www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Doktrina kristianaren explikazioa
Jose Otxoa Arin
1713

      [liburua osorik RTF formatuan]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Doctrina Christianaren Explicacioa Villa Franca Guipuzcoaco onetan euscaraz itz eguitendan moduan, Joseph Ochoa de Arin. Donostian, Pedro de Ugarteren etxean, 1713.

 

 

aurrekoa hurrengoa

KAP. I.
KRISTAUBAK JAKIN BEAR DEBAN
DOKTRINA SANTUAREN
DEKLARAZIOA

 

 

§. I.

Irakasten maio Kristaubari
nori zor dion bere Kristautasuna:
norgandik artu zeban Kristaubaren izena:
zer esan nai deban izen onek:
zer dan Kristautasuna, edo Kristau izatea:
zertarako Jaungoikoak kriatu zeban gizona;
eta zein dan Kristaubaren señalea, eta insignia.

 

        GALDEZEN DIZUT: Aurra zerade zu Kristauba?

        ERANTZUTEN DIZUT JAUNA: Ni Kristauba naiz Jaungoikoaren graziaz.

        G: Norgandik dezu Kristaubaren izen ori?

        E: Kristo gere Jaunagandik det izen au.

        G: Zer esan nai deu Kristaubaren izen orrek?

        E: Kristoren gizona.

        G: Zer da Kristoren gizona, edo aintzat nor dadukazu?

        E: Baptisterio Santuan profesatu zeban Kristoren Fedea dadukan gizona, eta ofreziturik dagoana beraren Majestadearen Mandamentuak guardatzera.

        G: Zertako Jaungoikoak kriatu zeban gizona?

        E: Gizonak Mundu onetan ezagutu, amatu, eta serbitu zegian aren Majestade dibina, eta gero ekusi, ta goza zegian bera betiko Zeruan.

        G: Kristaubaren señalea, eta insignia zein da?

        E: Krutze Santua.

        G: Zergatik?

        E: Zerren dan Krutzea Kristo Kruzifikatuaren figura, edo itxura, zeñean redimitu ginduzan aren Majestadeak.

        G: Zenbat modutara egiten deu Kristaubak bere korputzean Krutzearen señalea, Krutzearen birtutez bere animaren etsaietatik defenditzeko, eta bitoriarekin irteteko.

        E: Bi modutara.

        G: Leenengo modura, nola?

        E: Eskuieko eskuaren beatz andiari arrimatzen zaio urreneko beatza inklinaturik, edo makurturik, zeñaz gelditzen diraden beatz biak Krutzearen figura, edo itxura eginik; eta figura artan daudela, egiten ditut iru Krutz beatz andienaz: Leenengo Krutzea bekokian: bigarrena auban: eta irugarrena bularretan.

        G: Modu orretan ziñatzen zeradenean, Krutze bakoitzean zer esaten dezu? Erakutsi egizu.

        E: Krutze Santuaren + señaleagatik: geure + etsaietatik: libra gaitzazu + geure Jaungoikoa.

        G: Nola egiten dezu Krutzearen señalea bigarren modura?

        E: Eskuieko esku guzia bekokitik eratsitzen dedala bularraren azpiraño, eta pasatzen dedala esku au berau ezkerreko sorbaldatik eskuieko sorbaldaraño.

        G: Modu orretan ziñatzen zeradenean, zer itz esaten dezu?

        E: Deitzen diot Trinidade Santisimari modu onetan: Aitaren, eta Semearen + eta Espiritu-Santuaren izenean. Amen.

        G: Bekokian, auban, bularrean egiten diranean Krutzeak, eta aizkenengo modu orretara esku osoarekin Krutzea egiten danean, itz santu oriek esanaz batean; nola deritza orrela Krutzearen señaleak egiteari?

        E: Santiguatzea.

        G: Itz santu oriek esan bage, Krutzearen señale oriek egiteari nola deritza?

        E: Ziñatzea deritza Jauna.

 

        Artu egizu, bada, Krutze santuarekin debozio andia: Krutzea da Jenero humanoaren redenziorako gere Jesu Kristok artu zeban instrumenturik prinzipalena: Krutzean benzutu zituan aren Majestadeak geure etsai guziak, eta oen kontra eutzi zigon Krutzeari birtute andia geure defensarako, eta anparorako: Krutze Santuarekin, eta beraren birtutean benziduko ditugu demonioa, mundua, eta geuren apetitu gaiztoak, baita geure gorputzeko osasunean gaitza egin nai digun edozeiñereko kriatura ere. Krutze Santua adoratzen dezunean esan eikezu: Adoratzen, eta bedeinkatzen zaitugu Kristo, zuk zeure Krutzearen medioz redemitu zenduan mundua.

        Ziñatzen, eta santiguatzen geradenean konfesatzen ditugu geure Fede Santuko Misterioaetan prinzipalenak: Trinidade Santuaren Misterioa, eta Enkarnazioko Misterioa, eta Kristo geure Jaunaren eriotza, eta Pasio Santua. Leenengo Krutzea bekokian eginaz konfesatzen degu Trinidade Santuko leenengo Persona dala Aita: bigarren Krutzea auban eginaz konfesatzen degu, bigarren Persona dala Semea: Irugarren Krutzea bularrean eginaz konfesatzen degu, irugarren Persona dala Espiritu-Santua; eta aizkenean esku guziarekin Krutze bat, leenengo iru Krutze aek arzeen dituana, eginaz konfesatzen degu, iru Persona aek distinta, edo diferenteak izan arren, irurak dabeela naturaleza dibina bat, eta argatikan diradela Jaungoiko bat bakarra.

        Bekokitikan bularraren azpira, edo aurra injendratzen dan lekura eskua jautxitzeaz konfesatzen degu, Aita Eternoaren Semea gizon egin zala Maria Birjinaren entraña garbi aetan: eskua alde ezkerrretik alde eskuiera pasatzean, konfesatzen degu, Espiritu-Santuaren obraz egin izandu zala gizon Trinidade santuko bigarren Persona Aita Eternoaren Semea, zeñari deritzon Jesu-Kristo.

        Bost beatz eskuieko oetan, daude representaturik Kristoren bost llaga preziosa aek. Eskuieko eskuaren beatz andian dago signifikaturik, edo aditzera emanik Kristoren dibinidadea, edo naturaleza dibina, au da, Jaungoikotasuna: Beatz andi oniri, inklinaturik juntatzen, edo arrimatzen zaion urreneko beatz onetan aditzera ematen da Kristoren naturaleza humana edo gizontasuna: Eta beatz oek biok Krutze aren gisan onela ifeniaz konfesatzen degu Kristok gizona zan partetik, padezitu zebala bere borondatez eriotza, eta Pasioa krutzean gu salbatzearren.

 

 

§. II.

Lau gauzatara reduzitzen da
Kristaubak jakin bear deban Doktrina.

 

        G:. Zenbat gauza jakitera dago obligaturik Kristauba uso razoezkora datorrenean bereala, bizitza tenporako onetan Jaungoikoa ezagutzeko, amatzeko, serbitzeko, eta gero beste bizitza fin bageko artan beraren Majestade Dibina ekusteko, eta gozatzeko?

        E: Lau gauza. Leenena jakin bear deu, zer sinistu: bigarrena, zer Orazio egin: irugarrena, zer obra egin: eta laugarrena zer rezebitu bear deban.

        G: Nola jakingo deu, zer sinistu bear deban?

        E: Kredoa, eta Kredoan enzerraturik dauden artikulu, edo sententzia brebe aek zer esan nai debean jakinaz.

        G: Nola jakingo deu, zer Orazio egin bear deban?

        E: Pater-nosterra, eta Paternosterreko Orazio onek zer esan nai deban jakinaz.

        G: Nola jakingo deu, zer egin bear deban?

        E: Jaungoikoaren Legeko amar Mandamentuak, eta Eleiza santuaren bost Mandamentuak, zer agintzen debean jakinaz; eta aek guziak bear ditu gorde osotoro.

        G: Nola jakingo deu, zer rezebitu bear deban?

        E: Jesu-Kristok berak inbentaturik, eta instituidurik, edo eginik bere Eleiza Esposa santeari eutzi ziozkan Sakramentuak ondo jakinaz.

 

 

 

DOKTRINA KRISTIANAREN
LEENENGO PARTEA

 

 

§. III.

Explikatzen dirade Kredoko Artikulu guziak.

 

        G: Nola esan bear degu Kredoa?

        E: Nik sinisten det Jaungoiko Aita guztiz poderoso, Zeruaren, eta lurraren kriadoreagan, &c.

        G: Nai ditutu jakin, eta ezagutu Kredoan arkitzen diraden Misterio, eta Artikulu, edo sentenzia brebe aek guziak?

        E: Bai Jauna: zerren badakit bestela ezin salbatuko naizana: eta baldin neure kulpaz ez badakitzat, baita nagoana ere pekatu mortalean.

        G: Bada deseatzen dezunazkero jakitea, eta ezagutzea; esan egidazu: Zenbat Jaungoiko dirade?

        E: Bat bakarra egiazkoa, eta ez besterik.

        G: Nor da Jaungoikoa?

        E: Da Jaun bat infinitamente ona, sabiduria, edo Jakiunde infinitoa debana, poderio infinitoa, justua, eternoa, gauza guztien prinzipioa eta fiña, eta berak prinzipiorik, edo asierarik ez debana, eta ez izango ere kaburik, edo akabeerarikan batere.

        G: Jaungoiko au izanik bat bakarra, egiazkoa; ote da Persona bat bakarra?

        E: Ez Jauna, baizikan iru Persona distinta, bata besteagandik diferentea dana; bañan goizian igoalak, eta berdinak.

        G: Nor dirade iru Persona oek?

        E: Aita, Semea, eta Espiritu-Santua.

        G: Aita Jaungoikoa da?

        E: Bai Jauna.

        G: Semea Jaungoikoa da?

        E: Bai Jauna.

        G: Espiritu-Santua Jaungoikoa da?

        E: Bai Jauna.

        G: Oek ez ote dirade iru Jaungoiko?

        E: Ez jauna, baizikan Jaungoiko egiazko bat bakarra, eta eternoa.

        G: Zergatik, bada, ez dirade iru Jaungoiko, iru persona diraden bezela?

        E: Zerren personak iru, eta distintak badira ere ez debea esenzia bat baizikan guztien artean: eta ala, iru persona oek debea esenzia, naturaleza, edo izate dibino bat, Jaungoikotasun bat. Onegatik, bada, iru persona distinta, edo diferente oek, ez dirade iru Jaungoiko, baitzikan Jaungoiko egiazko bakar bat.

        G: Aita ote da Samea?

        E: Ez Jauna.

        G: Espiritu-Santua ote da Aita, edo Semea?

        E: Ez jauna.

        G: Zergatik, bada.

        E: Zerren personak diraden distintak, edo diferenteak, irurak izan arren Jaungoiko egiazko bakar bat; zeña dan Trinidade Santuko Misterioa, konfesatzen deguna.

        G: Nola da Jaungoikoa guztiz poderosoa?

        E: Zerren bere borondate, edo nai dibinoaz, beste bage, egiten deban nai deban guzia: eta ala, bere eskuan daduka Jaungoikoak nai deban guzia egitea, eta ez da posible iñork aren Majestadeari ezer eragoztea, eta ezerk resistitzea; zerren, izanik Jaungoikoaren borondatea lomismo, ta ainbeste, nola Jaungoikoaren beraren poderioa: da gauza agiria, egin daikeana berak nai deban guzia.

        G: Jaungoikoa Kriadorea da?

        E: Bai jauna.

        G: Nola da Kriadorea?

        E: Zerren berak deban berez poderioa, eta birtutea sortzeko nai deban guzia. Eta nola ez dan Jaungoikoaren poderiorentzat inposiblerik eta difikultaderik, eta ez nekerik ere: berak aren Majestadeak, nekerik eta difikultaderik batere bage, solo bere borondateaz, edo nai izanaz beste bage, sortu zituan Zeruak, eta Lurra, gauza bisible, ta inbisible, guziak, au da: ezerezetik egin zituan gauza guziak, zerren leen ez ziraden gauza aei eman zien izana, edo naturaleza; eta onela gelditu ziraden, begiakin ekusi litezkean, eta ekusi ezin litezkean gauza guziak kriaturik, edo sorturik; eta ain erraz nola kriatu zituan desegindu ditzake, edo lengo ezer ez artara bertara itzuli ditzake gauza oek guztiak beraren Majestadeak nai baleu, nai izanaz beste bage.

        G: Nola, bada, diraute, eta iraungo debe gauza kriatu guziok desegindu bage, edo ezerezera biurtu bage.

        E: Zerren Jaungoikoak konserbatzen, eta mantenitzen dituan, bera gauza guzietan egonaz, edo arkituaz.

        G: Jaungoikoaz ostean, iñork ere bestek kriatu, edo sortu ote daike gaugarik?

        E: Ez, zerren ezin izan dite beste Kriadorerik, edo gauzarik sortutzeko poderiorik berez debanik, Jaungoikoa bera baizik.

        G: Jaungoikoa Salbadorea da?

        E: Bai jauna; bada ematen digu geure salbaziorako bere grazia.

        G: Jaungoikoa Glorifikadorea da?

        E: Bai, bada ematen die gloria, beraren grazian perseberatzen debean guziai.

        G: Aita, Semea, eta Espiritu-Santua, iru Persona oek, zenbat Kriadore, Salbadore, eta Glorifikadore ote dirade?

        E: Nola iru Persona distinta oek diraden JaungoiKo bat bakarra, ala dirade Kriadore bat, Salbadore bat, Glorifikadore bat bakarra; zerren irurak debe Jaungoikotasun bat, on izate bat, borondate bat, poderio bat.

        G: Trinidade santuko Persona oetatik zein egin zan gizon?

        E: Semea bera, eta ez besterik.

        G: Nola, eta nun gizon egin zan?

        E: Gere naturaleza artuaz, Maria Birjinaren entraña garbi aetan.

        G: Noren obraz?

        E: Espiritu-Santuaren obraz.

        M: Orrenbeste erantzutea da bastante, edo asko adina zuretzat: badarikan ere, nai dizut Artikulu au klarezia geiagorako explikatu, memoriaz ikastera obligatzen ez zaitualarikan ere explikatuko degun modu onetan.

        Artikulu onetan, bada, deklaratzen da, Jaungoikoaren Semea zer modu marabillosoan gizon egin zan; zerren, gizon guziak konzebitzen, eta jaiotzen badira ere aitagandik, eta amagandik: eta orregatik beragatik, gelditzen ez bada ere ama donzella, edo birjindadearekin, semea konzebitu, ta jaio ezkero; au onela dalarik ere, nai izan zebanean Jaungoikoaren Semeak gizon eginikan gelditu, orregatikan ere nai izandu ez zeban aitarik izan zegian lurrean, edo munduan, baizikan Ama bakarrik Aitarik bage. Ama, au beti izandu zan Birjina, edo donzella garbia; zerren Espiritu Santuak (au da) Trinidade santuko irugarren Persona dibinoak, Aitarekin, eta Semearekin igualmente Jaungoiko bat bera danak, bera poderio infinitoaz formatu zeban Maria Birjinaren odol garbitik, eta donzella aren beraren sabel birjinalean aur perfektisimo, ta guziz eder baten korputza: eta orduan, edo instante artan bertan kriatu zeban, edo sortu, anima bat guziz exzelentea; zeña juntatu, eta unitu izan zigon aur eder, eta perfektisimo aren korputzari; eta au guziau Jaungoikoaren Semeak juntatu zigon bere Persona dibinoari berari. Bañan, esan ditugun gauza oek guziak, edo obra miragarri au guzia egin izandu zan beingoan, batetan edo instante batean bertan. Modu onetan, bada, Berbo Eternoa, leen solamente Jaungoikoa zana (tenpora bage, eta asierarik bage) asi izandu zan tenporaz gizon izaten; eta nola Jesu-Kristok Jaungoikotasunean, edo Jaungoikoa dan partetik ez deban amarik, baizikan Aita bakarrik; ala, modu artara, gizontasunean, edo gizona dan partetik ez deu aitarik, baizikan Ama bakarrik.

        1. Emendikan gatoz ezagutzera, eta konfesatzera fedearen medioz, fedeak erakusten dirauzkun egia oek. Leenena: Birjina Maria aurdun gertatu zalarikan ere, gelditu zala leen bezela donzella, eta garbi, zerren ez zeban inoiz ere izan gizonan artetik inorekin ere parterik batere; eta nola konzebitu ez zeban gizonaren obraz, baizikan Espiritu-Santuaren obraz, eta birtutez: gelditu zan leen bezela gero beti donzella, eta garbi.

        2. Bigarrena, MARIA Santisimak konzebitu arren Kristo bere sabel birjinalean Espiritu-Santuaren obraz, orregatikan ere ez degu esan bear, Jesu-Kristoren Aita Espiritu-Santua dala: zerren, aita izaterako ez da asko, edo bastante, edozein moduz gauza bat egitea; baizikan, orretarako bear deu batek bere sustanziati, edo naturalezati bertati, egin gauza ori. Espiritu-Santuak, bada, nola berak deban naturalezati, edo sustanziati bertati ez zeban egin Jaungoikoaren Semearen korputza, baizikan Maria Birjinaren odol garbitik, argatikan ez deritza, eta ezin izan ere zeitean Kristoren Aita Espiritu-Santua.

        3. Irugarrena: Kristo, Jaungoiko dan partetik, da Aita Eternoaren Seme Eterno bakarra, zerren Aita dibinoagandik deban bere Dibinidadea, edo Jaungoikotasuna eternidadetik (au da) tenpora guzia baño ere leenagotik, asierarik edo prinzipiorik bage; zerren Eternidadeak ez deu prinzipiorik, asierarik, eta finik, edo akaberarik batere; onela, bada, Kristo Jaungoikoa dan partearren; da Aita Eternoaren Seme Eternoa, eta bakarra: Bañan Kristo, gizona dan partetik, da Maria Santisimaren Seme bakarra, zerren Ama andre birjina, donzella garbi onegandik deban korputz humanoa, bañan ez eternidadez edo prinzipio bage; baizikan, tenporaz asia, eta artua. Eta nola tenpora orretan Kristok artu ez koban personalidaderik, edo personatasunik batere, naturaleza humanoa, edo humanidadea baizikan bakarrik: bada personalidade humanoa, eta humanidadea dirade gauza bi diferentak: ala Kristok, izanagatikan ere naturaleza bi, bata dibinoa Eternidadetik, zeñaz dan Jaungoiko egiazkoa; eta bestea humanoa tenporaz artua, zeñaz dan gigon egiazkoa: ez ditu orregatikan ere Persona bi, baizikan bat bakarra, bañan ez persona humanoa, baizikan Persona Dibina solamente. * Vide Symbol, S. Athanasij.

        Laugarrena: Iru Persona Dibina aek beingoan, eta juntamente konkurritu zebean Semearen Enkarnazioa egitera; zerren, nola guzietan arkitzen dan, edo guziak debean poderio bat, jakiunde bat, borondate, edo nai bat; Persona Dibina batek egiten deban gauza, ori bera egiten debe guziak junto: bañan orregatikan ere, poderioaren obra guziak atribuitzen zaizka Aita Eternoari jakiundearenak (edo sabiduriarenak) Semeari, eta amorioarenak Espiritu-Santuari; eta zerren Enkarnazioko obra inefable, eta admirable au izandu zan, Jaungoikoak jenero humanoari zigon amorio infinito aren obra: argatikan obra au atribuitzen zaio Espiritu-Santuari; eta ala, ondo konfesatzen degu, esaten degunean: Jesu Kristo konzebitu, edo enkarnatu, edo gizon egin izandu zala MARIA Birjinaren sabel birjinalean Espiritu-Santuaren obraz.

        Modu onetan, bada, explikatzen da Misterio au karezia, eta notizia geiagorako; badarikan ere (len adbertidurik dagoan bezela) ez daduka jente komunak modu onetan, eta onenbeste menudenziarekin Misterio au ikastera , eta jakitera obligaziorik. Asko dan adinbat izango da lenago galdezen diraden iru gauza aek, orain, galdetuaz, berriro esango dan gauza jakitea.

        Galdetzen zaio, bada Kristauari: Kristo jaio zanean, nola gelditu zan MARIA Ama andrea?

        E: Kristo jaio baño len, jaiotzean, eta jaio azkero ere, Maria Ama andeea gelditu zan beti leen bezela, birjina, edo donzella, eta garbia.

        G: Zergatikan Kristo gizon egin zan?

        E: Gu redimitzeagatik, libratu, eta reskatatzeagatik geuren pekatuetatik, demonioaren kaptiberiotik, ta esklabitudetik; eta salbatu gindezen.

        G: Nola redemitu, reskatadu, edo libratu ginduzan?

        E: Padezituaz ogeita amairu urtean gugatik trabaju, eta tormentu andiak, eta eriotza afrenta andiaz betea rezebituaz krutze batean, an bere eskuak, eta oñak ilzeakin josirik, eta napur biren erdian ifenirik, nun bere bizia emanaz gañera, ixuri izan zeban bere odol preziosoa; eta onela eutzi ginduzan redimiturik.

        G: Jaungoikoa zan partetik, ala gizora zan partetik ilik gelditu zan krutzean?

        E: Gigona zan partetik il zan, zerren Jaungoikoa zan partetik (izanik espiritua) ezin il zeitean.

        G: Zer da ilik gelditzea?

        E: Anima korputzagandik apartatzea.

        G: Kristo krutzean il zanean Korputz Santua, eta Anima Santua apartadu ote ziraden Dibinidadeagandik?

        E: Ez ziraden beiñ ere apartadu Dibinidadeagandik, baizikan gelditu ziraden Korputza, eta Anima alkargandik apartadurik, bañan ez Dibinidadeagandik; zerren ala Korputza, nola Anima gelditu ziraden Dibinidadearekin uniturik.

        G: Anima Santua Korputz Santutik apartadu zanean, nora jatxi zan?

        E: Ez zan jaitxi kondenaturik zeuden kriatura desditxatu aen lekura, baizikan Linbora, au da: Abrahanen Senoa deitzen zitzaion lekura, nun arkitzen ziraden Anima justuak deteniturik, Kristoren etorrerari itxedeten, edo esperatzen: eta Kristoren Anima gloriosoa Dibinidadearekin uniturik aruntz agertu zanean, bertatik ekusieragin zien bere dibinidadea an arkitzen ziraden Anima justu aei guziai, eta ala gelditu ziraden bereala instante artatik glorioso, edo gloriaz beterik.

        G: Korputz santua nun gelditu zan?

        E: Krutze santutik eratxi, eta gelditu zan sepulturan, arri andi batez sepultura itxirik.

        G: Kristo il zanetik zenbatgarren egunean resuzitadu, edo piztu zan?

        E: Irugarren egunean.

        G: Zer da resuzitatzea, edo piztutzea?

        E: Anima bere leengo korputz artara bertara biurtzea, eta arekin berriro juntaturik, eta uniturik gelditzea.

        G: Nork resuzitadu zeban Kristo?

        E: Bera resuzitadu zan bere poderioz, eta birtutez.

        G: Nola resuzitadu zan?

        E: Juntatuaz bere Anima, eta bere Korputza alkarrekin; modu orretan gelditu zan glorioso resuzitaturik, andik aurrera ezin bein ere berriz il zeitean moduan.

        G: Resuzitadu zanetik zenbatgarren egunean igo zeban Zeruetara; eta noren birtutez?

        E: Berrogeigarren egunean, eta bere birtutez.

        G: Nola dago Kristo Zeruan?

        E: Jarririk, edo eseririk Aita Eternoaren alde eskuietik.

        G: Zer da Aita Eternoaren alde eskuietik Kristo eseririk egotea?

        E: Aita Eternoak ez deu alde eskuirik, eta ezkerrik, zerren da Espiritua solamente; eta ala, itz onetan irakasten zakuna da, ezen Kristok, Jaungoiko dan partetik, igualmente (edo berdin) debala gloria Aita Eternoarekin, eta Espiritu-Santuarekin: bañan Kristo izanik juntamente gizona, gozatzen debala gizona dan partetik, Zeruan diraden beste Santu, eta Santa guziak gozatzen debean baño gloria geiago.

        G: Noiz etorriko da Kristo, biziak, eta illak juzgatzera?

        E: Munduaren fiñean, eta aizkeneengo egunean; eta orregatik deritza egun ari, Juizioko eguna.

        G: Bizien, eta illen korputzak resuzitatuak geldituko ote dirade egun artan, eta betiko?

        E: Bai jauna; eta guztiak presentaturik arkituko dirade Jesu-Kristo Juez supremo aren presentzian, eta aurrean.

        G: Zeintzuek dirade illak, eta biziak?

