo kontriziora esforzatzea alegin guziaz.

        27. Damu onek, bada, egiazko kontrizioa, edo egiazko atrizioa izateko bear deu inkluitu intenzio firmea, edo propositu firmea konfesatzeko kulpa, ta pekatu guziak (edolaere mortalak) konzienziaren examina dilijentean aberiguatu ziradenak, Konfesoreak ematen deban penitentzia rezebitzeko, eta kunplitzeko, eta geiago pekaturik ez egiteko: zerren propositu firme au falta zaion damua, ezin izan diite egiazko kontrizioa, eta ez atriziokoa ere; argatikan, bada, uste arren pekatariak, konfesatu zanean bazedukala bere pekatuen damua, eta arrepentimentu egiazkoa, gelditu zan engañatua, baldin iduki ez bazeban esan degun propositua. Propositu au da borondatearen resoluzio jeneroso, eta baliente bat, determinatzen debana, deskonfiaturik bere fuerza naturaletan, eta solo konfiaturik grazia dibinaren sokorru, eta asistenzia aetan, ez biurtzea geiago Jaungoikoa ofenditzera, motibo aek berakgatik, zeñakgatikan izan zeban damu aren Majestade Santisimoa ofenditua. Au da, bada, puntualmente kulpa, eta pekatuen damuak inkluitu bear deban propositua, damua egiazkoa izateko, eta konfesioa ona egiteko. Damurik onena, ta jenerosoena izanik (esan degun bezela) kontrizioa deitzen dioguna, au formatu liite segitzen dan bezela.

 

 

AKTO KONTRIZIOKOA

 

        Neure Jesu-Kristo, Jaungoiko eta Gizon egiazkoa, neure Kriadorea, eta Redenptorea: damu det guztiz, eta biotz osotik, zu ofenditua zu zeradena izanik, Bondade infinita, eta ain amablea, eta zerren amatzen zaitudan gauza guzien gañean, eta neure bizi guztia, eta anima baño ere geiago, argatik beragatik det guztiz damu zu ofenditu zaitudan guztiaz. Nik proponitzen det firmeza, eta resoluzio guziarekin geiago pekaturik ez egitea nere bizi guztian, eta apartatzea zure ofensako okasio guzietatik: konfesatzea neure kulpa, ta pekatu guziak, eta kunplitzea ematen zatan penitenzia: satisfazitzea, eta restituitzea alegin guztiaz inori ezer zor diodan guzia. Zure amorioagatik barkatzen diet neure etsai guztiai; zerren zuk agintzen dezun, argatikan amatzen ditut biotz osotik ni agrabiatu nabean aek guziak. Ofrezitzen derautzut neure bizia, neure anima, neure obrak, eta trabaju guziak zeure Eriotza, eta Pasio santuarekin batera, neure kulpa ta pekatu guzien satisfazioan: nola suplikatzen, eta regutzen dizudan, ala det konfiatzen zure Bondade, eta Miserikordia infinita orregan, barkatuko dirauztazula oraindaño egin diutzudan ofensa guztiak, eta emango didazula zeure grazia perseberatzeko beti zure amorioan, eta obedimentuan mundu onetan bizirikan nadukazun tenpora guzian, finean amadu zaitzatan eternidade bat guzian. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa