KAP. III. DOKTRINA KRISTIANAREN IRUGARREN PARTEA
§. VI.
Irakasten zaio Kristaubari zer obratu bear deban.
G: Zer egitera gaude obligaturik?
E: Jaungoikoaren Legeko Mandamentuak, eta Eleiza Ama Santuak bere Mandamentuetan agintzen diguen guzia egitera: edo Mandamentu aek guziak osotoro guardatzera, ta kunplitzera gaude obligaturik.
G: Nola guardatzen ditugu osotoro, ta batere ausi bage Mandamentu Santuak?
E: Geuren pensamentu guziak, itz guziak, eta obra guziak Mandamentu Santu aekin konformatuaz.
G: Mandamentu santuak osotoro modu orretan guardatzen dituan Kristaubak, zer premio Jaungoikoagandik alkantzatuko deu?
E: Gloriako bizitza eterna, edo fin bagea.
G: Zenbat modutara Kristau gaiztoak ausitzen ditu Mandamentuak?
E: Iru modutara: Pensamentu gaiztoa konsentiduaz bere biotzean, edo gogoan, itz gaiztoa esanaz, eta obra gaiztoa eginaz.
G: Zer merezi deu modu orietatik batean Mandamenturen bat grabemente ausitzen debanak?
E Merezitzen ditu bertatik infernuko pena, eta tormentu eterno guziak.
G: Beraz, pensamentu gaizto bat, edo deseo gaizto bat bere gogoan konsentituaz materia grabean Mandamenturen baten kontra, ezaguturik pensamentu, edo deseo ori gaiztoa dana: izango da bastante pekatu ori bakarrik animea kondenatzeko?
E: Bai jauna; zerren pensamentu, edo deseo bat gaiztoa dana ezaguturik, admititzen debanak bere borondate libreaz bere biotzean, ala admititzen deban instante artan bertan autsitzen deu Jaungoikoaren Lege santua; eta orrenbeste da bastante pekatu izateko, pensamentu, edo deseo ura, obraz exekutatzen ez badeu ere.
G: Ote dadukagu obligazio andirik jakitera Mandamentu Santuak zer agintzen diguen egitea, eta zer debekatzen diguen?
E: Animako kondenazioaren penan dago bakoitza obligaturik jakitera Mandamentu bakoitzean zer agintzen zaion, notizia orrekin guarda ditzan batere ausi bage, ez ignoranziaz, eta ez maliziaz.
G: Esan egiztazu Jaungoikoaren Legeko Mandamentuak.
E: Jaungoikoaren Legeko Mandamentuak dirade amar, &c.
G: Amar Mandamentu oriek zertara reduzitzen dira, edo zertan daude enzerraturik?
E: Guziak enzerratzen dira Karidadean; eta ala, amatzen debanak Jaungoikoa bera danagatik gauza guzien gañean, eta Jaungoikoagatik amatzen debanak bere burua bezela lagun proximoa, orrenbestez guardatzen ditu amar Mandamentu Santu guziak.
G: Esan egiztatzu Eleiza Ama Santuak ifeni zirauzkun Mandamentuak?
E: Eleiza Ama Santuaren Mandamentuak dirade bost, &c.
|