        E: Biziak aditzen dirade, graziako estaduan eriotzeak mundu onetan arkitu zituan aek; eta beste modutara deitzen diegu oei onak. Illak aditzen dirade, pekatu mortaleko estaduan eriotzeak mundu onetan arkitu zituan aek; eta beste modutara deitzen diegu oei, Gaiztoak.

        G: Zer premio emango die Kristok onai, eta gaiztoai?

        E: Onai emango die sekulako gloria eta, ala, Onak juango dirade korputz ta anima Zerura Jesu Kristoren konpañian, gloria beti iraungo debana gozatzera: eta Gaiztoai emango die sekulako penak; eta ala Gaiztoak juango dirade Infernura korputz ta anima, erretzen an egotera demonio guzien konpañian, eta Jaungoikoaren presenzia eder artatik betiko, remediorik bage, apartaturik, edo urtegirik; zeña izango dan pena ta tormentu guztien artean andiena.

        G: Beraz Kristo, geure Jaungoiko, eta Gizon egiazkoa, Juez justua da?

        E: Bai, guziz justua da.

        G: Graziako estaduan eriotzeak arkitzen dituan aentzat baldin badago Zeruko gloria; esan egidazu: zer da Grazia?

        E: Da grazia: izan dibino bat; geure animari bizitza ematen digona, zeñaz mediante arkitzen geraden Jaungoikoaren adiskide, beraren seme adoptibo ta eskojitu; eta gloriaren heredero eginik.

        G: Zerzaz galtzeen degu grazia dibina?

        E: Pekatu mortala eginaz.

        G: Zer da pekatu mortala?

        E: Da imajinatu al ditean gaitzikan andiena, kentzeen diguna geuren animaren bizitza, zeña dan grazia: Jaungoikoaren etsai mortal egiten gaituana, eta demonioaren esklabo, eta seme izatera biurtzen gaituana, eta infernuaren heredero eginikan eutzitzen gaituana.

        G: Nola egiten da pekatu mortala?

        E: Esanaz, edo itzeginaz: obratuaz, edo eginaz: pensamentu konsentituaz, edo deseatuaz gauzaren bat Jaungoikoaren Lege eterna aren kontra materia grabean, edo gauza andian.

        G: Pekatu mortal bakar batek merezitzen ditu infernuko pena ta tormentu eterno aek guziak?

        E: Bai, jauna.

        G:.Zer da Infernua?

        E: Infernua da: leku, edo puesto arrigarri bat, nun demonio guziak, eta beste kondenatu guziak dauden, eta egongo diraden beti, ta beti, bein ere fin bage, penaz ta tormentuz beterik, inoiz ere andik irteteko, edo libratzeko esperantzarik batere bage.

        G:. Zer da Gloria?

        E: Gloria da: ondasun, eta kontentu egiazko posible guztien betetasun bat, gaitzikan eta miseriarikan batere ez dabena; nun Bienabenturaduak, Jaungoikoa ekusiaz, eta amatuaz, dauden gozatzen, eta egongo diraden posesio dultze artan, deseatu al litezkean kontentu guziakin, eta inoiz ere galtzeeko bildur bage, zerren beti iraungo deban akaberarik, edo finik bage.

        G: Iñor ere salbatu ote diite, eta juan gloriara, Eleiza Ama santuaren semerikan baizen besterik?

        E: Ez, jauna; zerren Eleizan sartutzen diraden aentzat, edo Eleizaren mienbro egiten diraden aentzat baizen ez dago salbaziorikan: eta ala, Eleizaz kanpora, edo Eleizan sartutzen eztanik, ez da salbatzen, eta ezin arkitu ere daike salbaziorik.

        G: Nola gizona Eleizaren mienbro, eta seme egiten da?

        E: Eleizara sartuaz.

        G: Nundik, edo nola Eleizara sartuko da?

        E: Baptisterio santutik; au da; Baptisterio santua rezibituaz.

        G: Zer da Baptisterio santutik Eleizara sartzea?

        E: Kristau egitea; eta ori da, Eleiza Ama santuaren seme, eta mienbro eginikan gelditzea.

        G: Zer da Eleiza santua?

        E: Kristau fiel guztien kongregazioa, unioa, edo multitudea.

        G: Nor da Eleiza militante aren, edo mundu onetako Kristau fiel guzien burua?

        E: Kristo da buru inbisiblea, eta Prinzipala; au da: geure begiakin orain ezin ekusi daikegun burua da Kristo; eta ez solamente mundu onetan; bañan baita Zeruan ere. Buru bisiblea, edo mundu onetan begiakin ekusten dan burua, da Aita Santu Romakoa, Kristoren beraren Bikarioa, zeña eutzi zigun aren Majestadeak bere lekuan, eta bere Eleiza Santu onen burutzat lurrean; eta onegatikan gaude guziok Aita Santu Romakoari obedimentua ematera obligatuak.

        G: Kristau Fielak partizipante ote dirade, edo badirade parte bata bestearen ondasun espiritualetan?

