www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Doktrina kristianaren explikazioa
Jose Otxoa Arin
1713

      [liburua osorik RTF formatuan]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Doctrina Christianaren Explicacioa Villa Franca Guipuzcoaco onetan euscaraz itz eguitendan moduan, Joseph Ochoa de Arin. Donostian, Pedro de Ugarteren etxean, 1713.

 

 

aurrekoa hurrengoa

KAP. II.
DOKTRINA KRISTIANAREN BIGARREN PARTEA

 

 

§. V.

Irakasten da zer Orazio egin bear degun.

 

        G: Ote gaude (Kristaba) oratzio egitera obligaturik?

        E: Bai, jauna; Kristok berak eutzi zigun Mandamentua, zeñean agintzen digun, egin daigula oratzio justua.

        G: Zer da ori?

        E: Da, geren biotza, eta afekto ona Jaungoikoagana ifenirik, konfiantza osoarekin eskatzea beraren Majestadeari, zaizkun doe, ondasun, edo mesede guziak.

        G: Noiz gaude obligatuak oratzio egitera?

        E: Nezesidade graberen batek, edo andiak, arkitzen gaituan tenpora guzian.

        G: Zertzaz, edo zer gauzarekin regutzen, edo oratzio egiten zaio?

        E: Oratzioakin, eta Sakrifizioakin.

        G: Oratzio guzien artean zein da prinzipalena, exzelenteena, eta zeñarekin bear diogun Jaungoikoari regutu?

        E: Paternosterreko Oratzioa.

        G: Nork inbentatu, edo komponitu zeban, eta irakatsi zigun Paternosterreko oratzioa?

        E: Jesu-Kristok berak inbentaturik, irakatsi zien bere Apostoluai, esan izandu zien horduan: Neure Diszipuluak, modu onetan egingo dezue Oratzioa: Aita geurea, Zeruetan zaudena: &c. Eta, ala, Apostolu Sagraduen medioz irakatsi zigon Kristok bere Eleiza Esposa Santuari, eta Eleiza Ama Santu onek bere seme guztioi.

        G: Oratzio orretan zer eskatzen diogu Jaungoikoari?

        E: Nezesitatzen ditugun ondasun guztiak; prinzipalena gloria, eta gloria alkantzatzeko bear degun grazia.

        G: Zer Sakrifizio da Jaungoikoari geiena agradatzen zaiona, eta guk ofrezitzen dioguna?

        E: Meza santuko Sakrifizioa; eta au da Sazerdotearekin batean Jaungoikoari ofrezitzen dioguna, entzuten degun oro.

        G: Zer ofrezitzen diogu Jaungoikoari Meza Sakrifizio santu orretan?

        E: Jesu-Kristo bera, zeña ofrezitzen zaion Altare santuan bere Aita Eternoari gere remediorako, Krutze santuan ofrezitu zitzaion bezela.

        G: Zer frutu ateratzen degu Sakrifizio santu orretatie?

        E: Estadu graziazkoan baldin bagaude, alkanzatzen degu graziaren augmentua, geuren pekatuen satisfazioa, eta Jaungoikoari representatzen dirauzkagun geuren nezesidade guztien remedioa; eta baldin bagaude pekatuaren estaduan, ematen dirauzku Jaungoikoak bere auxilioak, negar egin dagigun geuren pekatuakgatik dolore ta arrepentimentu egiazkoarekin, onela irten gaitean pekatutik graziaren estadura.

        G: Nola regutu bear diogu, ta ofrezitu Jaungoikoari Sakrifizio oek, aditu ditzan geure oratzioak, edo eman deigun eskatzen diogun guzia geuren nezesidade guzien remediorako?

        E: Oratzio eginaz, eta Sakrifizioak ofrezituaz atenzio, ta debozio andiarekin beraren Majestadeari, beragan ifenten degula konfiantza osoa, eta geurengan batere konfiatu bage; eta onez gañera, idukiaz siniste firmea, egin daikeana aren Majestadeak berak nai deban guztia.

 

aurrekoa hurrengoa