www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Doktrina kristianaren explikazioa
Jose Otxoa Arin
1713

      [liburua osorik RTF formatuan]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Doctrina Christianaren Explicacioa Villa Franca Guipuzcoaco onetan euscaraz itz eguitendan moduan, Joseph Ochoa de Arin. Donostian, Pedro de Ugarteren etxean, 1713.

 

 

aurrekoa hurrengoa

PUEBLO ONETAKO JENTEARI

ETA FAMILIAKO GURASO GUZIAI
EGITEN ZATE ADBERTENZIA

 

        Kartilla onetan arkitzen dan Doktrina, da gutxienaz persona bakoitzak bere animaren salbaziorako jakin bear debana, eta irakatsi bear zatena aurrai, oek uso razoezkora datozen tenporan iduki dezaten ezaguturik, eta jakinik zenbat estimatu bear dan birtutea, eta nola segitu bear zaion birtuteko bideari, Zerura juateko, eta zenbat iguin, edo aborrezimentu artu bear zaion pekatuari, eta zein kuidadu andiarekin bear dan igas egin pekatuaren bide, ta okasio guzitik, ez erorteko infernura.

        Onez ostean, emen entzutera ematen dan gauza da, ezen, asko inportaduko baleu ere memoriaz ikastea Kartilla onetan euskaraz eskribiturik dijean guztia (Konfesio Jenerala, edo partikulara egiteko instruzio, edo regla aez kanpora, eta Konzienziaren examinez kanpora, zeñak arkitzen diraden Kartilla onen bostgarren, eta Seigarren kapituluetan) bastante, edo asko dan adinbat izango dala jakitea Doktrina Kristiana alako moduan, nola galdetzen zaionean Kristaubari, ezagun zaion erantzuten debana sufiziente dana, edo asko dan adina bere esplikatzeko moduan, eta orrez gañera jakitea memoriaz, Kredoa (edo Fede Santuko amalau Artikuluak) Jaungoikoaren Legeko amar Mandamentuak, Paternosterra, zazpi Sakramentuak, eta pregunta aek zeñak dijeazen eginikan Trinidade Santuko, eta Enkarnazioko Misterioaren explikazioan.

 

aurrekoa hurrengoa