        E: Bai, jauna, zerren izanik korputz mistiko baten mienbroak; au da izanik Kristau Fiel bakoitza Eleiza Santuaren mienbroa, laguntzen zaizka alkarri euren orazio, eta obra birtutezkoakin: eta oni deritza, eta au da Santuen Komunioa.

        G: Arkitzen ote da Eleiza orretan geuren pekatuen barkaziorako remediorik?

        E: Bai, bada remedio ori eutzi zigun Kristok berak instruidu. edo egin zituan Sakramentuetan, aetan eutziaz depositadurik bere eriotzako, eta pasio santuko merezimentuak. Au konfesatzen degu Kredoan esanaz: Sinisten det pekatuen barkazioa.

        G: Sakramenturen batean gelditu ote zan Kristo bera?

        E: Bai, jauna: Sakramentu Eukaristiakoan gelditu zan; zeñari deitzen diogu beste modura: Komunioko Sakramentu Santua, eta Altareko Sakramentu Santua. Sakramentu onetan dago, bada, Kristo; zerren Hostia konsagratuan dago Kristo guzia bizirik, eta, ainbeste dago Kaliza Santuan; ez gutxiago, eta ez geiago.

        G: Nola gelditzen da Kristo Hostian, eta Kalizean?

        E: Sazerdoteak bere presentzian Altare santuan dadukan hostia (zeña dan legamia bageko ogia) eta Kalizean ifenirik dadukan maats ardoa konsagratuaz, beste bage.

        G: Nola konsagratzen ditu hostia, eta ardoa?

        E: Jesu Kristok ogiaren, eta ardoaren konsagrazioan esan zituan itz dibina aek esanaz bear dan intenzioarekin, eta aren Majestadearen memorian, eta representazioan.

        G: Hostia konsagratzeko Sazerdoteak esaten dituan itz dibina aen birtutez, zer gelditzen da hostian?

        E: Jesu Kristoren Korputz bizia.

        G: Ardoa konsagratzeko esaten dituan beste itz dibina aen birtutez, zer gelditzen da Kaliza Santuan?

        E: Jesu-Kristoren odol bizia.

        G: Zerutik jaitxitzen ote da Kristo hostiara, eta kalizera?

        E: Ez, Jauna: baizikan, Zeruan dago beti Kristo; eta zeruan dagoelarik, eta an gelditzen dalarik ere, gelditzen da modu marabilloso batez aren Majestadea hostian, eta Kaliza santuan.

        G: Nola, bada, ori orrela?

        E: Zerren Sazerdoteak, konsagraziorako eduki bear deban iritenzioarekin batera esaten dituan itz santu, dibina, eta poderoso aen birtutez pasatzen dan hostiak deban ogiaren substanzia Kristoren Korpotz-bizia izatera; eta kalizean dagoan ardoak deban substanzia pasatzen da, beste itz dibina konsagrazioko aen birtutez, Kristoren odol bizia izatera: eta onela, Zerutik lurrera jautxi bage, gelditzen da Kristo Jaungoiko ta gizon egiazkoa bizia hostia konsagratuan, eta Kaliz konsagratuan.

        G: Komunio Santua rezebitzen degunean, Hostia konsagratu artan rezebitzen ote degu ogirik, edo ogiaren substanziarik?

        E: Ez, jauna, baizikan Kristo bizia bera; zerren ogia (leen esan degun bezela) konbertidu zan Kristoren Korputz bizitaren substanzian; eta ardoa aren Majestadearen beraren Odol biziaren substanzian; eta onegatikan, bada, an ez da gelditzen, edo arkitzen, ogiaren substanziarik batere, baizikan ogiaren iruditasuna, edo aparienzia, eta ogiaren akzidenteak bakarrik: akzidenteak dirade ogiaren kolorea, usaia, saborea, figura, eta kantidadea, au da, anditasuna, edo txikitasuna; eta ainbeste erantzuten det Kaliz Santuagatik, zerren ardoa konsagraturik gelditu zan instante artatik, an ez zan gelditu arraizkero ardorik, edo ardoaren subtanziarik, akzidenteak baizen besterik ardoaren gauzarik.

        G: Hostia asko Sazerdoteak konsagratzen dituanean, zenbat hostia diraden, beste ainbeste Kristo ote daude hostia Santuaetan?

        E: Ez, jauna; zerren Kristo Jaungoiko, ta Gizon egiazko bat bakarra baizen ez da beste Kristorik; eta aren Majestadea ere ez da aumentatzen, eta repartitzen hostia aetara: eta ala Kristo Jaungoiko, eta Gizon egiazko bakar bat bera arkitzen da, eta dago Hostia konsagratu guzietan igualmente, edo berdin.

        G: Beraz, milla persona, komulgatzen diraden horduan, persona aetatikan batek rezebitzen deu beste guztiak adinbat: eta beste guziak, persona bakar ark adina rezebitzen debe, ez gutxiago, eta geiago?

        E: Ala da egia: Kristau batek rezebitzen deban Kristo bizi ori bera rezebitzen debea beste guztiak; eta Kristau bakoitzak Kristo guztia, Jaungoiko, eta Gizon egiazko bizia.

        G: Hostia konsagratua Sazerdoteak partitzen, edo zatitzen debanean, zatitzen ote deu Kristoren Korputza, edo Korputz aren parterik?

        E: Ez jauna; eta ala, zati zati egingo baleu ere Hostia Santua, orregatikan ere zatirik ezin kendu leikeo Kristoren Korputz Santu ari: argatikan dago, bada, Hostiaren zati guzietan Kristo bat bera osorik: eta zatirik txikienean dago beste guzietan bezela bizirik, eta osorik.

        G: Aita, eta Semea eta Espiritu-Santua, Trinidade Santu guzia ote dago Altareko Sakramentu Santu onetan?

        E: Bai, jauna, ala da egia: bada an dago Jaungoiko bat guzia.

        G: An ote dago Maria Santisima, edo beste santuren bat, edo Aingeruren bat?

        E: Ez dago Sakramentu artan Maria Santisima, eta ez beste Santurik, ta Santarik, eta Aingerurik batere.

        G: Animea eternoa ote da, edo bein ere kaburik, eta finik bage beti iraungo debana?

        E: Bai, jauna; zerren iraungo deu eternidade guzian, edo bein ere fin bage.

        G: Zer suertek itxedeten dio eternidade guzian?

        E: Suerte bitatikan batek; edo itxedeten dio gloriak, zeñean beti biziko dan Jaungoikoa gozatzen Bienabenturaduen artean, eta konpañian; edo itxedeten dio infernuak, zeñean bizi bearko deben demonioakin, eta beste kondenatu guzien konpañian, pena eternoak padezitzen; eta au da Kredoan konfesatzen degun aizkenengo Artikulua esaten degunean: Sinisten det Bizitza eterna. Eta oneraño da guk distinzio, eta deklarazioarekin sinistu bear degun guztia.

 

 

§. IIII.

Akto Fedekoa, Esperanzakoa,
eta Karidadekoa zer diraden,
noiz egin bear diran,
eta egingo diran.

 

        G: Kristaubak zertan geiena, eta prinzipalmente exerzitatu bear deu, Jaungoikoari agradatzeko beraren serbitzioan, eta bere animaren salbazioa alkanzatzeko?

        E: Akto Fedekoak, Esperantzakoak, eta Karidadekoak egiten afektoaz, eta obraz.

        G: Zer da Akto Fedekoa?

        E: Da neure gogoaz, eta biotzaz firmeza guziarekin osotoro sinistutzea Kredoan enzerraturik dauden misterio, artikulu, eta egia aek gustiak, zerren Jaungoikoak berak rebelatu, edo aditzera eman zirauzkan Eleiza Ama santuari, eta onek zerren neuri proponitzen, eta irakasten dirauztan, bera sinistua iran dadin; eta Kredoan enzerraturik dagoanaz ostean Eleizak berak Fedeko gauzatzat, rezebiturik dadukan guzia nik sinistea.

        G: Nola egiten da Akto Fedekoa?

        E: Atenzioarekin Kredoa esanaz, eta sinistuaz an deklaraturik dauden misterio, eta egia guztiak, eta Eleiza Ama santuak Fedeko egiatzat sinisten deban guzia sinistuaz.

        G: Zer da Akto Esperantzakoa?

        E: Da artutzea neuregan, edo neurekiko esperanza firmea, Jaungoikoak bere on izate infinitoaz, eta Jesu-Kristoren merezimentuak mediante diralarikan, salbatuko nabela, eta neure salbaziorako bear ditudan medio guztiak emango dirauztala beraren Majestadeak.

        G: Nola egiten da Akto Esperanzakoa?

        E: Konfiantza osoarekin neure biotza Jaungoiko miserikordiosoagana altxaturik, Paternosterra atenzioarekin esanaz; zerren orazio onetan eskatzen diogu Jaungoikoari grazia, eta gloria.

        K. Zer da Akto Karidadekoa?

        E: Da neure biotz guztia Jaungoikoagana ifentea, eta amatzea beraren Majestade dibinoa gauza guzien gañean, naiago izanaz neure bizia, ta beste gauza guziak galdutzea leenago, ezen ez ofenditu aren Majestadea, zerren dan ondasun infinitoa, edo bera danagatik beste motibo bage.

        G: Nola egiten da Akto Karidadekoa, edo Amoriozko Aktoa?

        E:. Neure biotz guzia Jaungoikoagana paraturik, Akto kontriziokoa esanaz atenzio, eta debozio andiarekin.

        G: Noiz dago obligaturik Kristauba Akto Fedekoa, Esperanzakoa, eta Karidadekoa egitera?

        E: Leenena: uso razoezkora datorrenean aditzera ematen zaionetik obligazio au debana pekatu mortalaren azpian: tenpora orretan, bada, egin bear ditu leenena.

        Bigarrena: urtean bein gutxienaz.

        Irugarrena: Fedearen, edo Esperantzaren, edo Karidadearen kontra etorten zaionean ain andia ta fuertea tentazioren bat, nola ezin beregandik kendu dezakean, edo bentzutu tentazio ori, Akto oek eginaz baizen, bestela.

 

aurrekoa hurrengoa